tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Culinary Zinema
66. Edizioa 2018
Filmak
Filmak
Culinary Zinema
Culinary Zinema
Egitaraua
Egitaraua
Sukaldariak
Sukaldariak
Inaugurazioa
Tegui: Un asunto de familia
Alfred Oliveri
Argentina 
Batzuentzat, oraindik ere grina-kontua da gastronomia. Gero eta asmo handiagoko sormen-erronkei aurre egitea da. Eta maitasuna da, bai lanbidearekiko, bai abenturetan bidaide dugun jende-taldearekiko, ia-ia egiazko familia balira bezala sentitu arte. Horixe da Germán Martiteguiren kasua: askoren ustez, Argentinako sukaldari onena, Latinoamerikako hamargarrena. Bere jatetxe Teg...

Batzuentzat, oraindik ere grina-kontua da gastronomia. Gero eta asmo handiagoko sormen-erronkei aurre egitea da. Eta maitasuna da, bai lanbidearekiko, bai abenturetan bidaide dugun jende-taldearekiko, ia-ia egiazko familia balira bezala sentitu arte. Horixe da Germán Martiteguiren kasua: askoren ustez, Argentinako sukaldari onena, Latinoamerikako hamargarrena. Bere jatetxe Tegui-ren hamargarren urteurrenean, hura itxi eta bere 22 kideko lantalde osoarekin (familia) Andeetako mendilerroaren aurrera joatea erabakiko du, esperientzia paregabe eta errepikaezina izateko, berrogei gauez, bertako produktuak soilik dituen menu bat sortuz eta beste familia baten ardoekin uztartuz. Bigarren familiak bai, odol-loturak ditu, baina grina, konpromisoa eta sormen korrontea berbera da. Haien anfitrioiak dira: Michelini anaiak. Jatetxe bat hutsetik sortzea, aire zabalean; sua besterik ez duena, eta eguzkiaren mugimenduari jarraitzen diona.

Klausurako filma
Bihar dok 13
Aitor Bereziartua, Ander Iriarte
Espainia 
Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera bidaiatuko dute, Bihar dok 13 menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira, eta hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute. Bost ekitaldi bereziren bitartez, Gaur, Ez dok amairu eta Euskal sukaldaritza berria (BCCren aita...

Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera bidaiatuko dute, Bihar dok 13 menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira, eta hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute. Bost ekitaldi bereziren bitartez, Gaur, Ez dok amairu eta Euskal sukaldaritza berria (BCCren aita espirituala) mugimenduak ezagutuko ditugu. Ekitaldi horiek barneratu ostean, lidergoak banatu, eta menu gastronomiko bat sortu beharko dute. Dokumentalean, ikasleen begien eta ekitaldien bidez, mugimenduok euskal gizartean zer garrantzi izan zuten ezagutuko dugu. Halaber, nola jarraitu duten sukaldariek ere sortze-prozesua gauzatzen. Azkenik, sukaldari gazteek egindako "Bihar dok amairu" menua dastatzeko antolatuko den bazkarian, euskal kulturaren aurpegi adierazgarrienak egongo dira, artista eta musika berriekin baturik. Sinbolikoki, belaunaldi batek berriari ateak irekiko dizkio.

Jaén, Virgen & Extra
José Luis López-Linares
Espainia 
Oliba-olioa ezinbesteko osagaia da dieta mediterraneoan. XXI. mende hasieran iraultza hasi zen Jaenen: Picual olibak, bertako guztien artean enblematikoenak, munduko oliba-olio birjina estrarik onena eman zezakeen, historikoki apenas aintzat hartua izan arren. Dokumental honek aldaketa horren ondoriozko erronketan barrena eramaten gaitu, Jaengo olibadiko jendeen, aldaketa horre...

Oliba-olioa ezinbesteko osagaia da dieta mediterraneoan. XXI. mende hasieran iraultza hasi zen Jaenen: Picual olibak, bertako guztien artean enblematikoenak, munduko oliba-olio birjina estrarik onena eman zezakeen, historikoki apenas aintzat hartua izan arren. Dokumental honek aldaketa horren ondoriozko erronketan barrena eramaten gaitu, Jaengo olibadiko jendeen, aldaketa horretan iraultza gastronomikoa ikusi duten sukaldarien, olibarien eta kontsumitzaileen begiradaren bitartez, eta Espainiako probintzia ezezagunetako batek ezkutatzen duen edertasuna ematen digu ezagutzera.

Little Forest
Yim Soon-rye
Hego Korea 
Lanik gabe, amodio-arazoekin eta nota ezin txarragoekin… Hiri handian bizitzen, ezer ez doakio ondo Hye-won gazteari. Konpondu gabe dituen kontuak albo batera utzi eta, halako batean, sorlekura itzuliko da. Jae-ha eta Eun-sook txikitako lagunekin elkartuko da hor. Haiek beren moduan daramate euren ezohiko bizitza landatarra. Negu horretatik aurrera, une lau baina lasaiez bete...

Lanik gabe, amodio-arazoekin eta nota ezin txarragoekin… Hiri handian bizitzen, ezer ez doakio ondo Hye-won gazteari. Konpondu gabe dituen kontuak albo batera utzi eta, halako batean, sorlekura itzuliko da. Jae-ha eta Eun-sook txikitako lagunekin elkartuko da hor. Haiek beren moduan daramate euren ezohiko bizitza landatarra. Negu horretatik aurrera, une lau baina lasaiez beteko dira Hye-wonen egunak; osagai organikoekin egindako janariez. Lau urtaroetan zehar, bizimodu laua izatearen egiazko plazera aurkituko du Hye-wonek, eta sorlekura itzultzeko benetako arrazoiaz jabetuko da. Udaberri berria gertu da, eta lehen urratsa emango du bere bizitza berrian.

Ramen Shop
Eric Khoo
Singapur - Japonia - Frantzia 
Masatok, ramen sukaldari gazte batek, atzean utziko du bere jaioterria, Japonian, eta Singapurrera abiatuko da sukaldaritzako bidaia batean, bere iraganari eta familiari buruzko egia ezagutzeko. Odisea gozo-gozo horretan, bere arbasoen sekretuak, errezeta bikainak eta askoz ere gehiago aurkituko du Masatok.

Masatok, ramen sukaldari gazte batek, atzean utziko du bere jaioterria, Japonian, eta Singapurrera abiatuko da sukaldaritzako bidaia batean, bere iraganari eta familiari buruzko egia ezagutzeko. Odisea gozo-gozo horretan, bere arbasoen sekretuak, errezeta bikainak eta askoz ere gehiago aurkituko du Masatok.

The Heat: A Kitchen (R)evolution
Maya Gallus
Kanada 
Jatetxeetako sukaldeak presioko eltzeak dira, ordutegi latzen, estres mordoaren eta lorik ezaren ondorioz. Haserreak lanarekin batera doaz eta maila txikienean daudenak egon ohi dira jomugan. Baina sukaldari entzutetsuenen ohiko gizonkeriek inflexio-puntua jo dute. Orain, jatetxeen buruan jarri diren emakumeen eraginpean, eta lehen arautzat hartu ohi ziren baldintza basatiei me...

Jatetxeetako sukaldeak presioko eltzeak dira, ordutegi latzen, estres mordoaren eta lorik ezaren ondorioz. Haserreak lanarekin batera doaz eta maila txikienean daudenak egon ohi dira jomugan. Baina sukaldari entzutetsuenen ohiko gizonkeriek inflexio-puntua jo dute. Orain, jatetxeen buruan jarri diren emakumeen eraginpean, eta lehen arautzat hartu ohi ziren baldintza basatiei men egiteko prest ez dagoen belaunaldi gazteagoa iritsi denez, berriz idazten ari dira guk ezagutzen dugun 'sukaldearen kulturaren' arauak. The Heat filmak agertokiaren atzealdera eramango ditu ikusleak, laneko oztopoak hautsi zituzten aurrendariak ezagutzeko, Michelin izardun sukaldariak ere barne: kasurako, Anne Sophie Pic ('Frantziako Sukaldaritzako Erregin' ere esaten diote), Maison Pic jatetxekoa, Valencen, Frantzian; Angela Hartnett britainiar izar maitea (Gordon Ramsayren begikoa), Murano jatetxekoa; eta Anita Lo newyorktar sukaldari sariduna (17 urteren ostean New Yorkeko bere jatetxe ikonikoa, Annisa, ixtekotan dena).

Y en cada lenteja un dios
Miguel Ángel Jiménez Colmenar
Espainia 
Luis gidoilaria da lanbidez eta bere sorlekura itzuliko da, Alacanteko mendialdeen barnealdeko Cocentaina herrira, bere anaia Kiko Moyari eta bere lehengusu Alberto Redradori liburu bat idazten laguntzeko, familia-jatetxeko sukaldaritzari buruz. L’Escaleta du izena jatetxeak, bi Michelin izar preziatu jaso zituen, eta Espainia eta Portugaleko 25 jatetxe onenen artean dago. Ur...

Luis gidoilaria da lanbidez eta bere sorlekura itzuliko da, Alacanteko mendialdeen barnealdeko Cocentaina herrira, bere anaia Kiko Moyari eta bere lehengusu Alberto Redradori liburu bat idazten laguntzeko, familia-jatetxeko sukaldaritzari buruz. L’Escaleta du izena jatetxeak, bi Michelin izar preziatu jaso zituen, eta Espainia eta Portugaleko 25 jatetxe onenen artean dago. Urtebete igaro denean, bere ibilaldi horri esker, bidaia lauso eta bilaketa horri guztiari esker, familiarekin berriz elkartuko da Luis eta ikusleak inoiz ez bezala biziko du bi Michelin izar dituen jatetxe baten atzean dagoen bizimodua, gastronomiarekiko grinarekin konprometituta eta jendeari euren onena ematera erabakita dagoen familia oso baten eskutik.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea