71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Roberto Gavaldón
Roberto Gavaldón
Filmak
Filmak
Roberto Gavaldón
Mexiko 
98 min.
Familia berri bat Valentziako landa-ingurunera iritsiko da, bertan lurra lantzera. Lursailak lukurari baten esku galdu dituen familia baten barrakan biziko dira. Haiek galera horrekin zerikusirik eduki ez arren, albokoei ez zaie gustatuko beste batzuek lantzea haietako batenak ziren lurrak.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
91 min.
Arrantxo batean anaiak bezala hazi diren bi gizon, Pedro eta Carlos, Luperen maitasuna lortzeko lehiatuko dira. Pedro eta Lupe ezkondu egingo dira, eta emaztearen jokabide apetatsuak tragedia ekarriko du.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
98 min.
María eta Magdalena bi ahizpa biki dira; bata milioiduna, bestea behartsua. Maríak, ahizpa behartsuak, bere biki alargundu berria erailko du, haren lekua hartzeko. Baina erailtzaileak estualdi batean aurkituko du bere burua, eta biktimak eraildako senarraren heriotzan errurik ez duela frogatu beharko du.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
102 min.
Antonio Ituarte enpresari dirudunak biluzik dagoen emakume baten estatua oparituko dio emazteari ezkontzaren urteurrenean. Estatuaren modeloa Raquel da, Antonioren maitalea. Raquelek emaztearengandik dibortziatzeko eskatuko dio Antoniori, eta hortik gutxira egoera misteriotsuan hilko da emaztea. Antoniok maitalea hil nahian emaztea pozoitu duela uste du.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
83 min.
Herri batean alkategaia erail dute. Ministerio publikoaren ikerketan susmagarri nagusia eskualdeko jauntxoa da, Rosauro Castro. Tiroketa batean, Rosauroren seme txikiak bizitza galduko du. Rosaurok mendekua hartu nahi du, baina udal presidenteak, bere konpaiak, ez dio utziko.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
113 min.
Karin astrologo eta okultista bezeroen sineskortasunaz baliatzen den iruzurgile bat da egiaz. Bere maitale Clarak, apaindegiko langileak, lortzen dio iruzurra egiteko informazioa. Clarak jakinaraziko dio Vittorio Romano diruduna hil berri dela, emazteak, Adak, haren iloba Leónekin traizionatu duela jakin ondoren. Karin hiletara agertuko da, hildakoaren lagun minaren plantak egiten. Han, Adak aitortuko dio berak eta Leónek pozoitu zutela Vittorio, haren dirua lortzeko. Karin eta Ada León erailtzeko azpikeriatan hasiko dira.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
89 min.
Marcos Arizmendi hainbat emakumerekin maite-jolasetan ibiltzera ohituta dagoen pilotari harroxko bat da. Baina apustu-artekari baten amarruek arriskuan jarriko dute haren bizitza.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
114 min.
Alberto Robles doktoreak porrot egin duela sentitzen du; izan ere, ezin izan zituen bete Medikuntza ikasten zebileneko ametsak, eta jaioterrira itzuli behar izan zuen lanera. Bi lagun ditu han, aita Juan eta Roque Suazo, eta haiekin batera aurka egingo dio bertako jauntxoari. Gau batean, Soledad izeneko emakume batek anaiarengana joateko eskatuko dio doktoreari, hark sukarra baitu. Emakumea berarekin maiteminduko da, eta, esker onez, egunero laguntzera etortzea erabakiko du. Roque Suazo ezagutzeak hankaz gora jarriko du Soledaden bizitza, eta tragedia ekarriko du guztien bizitzetara.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
107 min.
Yolanda piano-irakaslea hiriburura joango da, maite duen gizona ahizparekin ezkondu baita akats bat dela medio. Han, haurtzaindegi batean irakatsiko du, eta ikasleetako baten familiak hartuko du. Amak, gurpil-aulki batean dagoenez, haurrak hazteko laguntza eskatuko dio. Yolandaren ahizparekin ezkondu den gizonak, ordea, Yolandaren eta familiako aitaren, Manuelen, artean zerbait gehiago dagoela susmaraziko dio seme nagusiari.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
85 min.
Federicok Mexikoko konpainia batentzat lan egiten du, eta oihanera joan beharko du kortisonadun zuhaitza non hazten den bilatzeko. Oihanean galduta, azkenean jendegune batera iritsiko da, ur-jauzi batean alboan. Han harrera gaiztoa egingo dio Santosek, mundutik ihes egin duen izaki samindu batek. Zubia moztu, eta ibaira botako du. Yáscarak, Santosen alabak, salbatuko du, eta Federicorekin maiteminduko da, baina gizona ezkonduta dago. Gizon batzuek Federico erreskatatuko dute, eta Yáscara bakarrik geratuko da. Aitak esango dio maite badu itzuliko dela.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
87 min.
Jesús Bernalek bost seme ditu. Meatzariak dira, baina haietako bi eskolatuta daude, eta haien irakasleak ideia aurrerazaleak ditu. Bernaldarrek, zain bat aurkitu, eta beren jabetzapean erregistratuko dute, baina Frantziako konpainia batek kenduko die jabetza. Leherketa bat dagoenean, meategiaren jabeek ez dituzte erreskatatu nahiko harrapatutako langileak. Hortaz, enpresaren aurka matxinatuko dira anaiak.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
106 min.
Mexikon, Kristeroen Gerran (1920ko hamarkada), apaiz katoliko batek Victoria bortxatuko du; hala, erlijioaren eta, batez ere, apaizen etsai bihurtuko da. Horregatik, eta familian izan dituen bizipen tragikoengatik, oso emakume gogorra bilakatuko da. Familia onekoa izan arren, burdel baten jabe bihurtuko da. Baina egun batean Federico Lamadrid doktorearekin maiteminduko da, eta horrek zalantzan jarriko ditu lehenagoko uste eta aurreiritziak; batez ere, Federico apaiza ere badela jakiten duenean.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
98 min.
Jim marinel estatubatuarra Topolobampora itzuliko da, Pepe lagun zaharrarekin elkartzeko eta sakonean izkirak arrantza ditzatela proposatzeko. Duela zenbait urte, Pepe gizon bat jotzeagatik espetxe-zigor laburra betetzen ari zela, haren emazte Magdalenarekin amodio-kontu bat izan zuen Jimek. Peperen ustez berea den semea, Jimena da egiaz. Arrantzale batek menturaz esandako zerbait susmo eta jelosia biziak piztuko ditu Peperengan, eta horrek eragina izango du semearengan eta familiaren bizitzan. Bitartean, berriz ere Jimekin harremanean hasiko da Magdalena.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
91 min.
Macario laborari eta egurketari xumeak guajalote (indioilar) oso bat jatearekin amets egiten du, baina bere familia oso egoera larrian bizi da. Egun batean, emazteak bat lapurtu, eta Macariorentzat prestatuko du. Basora joango da jatera, eta han Deabrua, Jainkoa eta Heriotza agertuko zaizkio. Hirurek proposatuko diote indioilarra partekatzea, baina Heriotzari onartuko dio soilik. Trukean, gaixotasun oro senda dezakeen likido bat emango dio Heriotzak botila batean. Hari esker, aberastu egingo da, eta ondorioz Inkisizioaren arreta bereganatuko du. Azkenean, Heriotzak hartuko du.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
95 min.
Luisa probintziako gaztea Mexiko Hirira iritsiko da, pastel-denda batean lan egitera. Han, pastelak apaintzeko talentu handia duela ikusiko du dendaren jabeak, On Albino alargunak. Bi haur adingaberen aita da, eta Luisak maitasuna hartuko die haurrei, baina uko egingo die On Albinok hurbiltzeko egingo dituen saioei, senargaia duelako. Baina, ezkontzaren eguna iristen denean, senargaia ez da agertuko. Atsekabetuta, pastel-dendara itzuli, eta guztiei ezkonduta eta haurdun dagoela sinetsaraziko die Luisak.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
105 min.
Dionisio Pinzón pregoilari xumeari hilzorian dagoen urrezko oilar bat emango diote. Zaindu, biziberritu, eta urrezko oilar izena jarriko dio. Lorenzo Benavides oilar-hazle ospetsuaren oilarretako bati irabaziko dio, eta urrezko oilarra lortzen eta Pinzónekin elkartzen tematuko da hura. Caponeraren laguntzaz, Pinzónen bazkide bihurtuko da Benavides. Hala ere, tratuak ez du luze iraungo, eta azken oilar-borroka batean aurkaz aurka amaituko dute biek.
Roberto Gavaldón
Mexiko 
105 min.
1937an, Rosa Blanca azienda Estatu Batuetako petrolio-konpainia bati saltzeari uko egingo dio jabeak. Konbentzitzeko, Estatu Batuetara gonbidatuko dute, eta han desagerraraziko dute. Handik gutxira, dokumentu faltsu bat erabiliz, jabetza bereganatuko du konpainiak; petrolio-eremu bihurtzeko suntsitu, eta bertako langileak esplotatzen hasiko dira. Azkenean, Lázaro Cárdenas presidenteak 1938an petrolio-industria nazionalizatzeko adierazpena egin zuela aipatuko du filmak.
Roberto Gavaldón
Mexiko - Espainia 
135 min.
On Kixote zalduntza ibiltariarekin eta zaldunen ohore-kodeekin obsesionatuta bizi da. Santxo Panza ezkutari bitxia alboan, zenbait abentura biziko ditu; haietan, isekak eta iruzurrak egingo dizkiete batzuek, eta zentzatzen laguntzen saiatuko dira besteak. Baina ez On Kixotek ez Santxok ez diote ukorik egingo gizadia babesteari.
Roberto Gavaldón
Mexiko - Espainia 
82 min.
Enpresari garrantzitsu bat Mercedes prostituta helduarekin ezkonduko da. Baina, handik gutxira, tisi larri baten ondorioz hilko da senarra. Orduan, gogoko dituen bi gizonak limurtzen saiatuko da Mercedes: bere semeorde gaztea eta haren pintura-irakaslea. Hala ere, bien artean amodio-harreman bat dagoela konturatuko da emakumea.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: