XIX. mendeko Vietnam landatarrean, Hung lur-jabe aberatsaren hirugarren emazte bihurtuko da 14 urteko May gaztea. Laster jabetuko da era bakarra duela mailaz igotzeko: hain zuzen, seme batez erditzeko gai den emakume gisa berretsi behar du bere burua. Mayk bere maila hobetzeko dituen itxaropenak aukera erreal eta tentagarri bihurtuko dira haurdun geratzen denean. Amodio debekatuari eta haren ondorio suntsigarriei aurre egin beharrean, egia basatiaz konturatuko da May azkenean: aukera urriak eta mugatuak ditu eskura.
Ash Mayfairek antzerki-lan eta film labur ugari zuzendu ditu, bai Erresuma Batuan, bai Estatu Batuetan. Londreseko National Theatre antzokian lan egin du zuzendari-laguntzaile gisa, eta off-Broadway produkzioetan zuzendari gisa. The Silver Man, Sam, Heart of a Doll, Grasshopper, Lupo, Walking the Dead eta No Exit film laburrek nazioarteko zinema-jaialdi askotara bidaiatu dute. The Third Wife izan zen bere lehen film luzea eta gidoiak Spike Lee Film Production Fund funtsaren laguntza izan zuen 2014an; era berean, New Yorkeko 2017ko IFP Narrative Lab proiektuan izan zen.