tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Glocal in Progress
66. Edizioa 2018
Filmak
Filmak
Glocal in Progress
Glocal in Progress
Araudia
Araudia
Sariak
Sariak
A Simple Man
Tassos Gerakinis
Grezia - Frantzia 
Espetxetik ihesi herrialde mugakidera joaten saiatzen denean, mugatik gertuko herri batean harrapatuta geratuko da preso bat, eta etxean den ardogile baketsu bat bahituko du. Bitartean, agintariek hura aurkitzeko sarekada bat antolatuko dute eta ardogileak bere enplegatua dela itxuratu dezala iradokiko dio bahitzaileari, bere alaba babestu ahal izateko. Alaba bahitzailearekin m...

Espetxetik ihesi herrialde mugakidera joaten saiatzen denean, mugatik gertuko herri batean harrapatuta geratuko da preso bat, eta etxean den ardogile baketsu bat bahituko du. Bitartean, agintariek hura aurkitzeko sarekada bat antolatuko dute eta ardogileak bere enplegatua dela itxuratu dezala iradokiko dio bahitzaileari, bere alaba babestu ahal izateko. Alaba bahitzailearekin maiteminduko da, ordea. Aitak gezurra esan diola jabetzean, bahitzaileari muga zeharkatzen laguntzeko erabakia hartuko du alabak, baina aitak tranpa bat jarriko dio hura armagabetzen saiatzeko, eta borrokan hil egingo du. Ardogileak alabari egia esatea erabakiko du.

Kraliçe Lear / Queen Lear
Pelin Esmer
Turkia 
Duela hamasei urte, Turkiako mendietako bost emakume nekazarik antzezlan bat sortu zuten, The Play, euren bizitzen historia taularatzeko. Antzezlan horrek bizitza aldatu zien. Oraingoan, Shakespeareren King Lear egokitzapenarekin ekingo diote bideari, hautsez betetako bide harriskutsuetan zehar, urik ere iristen ez den mendialdeko herri urrunenetaraino joateko asmoz. ...

Duela hamasei urte, Turkiako mendietako bost emakume nekazarik antzezlan bat sortu zuten, The Play, euren bizitzen historia taularatzeko. Antzezlan horrek bizitza aldatu zien. Oraingoan, Shakespeareren King Lear egokitzapenarekin ekingo diote bideari, hautsez betetako bide harriskutsuetan zehar, urik ere iristen ez den mendialdeko herri urrunenetaraino joateko asmoz. Bideean, haien bizitzak Lear Erregearen munduarekin bat egingo dute, antzezlaneko "ongia eta gaizkia", "gaztetasuna eta zahartasuna", "txirotasuna eta aberastasuna", "zintzotasuna eta lizunkeria"ri lotuta geratuz.  

Nematoma / Invisible
Ignas Jonynas
Lituania - Letonia - Ukrania 
Jonasek itsu-plantak egingo ditu telebistako dantza-lehiaketa batean sartzeko. Han Saule ezagutuko du, bere dantza-bikotekide ederra, eta programako bikote maiteena bihurtuko dira laster. Herrialde osoak Jonas itsua dela uste duen bitartean, Vytas, Jonasen aspaldiko ezagun bat, espetxetik aterako da. Iraganeko oroitzapenak gero eta gehiago estutuko dira haien inguruan, eta Vyta...

Jonasek itsu-plantak egingo ditu telebistako dantza-lehiaketa batean sartzeko. Han Saule ezagutuko du, bere dantza-bikotekide ederra, eta programako bikote maiteena bihurtuko dira laster. Herrialde osoak Jonas itsua dela uste duen bitartean, Vytas, Jonasen aspaldiko ezagun bat, espetxetik aterako da. Iraganeko oroitzapenak gero eta gehiago estutuko dira haien inguruan, eta Vytasek sentimendu kontrajarriei egin beharko die aurre: iraganeko nahiz etorkizuneko bekatuengatik mendekua edo barkamena bilatu, manipulazioz beteriko mundu batean.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea