Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa erreferentziazko plataforma bat da eta elkargune bat ikus-entzunezko proiektu berriak bultzatzeko, hitzarmenak sustatzeko eta Zinemaldian profesional akreditatuen artean lankidetza indartzeko. Foroak, aurten, aurretiko jardunaldi bat izango du, igandean, 24an. Jardunaldian pitching-saio bat izango da. Gainerako egunak, 25etik 27ra, Zinema Eraikitzen 32 eta Glocal in Progress ekimenarekin bat etorriko dira. Azken hori 2017an sortutako industria-jarduera berri bat da.
Nobedade gisa, aurten, Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria emango da. 20.000 euroko saria izango da, hautatutako eta Eurimagesentzat hautagarri den proiektuetako baten Europako produktore gehiengodunarentzat.
Koprodukzio Foroan Europako zein Latinoamerikako proiektu zinematografikoek har dezakete parte, baldin eta prestatze-bidean badira, gutxienez 60 minutu irauten badute eta finantzaketaren %20 behintzat bermatuta badaukate. Europako proiektuek berariazko lotura izan behar dute Latinoamerikarekin. Formatu berriekin esperimentatzen duten proiektuak ere aurkez daitezke, betiere film zinematografikoa baldin bada egitasmoaren plataforma nagusietako bat. Era berean, garrantzi berezia emango zaio proiektua nazioarteko foro batean aurkeztu den lehendabiziko aldia izateari.
Hautatutako proiektuen arduradunek mundu osoko partner estrategikoekin, industrialekin eta finantzarioekin elkartzeko aukera izango dute proiektuon finantzaketa osatzeko. 2016an, guztira 843 profesionalek hartu zuten parte Foroan.
Aurkeztutako proiektu guztien artean, Zinemaldiak hogei aukeratuko ditu gehienez ere, nazioarteko hiru adituren txostenetan oinarrituta: Andrea Stavenhagen, Manuel Pérez Estremera eta Javier Martín.
Proiektu onenaren saria, 10.000 euro gordin, proiektu irabazlearen produktore gehiengodunarentzat.
EFADs-CACIren Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria, Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak eta Iberoamerikako Agintari Zinematografikoen Konferentziak ematen du eta 20.000 euroko saria da, proiektu irabazlearen produktore gehiengodunarentzat.
Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.
ARTEk Nazioarteko ARTE saria emango du, 5.000 eurokoa, proiektu irabazlearen produktore gehiengodunarentzat.
Canneseko Zinema Jaialdiko Marché du Film saileko Producers Network sarearekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus Entzunezko Erakundearekin (INCAA) –biak Buenos Airesko Ventana Sur ikus-entzunezkoen merkatuaren antolatzaileak– izenpetutako Forjando Alianzas hitzarmenari esker, Foroan hautatutako proiektuek beren nazioarteko ibilbidea luzatzeko aukera izango dute esandako ekitaldi horietan.
Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: EKAINAK 15
HARREMANA
industryclub@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesari esker, Europa Creativa MEDIAREN laguntzari esker eta honako hauen lankidetzari esker egin da: CACI, EFADs, Eurimages, Canneseko Zinema Jaialdiko Marché du Film saileko Producers Network, INCAA (Argentinako Zinemaren eta Ikus entzunezko Erakundea), ARTE, Eiken (Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterra), EPE (Euskal Produktoreen Elkartea), Etxepare Euskal Institutua, Europa Distribution, FAPAE (Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizle Elkarteen Federazioa), IBAIA (Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Ibermedia programa, LatAm, Europa Creativa Desk Media Euskadi eta Zineuskadi.