Donostia Zinemaldiaren Foroaren bederatzigarren edizioak Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuentzako deialdia egin du. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izan behar dute, eta finantzaketaren % 20 ziurtatuta. Europako proiektuek Latinoamerikarekin lotura zuzena izan behar dute:
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan, irailaren 20an, hautatutako proiektuak aurkeztuko dira (pitchingak) eta beste hiru egunetan produktore eta zuzendarien eta mundu osotik etorritako bazkide posibleen arteko one-to-one bilerak egingo dira, astelehena 21etik asteazkena 23ra. Foroak, azken edizioan 1.000 profesional baino gehiago bildu zituenak, bat egiten du Europako eta Latinoamerikako ekoizpenei zuzenduta dauden Zinemaldiaren bi works in progressekin, eta topagune bikaina da, zinema-industriako profesionalak harremanetan jarri, eta hitzarmenak egiteko.
Hautatutako proiektuak lau sari irabazteko aukera izango dute: Proiektu onenaren saria; DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), Europako Zinema Agentzietako Zuzendarien Elkarteak (EFAD) eta Iberoamerikako Ikus-entzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) ematen duena; koprodukzioaren garapenari Eurimages saria; eta ArteKino International Prize saria. Gainera, Zinemaldiaren eta Ventana Sur zinema-merkatuaren arteko elkarlanari esker –Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Filmek eta INCAA-Argentinako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak antolatua–, Foroan aukeratutako Europako proiektuek Ventana Surreko Proyecta ekimenean parte hartu ahal izango dute.
Zinemaldiak hogei proiektu aukeratuko ditu gehienez ere, hiru aditu hauen txostenetan oinarrituta: Agustina Chiarino, Javier Martín eta Andrea Stavenhagen.
Foroan, 2012an sortu zenetik 130 proiektu aukeratu dira; horietatik 65 estreinatu dira, 6 gaur egun preprodukzio- edo postprodukzio-fasean daude eta 39 nazioarteko jaialdietan aukeratu dituzte, besteak beste, Cannes, Berlin, Venezian, Sundance, Locarno eta Donostian.
Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: EKAINAK 15
HARREMANETARAKO
industryclub@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
Ekimen hau ondorengoen babesletzari, laguntzari eta lankidetzari esker gauzatu daiteke: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, Europa Creativa MEDIA eta CAACI (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia), EFAD (Europako Zinema Agentzien zuzendariak), Eurimages, Producers Network (Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdia), Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionala-INCAA, ARTE, EPE-APV (Euskal Produktoreen Elkartea), Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, Europa Distribution, IBAIA (Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Etxepare Euskal Institutua, LatAm eta Zineuskadi.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak:
Industria Saila ondorengoen babesarekin