Yura mutil gaztearen familiak Tokio utziko du landazabal elurtsuan amonarekin bizitzera joateko. Eskola berrian moldatzen ikasi beharko du, eta kristau-ikastetxea da gainera. Hasieran harrituta geratuko da bera eta bere ikaskideak otoi egitera deitzen dituztenean, baina pixkanaka-pixkanaka ingurune berrira egokituko da. Egun batean, otoi egiten ari dela, aurrean Jesus txikitxo bat agertzen zaiola ikusiko du. Yurak Jesusi eskatzen dion nahi bakoitza egia bihurtuko da, eta Jainkoaren boterean sinesten hasiko da.
Hiroshi Okuyama zuzendaria, gidoilaria, muntatzailea eta argazki-zuzendaria da. Zuzendari-lanetan hasi zen institutuan zegoela oraindik. 2009an, hamahiru urterekin besterik ez, Graduationparty!!!!! musika-bideoa zuzendu zuen, eta Kiotoko nazioarteko zinema-jaialdian estreinatu zen. Era berean, The Swan Smiles (2016) eta Tokyo 21st October (2018) film laburrak zuzendu ditu. Boku wa lesu-sama ga kirai da beren lehen film luzea.