Sartu nire zinemaldira Deskonektatu

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'AND qng477.fss_acreditados.fss_acr_id >= 650000 AND qng477.fss_acreditado' at line 19, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 37

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'OR (qng477.rp_usariosxpeliculas.rp_id_uep_usuario = AND qng477.rp_usariosxpelic' at line 5, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 110

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near '' at line 8, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 171
Koprodukzio foroa
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > The Industry Club > Koprodukzio Foroa > Koprodukzio Foroa
Irailaren 24, 25, 26 eta 27
  • Koprodukzio Foroa
  • Zer proiektu aurkez daitezke?
  • Araudia
  • Adituak
  • Sariak

Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrien irekitzea bultzatzea.

Koprodukzio Foroa garatzen ari diren proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.

Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.

Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko.

Horrez gain, elkargune bat eskainiko die Donostiara etorriko diren industriako profesionalei, eta matchmakers talde bat izango da harremanak errazteko.

Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako Forjando Alianzas lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.

Harremanetarako:


Garatze-bidean dauden zinema-proiektu europar eta latinoamerikarrak aurkez daitezke deialdira. Europako proiektuek zuzeneko lotura izan beharko dute Latinoamerikarekin; adibidez, Latinoamerikako ekoizpen-etxe baten partaidetza, filmaketaren kokapenak han egotea edo gidoian jorratutako gaiak harekin lotura edukitzea.

Proiektuek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez 60 minutu irauten duten proiektuak, baita zinemarako film plataforma nagusi gisa duten animazio digitaleko, transmedia, crossmedia eta plataforma anitzeko proiektuak ere. Ez dira ez-fikziozko proiektutzat joko kazetaritzako edo informatzea helburu duten ikus-entzunezko erreportajeak. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izatea, eta transmedia proiektuen oinarri nagusia film zinematografikoa izatea.
  • Proiektuek finantzaketaren % 20 ziurtatua izatea.
    Kontuan hartuko da proiektua foro batean aurkezten den lehen aldia izatea, ekoizpen-etxeak aurrez nazioarteko koprodukzio bat gutxienez egin izana, formatuei dagokienez berritzaileak izatea, banatzeko eta finantzatzeko formula berriak proposatzea eta zuzendariak aurrez amaitutako lanak biltzen dituen dokumentazio osagarria aurkeztea.

Izena emateko baldintzak:

  • Europaren eta Latinoamerikaren arteko Koprodukzio Foroaren Araudia onartzea
  • Online bidezko izen-ematea
  • Ondoko agiri hauek (euskaraz edo gaztelaniaz edo ingelesez) aurkeztea:
    Ekoizlearen oharra (2 orr.), zuzendariaren oharra (2 orr.), tratamendua (8-12 orr.), aurrekontuaren laburpena eta finantzatze-plana.


Informazio gehiago: industryclub@sansebastianfestival.com


Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiko Industria Sailaren ekimena da, Europaren eta Latinoamerikaren arteko zinema-proiektuak bultzatzeko, eta kontinente arteko koprodukzio- eta banaketa-sareak indartzeko.

Ekimen hau gauzatzeko, Donostia Zinemaldiak garapen bidean diren proiektu zinematografikoen izena emateko deialdi publikoa egin du industriako profesionalen datu-basearen, hedabideen eta Zinemaldiaren webgune ofizialaren bidez.

Zinemaldiak gehienez 20 proiektu hautatuko ditu Koprodukzio Foroan parte hartzeko, Nazioarteko hiru adituk idatzitako txostenetan oinarrituta. Proiektuen arduradunek kolaboratzaile estrategikoak, industrialak eta finantzarioak topatu ahal izango dituzte Zinemaldira bertaraturiko gonbidatu profesionalen artean, beren proiektuak haiekin batera produzitzeko. Era berean, industriako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete beren egitasmoak pitching saioan, eta horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute beren lanetan interesa duten profesionalekin biltzeko.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren 65. edizioan gauzatuko da, 2017ko irailaren 24an, 25ean, 26an eta 27an.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztutako proiektuek ondoko araudi hau bete beharko dute:

1. ARTIKULUA

Ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eta proiektuak garapen fasean dituzten Europako eta Latinoamerikako ekoizpen-etxeek eman ahalko dute izena:

  • Gutxienez 60 minutu irauten duten fikzio proiektuak, baita zinemarako film plataforma nagusi gisa duten animazio digitaleko, transmedia, crossmedia eta plataforma anitzeko proiektuak ere. Ez dira ez-fikziozko proiektutzat joko kazetaritzako edo informatzea helburu duten ikus-entzunezko erreportajeak.
  • Ekoizpen-etxeek aurkeztuko dituzte proiektuak, eta zuzendariek ere inplikatuta egon beharko dira.
  • Europako proiektuek zuzeneko lotura izan beharko dute Latinoamerikarekin; adibidez, Latinoamerikako ekoizpen-etxe baten partaidetza, filmaketaren kokapenak han egotea edo gidoian jorratutako gaiak harekin lotura edukitzea.
  • Proiektuen ekoizleek aurrekontu eurotan bat eta finantzaketa-plan bat aurkeztu beharko dituzte, eta finantzaketaren % 20 gutxienez bermatuta egon beharko da.

Kontuan hartuko da proiektua foro batean aurkezten den lehen aldia izatea, ekoizpen-etxeak aurrez nazioarteko koprodukzio bat gutxienez egin izana, formatuei dagokienez berritzaileak izatea, banatzeko eta finantzatzeko formula berriak proposatzea eta zuzendariak aurrez amaitutako lanak biltzen dituen dokumentazio osagarria aurkeztea.

2. ARTIKULUA

Interesdunek doan eman ahal izango dute izena, online formularioa behar bezala beteta, eta erregelamendu honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.

3. ARTIKULUA

Edozer irudi-material osagarri aurkezteko, materiala ikusteko esteka bat eman beharko du interesdunak. Ez da euskarri fisikoan dagoen irudi-materialik jasoko.

4. ARTIKULUA

Koprodukzio Foroan parte hartzen duen proiektuarekin lotutako alderdi guztietarako, izen-emate formularioaren sinatzailea hartuko du Zinemaldiak hizketakide bakartzat, baita proiektu horretan parte hartzen duten bestelako enpresen edo pertsonen arduradun moduan ere.

5. ARTIKULUA

Proiektuak aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako proiektuei egindako gonbidapena konfidentziala izango da erabat, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki jakinaraztea erabakitzen duen arte.

7. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek ondoko konpromisoak hartuko dituzte:

  • Proiektuak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartuko dutela baieztatzea.
  • Ekoizlea edo/eta zuzendaria Foroa egiten den egunetan bertan izango direla baieztatzea (biak egotea gomendatzen da).
  • Antolatzaileek eskatutako informazio-materiala bidaltzea ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz, katalogoa edo web orria osatzeko eskatutako denboran.

8. ARTIKULUA

Zinemaldiak 10.000 euroko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria emango dio hautatutako proiektuetako baten ekoizle nagusiari, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.

Iberoamerikako Ikusentzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) eta Europako Zinema Agentzietako Zuzendariek (EFAD), Europa-Latinoamerika EFADs-CAACI Koprodukzio Saria sortzea erabaki baitute, 20.000 eurokoa, Koprodukzio Foroan hautatutako proiektuetako baten ekoizlearentzat.

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.

Gainera, Artek ARTE International Prize banatuko du. Honekin, 5.000 euroko saria emango zaio Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroan hautatutako proiektutako baten gehiengoa duen ekoizleari.

9. ARTIKULUA

Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren webgune ofizialean.

10. ARTIKULUA

Erregelamendu honen interpretazioan egon daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak konponduko du.

11. ARTIKULUA

Erregelamendu honen interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.


JAVIER MARTÍN

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean. 1995ean Parisera joan zen, eta Frantziako Colifilms banatzailearentzat lan egiten hasi zen. Colifilms Espainiako eta Latinoamerikako zinema Frantzian banatzen espezializatuta dago. Aldi berean, zenbait koprodukzio koordinatu zituen Espainian eta Latinoamerikan, Albares Productions ekoizpen-etxearen bidez.

2002az geroztik, Pariseko Udalaren mendeko Forum des Images zinema-erakundearen programazio-zuzendaritzan lanean ari da.

Gainera, hainbat zinema-jaialdirekin kolaboratu du. Esaterako, Donostia Zinemaldiko Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketaren koordinatzaile izan zen 2005 eta 2007 artean. 2006 eta 2011 artean, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian egin zuen lan, Espainiako eta Latinoamerikako korrespontsal gisa hasieran, eta hautaketa-batzordean gero, 2010eko eta 2011ko edizioetan. Egun, Berlineko zinema-jaialdiaren ordezkaria da Latinoamerikako hamabost bat herrialdetan. Horrez gain, Cinéma du Réel zinema dokumentalaren jaialdiko hautaketa-batzordeko kidea da.

MANUEL PÉREZ ESTREMERA

Zinema aldizkarietan (Film Ideal, Nuestro Cine) eta kultura aldizkarietan (Cuadernos para el diálogo, Primer Acto) kolaboratzaile gisa hasi zen lanean. TVEren telesail eta programa askotan ere aritu zen kolaboratzaile, eta astean behin ematen zuten Fila 7 zinemari buruzko programaren zuzendari izan zen. 1987tik 1992ra bitartean, erakundearen kanpo-produkzioko zuzendariorde izan zen. Zenbait zuzendaritza lanpostu izan ditu Sogecable taldean; esaterako Magacine programarena eta Canal Plus kateak berak ekoizten zituen programena. Bestalde, Donostia Zinemaldiaren zuzendari izan da bi urtez eta Zuzendaritza Batzordeko kide 1997ra arte.

Kubako San Antonio de los Bañoseko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolako ekoizpen katedraren arduraduna izan da 1998tik 2000. urtera. Gainera, liburu hauek idatzi ditu: Correspondencia inacabada con Arturo Ripstein, Nuevo Cine Alemán, Nuevo Cine Latinoamericano eta Problemas del Nuevo Cine.

Berriki, Espainiako Kultura Ministerioko Zinematografia Zuzendaria izan da 2004ko maiatzetik abendura, baita TVEko zuzendari ere 2005etik 2007ra. 

ANDREA STAVENGAGEN

Andrea Stavengahen, Latinoamerikarako ordezkari berria, Historian lizentziatu zen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Zinematografiaren sustapenean eta hedapenean egin zituen lanbideko lehen urratsak, IMCINEren Film Laburren Ekoizpen Zuzendaritzan. Ondoren, Centro de Capacitación Cinematográfica delakoko Ikerketa eta Dibulgazioko zuzendariorde izan zen.  Guadalajarako nazioarteko zinema-jaialdian, Encuentro Iberoamericano de Coproducción Cinematográfica topaketako buru izan zen. Zinema-jaialdi horretako Industriako zuzendari izan da 2013ko abuztura arte. Horretaz gain, Moreliako zinema-jaialdiaren baitan egiten den Latinoamerikako ekoizle gazteei zuzendutako Morelia Lab tailerreko zuzendarikidea izan zen hamar urtez, eta gaur egun industriako profesionaleei zuzendutako ekimenak koordinatzen ditu.


Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria

Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.

Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.

Proiektu Onenaren Saria. Araudia

 

Europa-Latinoamerika Koprodukzio foroa. EFADS-CAACI Saria

Europa- Latinoamerika koprodukzio foroko EFACs-CAACI Sariak 20.000euroko dirusari bat hartzen du barne, irabazten duen proiektuaren ekoizle nagusiarentzat.

Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.

Araudia

 

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.

Araudia

 

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa. Nazioarteko ARTE Saria

Nazioarteko ARTE Saria, 5.000 eurokoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.

ARTE etxeak babesten du saria.

ARTE France eta ARTEko ordezkariak Europa – Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ARTE International Prize saria ematera.

Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete Nazioarteko ARTE Sarian, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.

Nazioarteko ARTE Sariaren irabazleak honako betebehar hauek izango ditu:

  • ARTE etxeari proiektuaren egoeraren berri ematen joatea (filmaketaren hasiera- eta amaiera-datak, besteak beste).
  • filmaren kredituetan «Nazioarteko ARTE Saria» aipatzea eta ARTEren logoa txertatzea, ARTEren irudi korporatiboaren arabera.
  • ARTEri amaitutako filmaren bi DVD ematea; posible den heinean, ARTEri jakinaraztea filma zinema-jaialdietan aurkezten denean edo filma Frantzian edo beste herrialde batzuetan estreinatzen denean.

Araudia


Aurreko edizioak
Sustatzaileak:
Gobierno vasco

Laguntzaileak:

Eiken Epe-Apv Etxepare Europa Distributión Fapae IBAIA ibermedia www.latamcinema.com Zineuskadi
Producers Network Ventana Sur ARTE CACI EFADs EURIMAGES

The Industry Club ondorengoaren babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea