tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Berriak > 66. Donostia Zinemaldiko Donostia sarietako batek Danny DeVito aktore, zuzendari eta produktorearen ibilbidea omenduko du
66. Donostia Zinemaldiko Donostia sarietako batek Danny DeVito aktore, zuzendari eta produktorearen ibilbidea omenduko du
Astelehena, 2018(e)ko abuztuaren 20

Danny DeVitok (Neptune, Estatu Batuak, 1944) Donostia Zinemaldiaren 66. edizioko Donostia saria jasoko du irailaren 22an (larunbata) Kursaalean. Hurrengo egunean, irailaren 23an, Smallfoot filma aurkeztuko du Belodromoan.

Sariaren bidez ia bost hamarkadako ibilbide bat omendu nahi da. Denbora horretan, antzerkian, zineman eta telebistan aritu da aktore eta errealizadore gisa istorioak kontatzen, edo produktore gisa proiektuak babesten. Urrezko Globo eta Emmy sarien irabazle ezaguna da Taxi eta It’s Always Sunny in Philadelphia telesailengatik eta One Flew Over The Cuckoo’s Nest, Terms of Endearment, Romancing the Stone, Twins, Ruthless People eta Tin Men filmengatik.

Publikoarentzako ezaguna Batmanen etsai den Pinguinoaren edo Schwarzeneggerren bikiaren paperengatik, ibilbide oparoa izan du zuzendari ugariren aginduetara, besteak beste: Milos Forman, Brian de Palma, Robert Zemeckis, Barry Levinson, Tim Burton, Francis Ford Coppola, Sofia Coppola edo Todd Solondz.

Film enblematiko askotako protagonista izan da, eta batzuk zuzendu ere egin ditu, hala nola, The War of the Roses (Rosetarren gerra, 1989), Hoffa (1992), Death to Smoochy (2002), Throw Momma from the Train (1987), Curmudgeons (2016), Duplex (2003), The Ratings Game (1984) eta The World’s Greatest Lover (1977). Gainera, Quentin Tarantinoren, Steven Soderberghen edo Forman beraren filmak ekoiztu ditu. Halaber, Matilda (1996), Hoffa (1992) and Curmudgeons (2016) ekoitzi, zuzendu eta antzeztu ditu.

Jersey Film’s 2nd Avenue sortu zuen. Jersey Films konpainiaren ondorengoak, besteak beste, hainbat film ekoitzi ditu: Erin Brockovich (2000), film onenaren Oscar sarien izendapena jaso zuena, Pulp Fiction (1994), Out of Sight (1998), Freedom Writers (2007), Garden State (2004), Along Came Polly (2004), Living Out Loud (1998), beste batzuen artean. DeVito aktore eta ekoizle gisa aritu da hurrengo filmetan: Get Shorty (1995), Man on the Moon (1999), Be Cool (2005), Even Money (2006) eta Drowning Mona (2000).

Zazpigarren artean eginiko lehenengo paperetako bat One Flew Over the Cuckoo's Nest (Kuku-habiaren gainean hegan, 1975) filmean izan zen, eta Taxi telesailean (1978-1983) izandako paperari esker egin zen ezaguna. Lan horrengatik urtero Urrezko Globo eta Emmy sariak lortzeko izendapenak jaso zituen, eta bakoitzetik bat lortu ere. Hainbat film egin zituen aktore gisa, besteak beste Oscarra irabazi zuen Terms of Endearment (James L. Brooks, 1983), Romancing the Stone (Robert Zemeckis, 1984) edo Ruthless people (1986) eta, ondoren pantaila handirako bere lehen film luzea zuzendu zuen, Throw Mamma from the Train (1987), Oscar sarietako eta Urrezko Globoetako hainbat nominazio jaso zituena.

Jarraian Berlineko zinema-jaialdiko lehiaketa ofizialerako hautatu zituzten bi film zuzendu zituen, eta aktore gisa jardun zuen bietan: The War of the Roses (Rosetarren gerra, 1989) y Hoffa (1992). Roald Dahlen liburuan oinarritutako Matilda (1996) ere zuzendu zuen. Zinemagintzako ibilbidearekin batera interpretazioan ere jardun du film hauetan, besteak beste: Wise Guys (Brian de Palma, 1986), Tin Men (Barry Levinson, 1987), Twins (Ivan Reitman, 1988), Other People’s Money (Norman Jewison, 1991), Batman Returns (Tim Burton, 1992), L.A. Confidential (Curtis Hanson, 1997), The Rainmaker (Francis Ford Coppola, 1997), The Virgin Suicides (Sofia Coppola, 1999), Big Fish (2003), berriz ere Burtonekin, edo, duela gutxi, The Comedian (Taylor Hackford, 2016) eta Wiener-Dog (Todd Solondz, 2016). Datorren urtean luzaroan espero izandako Dumboren bertsioaren estreinaldia izango da. Bertan, Big Fishen bezalaxe, zirko-zuzendari bat hezurmamituko du, eta hirugarren lana izango da Burtonekin.

90eko hamarkadatik aurrera, gainera, ekoizle-lanetan aritu da zenbait filmetan, besteak beste: Pulp Fiction (Quentin Tarantino, 1994), Get Shorty (Barry Sonnenfeld, 1995), Gattaca (Andrew Niccol, 1997), Man on the Moon (Milos Forman, 1999), Erin Brockovich (Steven Soderbergh, 2000), film onenaren Oscar sarirako nominatua, Garden State (Zach Braff, 2004), edo Freedom Writers (Richard LaGravenese, 2007).

Ahots-aktore gisa ere lan egin du DeVitok animazioko film batzuetan: Space Jam (1996), Hercules (1997), The Lorax (2012) edo Donostiara aurrenekoz ekarriko duen filma, Smallfoot, Belodromoan proiektatuko dena.


GALARAKO SARREREN AURRESALMENTA

Danny DeVitori Donostia saria emateko ekitaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude, eta 45 euro balio dute.

Rodrigo Sorogoyenen El Reino filmaren proiekzioaren aurretik emango zaio saria, irailaren 22an (larunbata), 19:30etan. Sarrerak salgai dauden dagoeneko Zinemaldiaren webgunean. Gainera, salgai daude Hirokazu Koreedari emango zaion Donostia saria entregatzeko ekitaldirako sarrerak ere. Irailaren 23an izango da, igandez, 20:30etan, Manbiki kazoku / Shoplifters filmaren proiekzioaren aurretik.


BELODROMORAKO SARREREN AURRESALMENTA

Halaber, salgai daude Belodromoaren saioetarako sarrerak ere:



2018ko Donostia Sariekin elkarrizketak Tabakaleran

Joan den urtean, Tabakalera Kultura Garaikideen Nazioarteko Zentrotik Zinemaldiari hitzaurre bat egin zitzaion The Room (Tommy Wiseau, 2003) pelikularen proiekzioarekin, Sail Ofizialean The Disaster Artist (James Franco, 2016) hautatzearekin lotuta. Gero, The Disaster Artist filmak Urrezko Maskorra lortu zuen.

Aurten, Tabakalerako zinema aretoak proposamen berri bat dauka irailerako: Donostia Sariekin elkarrizketa bat. Omenduei omenaldia egin nahi die beraien ibilbidetan garrantzitsuak izan diren filmak proiektatuz eta herritarrei berriro ere -edo lehen aldiz- pantaila handian ikusteko aukera emanez.

Alde batetik, Hirokazu Kore-edaren lehenengo fikziozko luzemetraia berreskuratuko da. Veneziako zinemaldian aurkeztu zen 1995 urtean eta zuzendari onenaren saria jaso zuen.

Bestetik, Danny DeVitoren omenez bere pertsonaia karismatikoenak ikusteko saio bikoitza. Aktore, zuzendari eta ekoizle gisa duen filmografiarekin ziklo oso bat egin daiteke baina bere esentzia popularrena berreskuratu nahi izan dugu, gertukoena, milaka bideoklub saio edo bazkalosteko telebista orduetan urtetan zehar ikusi duguna.

  • Irailak 14 ostirala: Kore-edaren lehenengo luzemetraia.
    • Maboroshi no hikari , Hirokazu Koreeda, Japonia, 1995, 110'
  • Irailak 15 larunbata: pop bikotea.
    • Twins, Ivan Reitman, AEB, 1988, 105'
    • Batman Returns, Tim Burton, AEB, 1992, 130'

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea