"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak 68. edizioa ospatuko du irailaren 18tik 26ra, eta online formatua eta aurrez aurrekoa konbinatuko ditu Industria Saileko jardueretan. COVID-19ak eragin duen egoera dela eta, WIP Latam eta WIP Europa berriek online eta aurrez aurreko formula mistoa izango dute, eta gainerako programak, aldiz, online egingo dira.
Zinemaldi ezaguterraz eta seguru bat osatzeko asmoz, aurten, bi akreditazio egongo dira zinema-industrian lan egiten duten profesionalentzat: bata online (50 euro), era birtualean ikusteko programatutako eduki digitalak, eta bestea, aurrez aurrekoa (90 euro), online akreditazioak eskaintzen duenaz gain, WIP Europa eta WIP Latam sailetako emanaldiak ikusteko eta Zinemaldiko programazio osoa ikusi ahal izateko.
Zinemaldiko work in progress berriak, WIP Latam eta WIP Europa, irailaren 22tik 24ra egingo dira. Donostiara etor daitezkeen profesionalek, beti bezala, aukera izango dute aretoetako emanaldiak ikusteko; online akreditazioa dutenek, aldiz, urrutitik gozatu ahal izango dute zerbitzu horietaz.
Ohiko moduan, zinema-industriako akreditatuek aukera izango dute Zinemaldiko bideotekako filmak streaming bidez ikusteko. Bideoteka CinandoVL-k kudeatzen du, Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Film azokak zinema-industriako profesionalentzat sortu duen plataformak.
Gainera, Zinemaldiak Kursaaleko egoitzan mantenduko du The Industry Club espazioa, profesionalak biltzeko eta lan egiteko gunea.
Europa-Latinoamerika IX. Koprodukzio Foroa irailaren 19tik 21era egingo da, online, Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa bezala, eta IBAIAk antolatuko du, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean.
Online egingo dira, halaber, Ikusmira Berriak eta Zinemaldia & Technology, Zinemaldia Startup Challenge lehiaketa barne hartzen duena, baita zenbait mahai-inguru eta eskola magistral ere.
Industria Saila ondorengoen babesarekin: