71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
  • Hautatutako proiektuak
  • Ikusmira Berriak Sariak

Hautatutako proiektuak - 2018

  • 918 GAU – EAE Kategoria

Arantza Santesteban
Espainia
Ekoizpena: Marina Lameiro, HIRUKI.

  • CHUPACABRA – Nest.Film Students Kategoria

Grigory Kolomytsev
Errusia
Ekoizpena: Fedor Popov, VGIK – Debut

  • EL AGUA – Kategoria Nazionala

Elena López Riera
Espainia
Ekoizpena: Eugenia Mumenthaler eta David Epinay, ALINA FILMS

  • DORMEN OS PEIXES DE OLHOS ABERTOS – Atzerriko Kategoria

Nele Wohlatz
Brasil
Ekoizpena: Dora Amorim, PONTE PRODUCOES

  • EL OASIS – Atzerriko Kategoria

Manuel Abramovich
Argentina


Ikusmira Berriak programaren laugarren edizioan Manuel Abramovich, Grigory Kolomytsev, Elena López Riera, Arantza Santesteban eta Nele Wohlatz egileen lanak hautatu dira

Elías Querejeta Zine Eskola egoitzen programan kide sartu izanari esker, hautatutako proposamenen kopurua lautik bostera zabaldu ahal izan da

Alemania, Argentina, Espainia eta Errusiako zuzendariek beren ikus-entzunezko proiektuak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programaren esparruan; aurten laugarren edizioa egingo da. Hautaketa batzordea Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko, Donostia Zinemaldiko eta, lehen aldiz, Elías Querejeta Zine Eskolako kideek osatzen dute. Eta, oraingo honetan, 31 herrialdetatik jasotako 155 proposamenen artean, proiektu hauek aukeratu dituzte: nazioarteko kategorian, Argentinako Manuel Abramovich zinemagilearen (Buenos Aires, 1987) El oasis eta Nele Wohlatzen (Hannover, Alemania, 1982) Dormen os peixes de olhos abertos; Espainiako egileen atalean, Elena López Rieraren (Orihuela, Espainia, 1982) El agua; Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren zinemagileen artean, Arantza Santestebanen (Iruñea, Espainia, 1979) 918 gau; eta Nest-eko (Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa) ikasle ohien artean, Grigory Kolomytseven (Krasnodar, Errusia, 1990) Chupacabra.

Aukeratutako bost proposamenak kartzelako eguneroko bizitzari, pornoaren industriari, legendei, haurtzaroari eta deserrotzeari buruzko proiektuak dira. Bosgarren proiektua aukeratu ahal izan da Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Donostiako Zinemaldiak antolatzen duten ikus-entzunezko egoitzen programa honetara Elías Querejeta Zine Eskola kide gisa sartu izanari esker.

Hautatutako zinemagiletako batzuek ibilbide luzea dute nazioarteko zinemaldietan. Abramovichek filmak estreinatu izan ditu Berlinen edo Karlovy Vary-n, non aipamen berezia jaso zuen; eta aurreko urtean bere azken filma (Soldado) Zabaltegi-Tabakaleran proiektatu zen. Bestetik, López Rierak bi ekoizpen aurkeztu ditu Cannes eta Locarnoko Zinemagileen Hamabostaldian. Eta Nele Wohlatzek opera onenari saria jaso zuen El futuro perfecto filmarekin, Locarnon eta Zinebin. Kolomytsev, bere aldetik, bi urtez jarraian aukeratu dute Nesten (2016 eta 2017). Eta Arantza Santestebanen azken lana, Irati Gorostidirekin batera zuzendutakoa, azken Donostia Zinemaldian proiektatu zen, Zinemira atalean, profesionalei zuzendutako Kimuak katalogoaren saioen barruan.

Bost zinemagileek sei asteko egoitza egingo dute Donostian, datorren abuztuaren 20tik aurrera. Lehen lau asteetan, beren proiektuak garatuko dituzte Tabakalerako Sortzaileen Gunean. Horrez gain, eskola magistralak eta adituen batzordeko kideen aholkularitza jasoko dituzte. Aurtengo batzordea Sergio Oksman zinemagile brasildarrak, Fodhla Cronin O’Reilly ekoizle irlandarrak eta TorinoFilmLab-eko zuzendari Savina Neirottik osatzen dute. Batzordeak epaimahaiari lagundu dio proposamenen hautaketan.

Egonaldiaren bosgarren astean, pitching saioa prestatuko dute, hau da, seigarren eta azken astean Donostia Zinemaldiaren barruan industriako kideei egingo dieten aurkezpena. Egoiliarrek aukera izango dute euren proiektuetan esku hartu nahi duten profesionalekin hitzorduak egiteko, eta Zinemaldiko proiekzioetara eta Industriako jardueretara joateko akreditazioa izango dute.

Ikusmira Berriak programaren bidez, gainera, 25.000 euroko diru-laguntza banatuko da hautaturiko proiektuen artean. Horrez gain, REC Grabaketa Estudioak postprodukzio-zerbitzuak eskainiko ditu sari gisa, film luze bat grabatzeko (35.000 euroko kostua du).

Ikusmira Berriak programak berrikuntzaren eta lengoaia berrien alde egiten duten talentu berriak eta ikus-entzunezko ekoiztetxe eta industriak inplikatu nahi ditu. Tabakalerak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Donostia Zinemaldiak antolatzen dute, REC Grabaketa Estudioaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak utzitako ondarearen parte da.


The Ikusmira Berriak programme has changed model and become a dual-period residency

Formula berri horrekin bosgarren edizioan parte hartzeko deialdia uztailaren 9an irekiko da, astelehenean

Donostiako Zinemaldiak, Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatzen duten Ikusmira Berriak egonaldietarako eta ikus-entzunezko proiektuen garapenerako programak eredua aldatuko du bosgarren deialdi honetan. Helburua da errealizadoreek egonaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzea. Horretarako, bi egonaldi egingo dira, otsailean eta irailean.

Egoiliarrek beren proiektuak lau astetan, otsaila eta martxoa bitartean, garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte. Batzorde Savina Neirotti, Sergio Oksman eta Valeska Grisebach-ek osatuko dute 2019an.

Martxotik irailera, zinemagileek beren proiektuan lan egiten jarraituko dute, eta tarte horretan adituen online tutoretza jasoko dute. Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak osatzera. Itzulera horretan, proiektua garatuago ekarriko dute, zinemaren industriarekin partekatu ahal izateko. Azken fase horretan, merkatuaren inguruko ikaskuntza-tailer bat prestatuko zaie, eta pitching saio baterako prestatuko dira (proiektuaren aurkezpena), Zinemaldian egongo diren industriako profesionalekin bilerak adostu ditzaten.

Ikusmira Berriak programaren bosgarren edizioa formula berria baliatuz gauzatuko da, eta bertan parte hartzeko deialdia uztailaren 9an ireki eta abuztuaren 31n amaituko da. Urrian jakingo da zein proiektu aukeratu diren (www.ikusmiraberriak.eu)

Bestalde, laugarren edizioko bost egoiliarrek (Manuel Abramovich, Nele Wohlatz, Elena López Riera, Arantza Santesteban eta Grigory Kolomytsev) abuztuaren 20an ekingo diote egonaldiari.

Ikusmira Berriak programako lehen edizioetan aukeratutako hiru proiektu amaitu dira eta Zinemaldian egon dira ikusgai: Pablo Álvarezen El extraño, Leo Caliceren eta Gerhard Tremlen Calipatria eta Tamyka Smithen Gwendolyn Green film laburrak Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztu ziren 2016an eta 2017an. Aurten, programako lehen film luze amaitua estreinatuko da: Trote, Xacio Bañok zuzendua (lehen edizioko egoiliarra).

Ikusmira Berriak programak berrikuntzaren eta lengoaia berrien alde egiten duten talentu berriak eta ikus-entzunezko ekoiztetxe eta industriak inplikatu nahi ditu. Tabakalerak, Donostiako Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatzen dute, REC Grabaketa Estudioaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak utzitako ondarearen parte da.

HAUTAKETA BATZORDEKO KIDEEN BIOGRAFIAK

VALESKA GRISEBACH

VALESKA GRISEBACHek Berlin, Munich eta Vienan ikasi zituen filosofia eta alemaniarra. 1993 urtean zuzendaritza ikasteari ekin zion Vienako Zinema Akademian Peter Patzak, Wolfgang Glück eta Michael Hanekerekin. Mein Stern, bere kurtso amaierako pelikulak, Torontoko Zinemaldian jaso zuen Kritikaren Sari Nagusia eta Turingo Zinemaldiko Sari Nagusia.

SAVINA NEIROTTI

Genovan jaioa, Filosofian graduatu zen eta ondoren Estetika Masterreko lehen urtea burutu zuen Pennsylvaniako Unibertsitatean. Italiara bueltatzean, Orchestra Sinfonica Nazionale della RAI-ko Prentsa eta Komunikazio Bulegoko buru izendatu zuten, eta Hezkuntza Sailaz ere arduratu zen han. Urte haietan, halaber, Scuola Holden fundatu zuen Turinen Alessandro Bariccorekin batera. Duela gutxi, Scuola Holdeneko zuzendari exekutibo izendatu dute. Azken hamar urteetan, narrazioari eta musika klasikoari buruzko artikulu eta elkarrizketak eta liburuen nahiz pelikulen kritikak idatzi ditu hala Italiako nola nazioarteko egunkarietarako. Script&Pitch tailerrak sortu eta zuzendu ditu 2005az geroztik, eta TorinoFilmLab 2008tik –beren lehen eta bigarren filmak grabatzen ari diren talentu berriei prestakuntzaren, garapenaren eta finantzaketaren bidez laguntzen dien nazioarteko laborategia–. Horrez gain, Biennale College – Cinemako eta Biennale College Cinema Virtual Realityko programaren zuzendaria da. Neirotti Zabaltegi-Tabakalera sariketako epaimahaikide izan zen Donostia Zinemaldiko azken edizioan.

SERGIO OKSMAN

SERGIO OKSMAN brasildarra Madrilen bizi da orain dela hogei urtetik, eta errealizadorea eta ECAMeko irakaslea da. Dokumentalak egiten aritu da orain arte, eta Elías Querejetak haren obretako sei ekoitzi ditu. Honako film hauek zuzendu ditu, besteak beste: A Esteticista (2004), Goodbye, America (2006), Notes on the other (2009), A story for the Modlins (2012) eta O Futebol (2015).

IKUSMIRA BERRIAK SARIA

REC GRABAKETA ESTUDIOA POSTPRODUKZIOA SARIA

  • EL AGUA / WATER, Elena López Riera
    Ekoizlea: Alina Film (Suitza)


REC Grabaketa Estudioak IKUSMIRA BERRIAK egonaldian garatuko diren bi proiektuentzat Postprodukziorako Saria eskainiko du.

Hauetako sarietako batek film labur baten sormena lagunduko du, REC Grabaketa Estudioak dituen instalazioetan 3 astetan zehar lan egiteko aukera eskainiz (10.500€-ko balioa duen egonaldia da hau). Beste sariak, aldiz, film luze baten garapena lagunduko du, 4 asteko lana eskainiz bertan (35.000€-ko balioa duen egonaldia da beste hau).
REC 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du publizitaterako, zinemarako eta telebistarako soinuaren produkzioan eta postprodukzioan.

Donostiako Zuatzu enpresa-parkean dago eta osatzen duen giza taldea dinamikoa eta gauza anitz egiten duena da, ikus-entzunezkoen esparruan eskarmentu handia du. Giza talde honek zerbitzu desberdinetan espezializatuta dago, besteak beste, zuzeneko soinua, programen postprodukzio osoa, hainbat hizkuntzetarako bikoizketa, soinu banda osoak egitea, zinema eta telebistarako nahasketak surround sistemetan edo masters-sorkuntza egitea (DCP, HDCAM, Blu.Ray).

Gainera, programak proiektuen ekoizpenaren hasierarako lehenengo dirulaguntza bat eskeiniko du. 20.000€ko diru poltsa bat egongo da hautatutako proiektuen artean banatzeko, beharren arabera eta Hautaketa Batzordearen irizpideen arabera.

.
Aurreko edizioak IKUSMIRA BERIAK
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: