71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
2018-09-27

Ziurrenik, Espainiako zinematografiak oraintxe bertan duen egile sendoena (…) lan biribila, zalantzarik gabeVictor Esquirol, GARA

Definitzen gaituzten maskara, irudikapen eta itxurakerien sareari buruzko azterketa ausart, burutsu eta pertsonalenetako bat (…) Espainiako zinemagintza berriaren ahots iradokitzaile, heldu eta apartekoenetakoa dela berretsi du Vermutek. Eta gorabidean jarraitzen duLuis Martínez, EL MUNDO

Patxadaz dastatu beharreko gutizia da, tentuz, han eta hemen ale pozoitsuak baititu istorioak Gontzal Agote, BERRIA

Carlos Vermutek kontakizun liluragarria sortu du. Bere istorioa tentsioz, emozioz eta asmoz beteta agertzen zaigu, konta ezin ahala toles eta pleguz jositaJuan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

Ederki eraikitako labirinto bat, eta haren erdian, hartu-emaneko ekintza, norbait laguntzea eta norbaitez aprobetxatzea, bikoiztasunak eta imitazioak, norbera edo beste norbait izatea, eta norberaren edo besteren konfiantza lortzeaAlberto Moyano, EL DIARIO VASCO

Carlos Vermuten zinemaren ildo editorialaren esentzia, aukera honetarako pixka bat finduta: zauri batek bezala apurka-apurka loturak galtzen dituen istorio aztoragarri bat, zabaldu ahala antsietate-egoera ugari eta askotarikoak eragiten dituena, saminen, memoriarik ezaren eta kendutako nortasunen arteanOti Rordiguez Marchante, ABC

Arnasa kendu eta zinema arte nagusia dela amestera daramaten sekuentziak (…) Handitasuna, misterioa eta solemnitatea dituJuan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

Kawaseren zinema erabat zena eta kontenplaziozkoa da, eta te berdeari zurrutada emateak adina bake sortzen du barruan Oti Rordiguez Marchante, ABC

Irudien edertasuna garbia da; ia-ia zirraragarriaVictor Esquirol, GARA

Konsumismoaren, fetitxismoaren eta bihotz-bakartien iragarkien gaineko begirada beltz bat, ametsak, soineko hiltzaileak eta heriotza goiztiarrak aurkezten dituena (…) Strickland kapaza da kontakizuna iruzkin sozialetik aldentzeko eta filmaren aspektu komiko eta musikalak azpimarratzekoKaleem Aftab, CINEUROPA

Ausarta, zorrotza, aurreikusezina, gordinki parodikoa, arriskuak hartzen dituena, narratiboki zoroa, bizitza bezain kaotiko eta zentzugabea (…) Ukaezina dena da, gure organismoan arrastoa uzten duela ikusi eta hainbat egun geroago ere. Eta asko esatea da horiHarkaitz Cano, EL DIARIO VASCO

Koreako akzio arranditsua, teknikoki akatsik gabea. Txandakatu egiten ditu ahozko drama-eszena serioak eta jazarpenak, tiroketak eta kamera-mugimendu korapilatsuak dituzten eszenakDani Soriazu, EL DIARIO VASCO

Ikusgarria da (…) zirraragarria, pletorikoa, eta aukerako omenaldia egiten dio Jin-Roh izeneko lan ahaztezinariJuan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

Euskal zinema garaikidearen ale bikainetako batGorka Erostarbe eta Maider Galardi F. Agirre, BERRIA

Lur-jotze baten, hainbeste lur-jotzeren, gaineko kronika honi ondo datorkio naturak berau irenstea, gure paisaia hurbilenek (...) beren ohiko fisonomia galtzea, eta etortzeko dauden azken apokalipsietako batek utzitako paisaia bihurtzea ia-iaBegoña del Teso, EL DIARIO VASCO

Celia Rico Clavellinok, neurria eman, eta espero bezala xeheki eta arretaz erretratatu du bere aktore bikainek hezurmamitutako ama-alaben arteko harremanaAlfonso Rivera, CINEUROPA

Poema eder bat, horren atsegina ez den gai bati buruz. Hau da, patriarkatuaren gaitz sozialari buruz. Irudi iradokitzaileen eta oinarri bikaineko ideia baten bitartez: gizonak (edo arrak) animalia bihurtzea” GARA

Oso lan txukuna egin du Xacio Bañok bere lehen film luzean (…) María Vazquezen antzezpen bikainak kontakizuna aberasten du eta zuzendari galiziarrak hautatutako plano ikuksgarriek veste maila batera daramate filmaUxue Arzelus, BERRIA

Gorputzaren eta desioaren irudikatzeak zineman zerbait aldatzen ari diraGorka Erostarbe eta Maider Galardi F. Agirre, BERRIA

Hunkituta atera naiz (…) estetika harrigarria (zuri-beltzean, musikarik gabe), kamera liluragarria (…) filmaren lengoaia bisual zoragarriak sentsazio eta sentimenduak konplexutasunez adierazteko balio duCarlos Boyero, EL PAÍS

Zuri-beltz zoragarriz betetako familia-istorioa (…) Zinema asko dago Roma filmean, zinema sinple, minimo eta intimoa, baita zinema itzela ere, lurrikarak eta iraultza sozial nahiz pertsonalak erakusten dituena. Eta haragian sartzen da, ez oldarka, zuloak edo ebakiak eginez, baizik eta istorioa hidratatzeko krema balitz bezala igurtzizOti Rordiguez Marchante, ABC

Ezin hobeki trazatutako pertsonaiak, konplexuak eta interesgarriak (…) filma pozez zamalkatzen da, konplizitatea piztuz eta burla-ukituarekin jolasean, hunkiberatasunik galdu gabe. Ikuskizun entretenigarria eta sentikorra, gizadiari buruzko galdera batzuk ere plazaratzen dituenaMikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

Azken aldiko zinemak anaiarteko konplizitateari, errespetuari eta maitasunari buruz egindako erretratu onenetako bat filmatu du Jacques Audiardek (…) Narratiboki akatsik gabea eta bisualki indartsua, urteko sorpresa atseginenen artean kokatu da Un profeta-ren egileak filmatutako lan hauKoldo Landaluze, GARA

Erritmoa, bikaintasuna eta bizitasuna. Filma irribarrez ikusten da, bere aire arinagatik (berdin-berdin oldarkorra izan arren), bere elkarrizketa pipertsuengatik, bere endreduengatik, bere satira moduengatik eta 70eko hamarkadako itxuragatikMikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

Narkotrafikoaren jatorria azaldu nahi izan dute (…) tradizioaz eta espiritualitateaz hitz egiten digu (…) ikuspuntu berri honek asko aldentzen du egun modan dagoen gai honen inguruan egin diren gainontzeko proposamenetatik” Uxue Arzelus, Berria

Ederra eta gogoangarriaCarlos Boyero, EL PAÍS

“Artxiboko materialarekin, 70eko hamarkadako hiriaren eguneroko irudiekin, bateratzen du fikzioa, eta hortxe du bere abantaila handiena (…) garai ilun baten erretratu egiazkoaOskar Belategui, EL CORREO

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: