"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiko bideotekak industriako profesional akreditatuen eskura jartzen du streaming bidez ikustea Zinemaldiko sail guztietan hautatutako filmak, baldin eta beren ordezkariek izena eman badute, lehiaketa amaitu eta hilabeterarte (urriaren 26a). Zinemaldiko bideoteka CinandoVL enpresak operatzen du, Cannes jaialdiko Marché du Film ekimenak zinema industriako profesionalentzat sortua.
Zinemaldiko bideotekak Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama ere hartuko du. Enpresa bakoitzak gehienez hiru film inskribatu ahal izango ditu, baldintza hauek betetzen badituzte:
Zinemaldiko bideotekan inskribatutako film luze bakoitzeko tasa honako hau da:
Izena emateko azken eguna 2020ko irailaren 7a da, astelehena.
Film bat bideotekan inskribatu dezakezu esteka honen bidez.
Harremanetarako: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217
Industria Saila ondorengoen babesarekin: