GLOCAL IN PROGRESS INDUSTRIA SARIA
GLOCAL IN PROGRESS SARIA
Glocal in Progressen hautatutako filmek Glocal in Progress Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta Gaztelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte–eta, filmaren banaketa Espainian.
Gainera, Glocal in Progress saria emango da. Glocal in Progress Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euro dira.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesletzari eta Europa Creativa MEDIAren laguntzari esker da posible, eta honako hauen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No problem Sonido.