tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > The Industry Club > Ikusmira Berriak > Ikusmira Berriak
  • Ikusmira Berriak
  • Zer proiektu aurkez daitezke?
  • Ikusmira Berriak Sariak

IKUSMIRA BERRIAK PROGRAMAK 31 HERRIALDETAKO 155 PROIEKTU JASO DITU

Savina Neirotti, Sergio Oksman eta Fodhla Cronin O’Reilly adituek osatutako batzordeak lehen hautaketa egingo du aurkeztutako 155 proposamenen artean.

Lehengo astean itxi zen egonaldiak eta proiektu zinematografikoak egiteko laugarren Ikusmira Berriak programan izena emateko epea, eta 31 herrialdetako 155 proposamen jaso dira orotara. Iaz ere antzeko proiektu kopurua aurkeztu zen: lehen bi edizioetan halako lau.

Zehazki, 12 proposamen Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren azken bost urteetan parte hartu dutenek aurkeztu dituzte; beste 9 proposamen, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreek; beste 40, Espainiako gainerako erkidegoetako errealizadoreek, eta gainerako 94ak, azkenik, atzerriko errealizadoreek.

Atzerritarren artean, gehienak Latinoamerikako herrialdeetakoak dira, nagusiki Argentinakoak eta Mexikokoak. Era berean, proiektuak aurkeztu dituzte Alemaniako errealizadoreek, Belgikakoek, AEBtakoek, Eslovakiakoek, Esloveniakoek, Frantziakoek, Israelgoek, Italiakoek eta Suitzakoak ere, eta, aurreneko aldiz, Kanadako, Errusiako, Txinako eta Indiako errealizadoreek ere proposamenak ekarri dituzte.

Maiatzean jakinaraziko da zein lau proiektu aukeratu diren Ikusmira Berriak programarako.

Fodhla Cronin O’Reilly ekoizle irlandarrak, Savina Neirotti Program of the Biennale College – Cinemako zuzendari italiarrak eta Sergio Oksman zinemagile brasildarrak aurkeztuko dituzte proiektuak. Irlandarra eta italiarra estreinakoz arituko dira proiektuan, eta brasildarrak, berriz, hirugarren edizioa du hau. Gero, lan hautatuen egileek sei asteko egonaldia egingo dute Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

Lehen lau asteetan, errealizadoreek Tabakalerako Sorkuntza Gunean landuko dituzte proiektuak, eta esparru zinematografikoko profesionalen eskola magistralak eta adituen taldeko aholkuak jasoko dituzte. Egonaldiaren bosgarren astean, pitching saioa prestatuko dute, hau da, seigarren eta azken astean Donostiako Zinemaldiaren barruan industriako kideei egingo dieten aurkezpen-saioa. Egoiliarrek aukera izango dute euren proiektuetan esku hartu nahi duten profesionalekin hitzorduak egiteko, eta Zinemaldiko proiekzioetara eta Industriako jardueretara joateko akreditazioa izango dute.

Programaren bidez, gainera, 20.000 euroko diru laguntza banatuko da hautaturiko proiektuen artean. Horrez gain, REC Grabaketa Estudioak postprodukzio-zerbitzuak eskainiko ditu sari gisa, bai film labur baterako (10.500 euroko kostua du) bai film luze baterako (35.000 euroko kostua du).

Ikusmira Berriak programak berrikuntzaren eta lengoaia berrien alde egiten duten talentu berriak eta ikus-entzunezko ekoiztetxe eta industriak inplikatu nahi ditu. Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiak antolatzen dute, REC Grabaketa Estudioaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak utzitako ondarearen parte da.

Ikusmira Berriak programaren lehen edizioetan hautaturiko proiektuetako hiru amaitu dira jada, eta Zinemaldian proiektatu dira: Pablo Álvarezen El extraño film laburra, Leo Calice eta Gerhard Treml-en Calipatria eta Tamyka Smithen Green Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztu zituzten 2016an eta 2017an. Aurten, lehen edizioko bi film luze estreinatuko dira: Xacio Bañok zuzenduriko Trote eta Maider Oleagaren Muga deitzen da Pausoa, jada bukatuak.


  • Donostiako Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren azken bost edizioetako parte-hartzaileek.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak
  • Espainiako gainerako lurraldeetako errealizadoreak
  • Atzerriko errealizadoreak

Izen emateko baldintzak:

  • Erregistratuta egon behar duzu Ikusmira Berriak-en webgunean
  • Online bidezko izen-ematea
  • Erantsitako agiriak (ingelesez, gazteleraz edo euskeraz)

Informazio gehiago: ikusmira@ikusmiraberriak.eu

Izen-emate epea bukatu egin da. Hurrengo deialdia: otsailak 2019.

REC Grabaketa Estudioak IKUSMIRA BERRIAK egonaldian garatuko diren bi proiektuentzat Postprodukziorako Saria eskainiko du.

Hauetako sarietako batek film labur baten sormena lagunduko du, REC Grabaketa Estudioak dituen instalazioetan 3 astetan zehar lan egiteko aukera eskainiz (10.500€-ko balioa duen egonaldia da hau). Beste sariak, aldiz, film luze baten garapena lagunduko du, 4 asteko lana eskainiz bertan (35.000€-ko balioa duen egonaldia da beste hau).
REC 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du publizitaterako, zinemarako eta telebistarako soinuaren produkzioan eta postprodukzioan.

Donostiako Zuatzu enpresa-parkean dago eta osatzen duen giza taldea dinamikoa eta gauza anitz egiten duena da, ikus-entzunezkoen esparruan eskarmentu handia du. Giza talde honek zerbitzu desberdinetan espezializatuta dago, besteak beste, zuzeneko soinua, programen postprodukzio osoa, hainbat hizkuntzetarako bikoizketa, soinu banda osoak egitea, zinema eta telebistarako nahasketak surround sistemetan edo masters-sorkuntza egitea (DCP, HDCAM, Blu.Ray).

Gainera, programak proiektuen ekoizpenaren hasierarako lehenengo dirulaguntza bat eskeiniko du. 20.000€ko diru poltsa bat egongo da hautatutako proiektuen artean banatzeko, beharren arabera eta Hautaketa Batzordearen irizpideen arabera.

.
Aurreko edizioak IKUSMIRA BERIAK
2017

The Industry Club ondorengoaren babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea