"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Eraikitzen 2002an sortu zen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouseren arteko elkarlanari esker, eta industriako jarduera aitzindaria izan zen. Hala, nazioarteko merkatu eta zinema-jaialdi askotan, horretan oinarritutako antzeko formatuak sortu dira. Postprodukzio-fasean zeuden filmak bukatzeko laguntzak emanez Latinoamerikako zinema-ekoizpena babesteko asmoz jaio zen.
Ekimen profesional honek bi deialdi izaten ditu urtean, bata martxoan, Tolosa Okzitanian, eta bestea irailean, Donostian. Bi zinemaldietako hautaketa-batzordeek aukeratzen dituzte filmak, gero horiek amaitzen lagun lezaketen nazioarteko profesional-talde bati aurkezteko.
Lehenengo ediziotik, Zinema Eraikitzen ekimenak zinemagile latinoamerikar ospetsu askori lagundu die beren lehenengo lanak bukatzen, adibidez: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perézcano, Ciro Guerra, Alejandro Fernández Almendras, Sebastián Lelio, Jayro Bustamante eta Pepa San Martín.
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión, eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Bureau des Tournages Toulouse, Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le-Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Marché du Film - Festival de Cannes), Région Occitanie Pyrénées / Méditerranée, Signis y TitraFilm.
Harremanetarako:



