71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2020-09-24

“Road movie honetan, asfaltoak, lokatzez jositako zoruak eta lur oparo eta birjinalak osatzen dute historiaz beteriko ibilgailu baten ibilbidea”. Víctor Esquirol, Gara

 

“Itxuraz urrunekoak diruditen pertsonaiak maitagarri bilakatzea eta ulertaraztea lortzen du”. Ricardo Aldarondo, El Diario Vasco

Beginning da aurten Zinemaldian izan den film probokatzaile eta originalena, ahots propioa izateko bokazio handienekoa”. Luis Martínez, El Mundo

 

“Eduki landu eta konposatua izango dugu pelikulan, eta poliedro konplexua erakutsiko zaigu”. Mikel Zumeta, Berria

 

“Kulumbegashlivi pauso irmoz ibiliko da parabola erlijiosoa eta erretratu errealista bereizten dituen lerro finean, eta une oro lortuko du tentsioa eta mehatxua ematea itxuraz eszena bareenei ere”. Nando Salvà, El Periódico

“Sharunas Bartasek urteetan eginiko lanik onena dugu In the dusk, Lituaniako Gerrari buruzko kontakizun krudel eta gordina”. Jonathan Romney, Screen Daily

“Paisaia ederren eta barnealde abegitsuen artean gertatzen da drama sendo eta hunkigarri honen eszenaratze konbentzional eta efikaza, eta intentsitatea eta sotiltasuna irabazten joango da, bi pertsonaiek ematen dituzten sentiberatasunekin (bata idazlea eta bestea piano-jotzailea) eta antzezle paregabeon lanarekin”. Ricardo Aldarondo, El Diario Vasco

“Hartzen duen indarraren eta dentsitatearen eraginez, ikus-entzuleak begiak eta belarriak erne-erne eduki beharko ditu. Eta arima, berriz, kikilduta eta liluratuta”. Begoña del Teso, El Diario Vasco

Chupacabra film aske-zakarra da, fabula mikatz-argitsua”. Begoña del Teso, El Diario Vasco

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: