71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2020-09-25

“Zhou Ziyang zinemagileak gogor egiten dio aurre bere herrialdean nagusi den materialismoari”. Víctor Esquirol, Gara

 

“Ziyangek narrazio-pultsu kartsua bistaratzen du”. Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa

“Halako kontu handiz lantzen du amatasun zapuztuaren eta adopzioaren auzia, ezen zetazko zapia eskatzen baitu, eta ez paper hutsezkoa”. Oti R. Marchante, ABC

“Film bikain eta erradikala, zeinak AEBko desberdintasun sozialen zaurian zirikatzen baitu”. Carmen L. Lobo, La Razón

“Lilura pizten du gurasoen eta seme-alaben arteko maitasun eta barkamenaren deskribapen katalogaezin eta biziagatik”. Luis Martínez, El Mundo

 

“Film trinkoa, ongi kontatua, pentsatua eta sentitua; sentsazio mingarrietan, oroitzapenen pisuan eta sentimenduen konplexutasunean maiseatzen duena”. Carlos Boyero, El País

“Thriller ilun, itogarri eta iradokitzailea borobildu du Imanol Rayo zinemagileak”. Urtzi Urkizu, Berria

“Ez da abortuari buruzko film bat bakarrik, baizik eta hausnartze du bakardadeaz, ausardiaz, ahaztuen Amerikaz, inguru aurkako baten nortasuna eraikitzeaz, eta, jakina, adiskidetasun femenino eder batez, zeinak sendo iraungo baitu oztopoak oztopo”. Sergi Sánchez, La Razón

 

Nunca, casi nunca, a veces, siempre filmari indar dramatiko miragarria ematen diona, neurri handi batean, zera da, Hittmanek begiradan baliaturiko sotiltasuna eta euspena”. Nando Salvà, El Periódico

 

“Garai ilun hauetako bizitza-zati bat, zehaztasun handiz hartua”. Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco

“Zahartzaroaren erretratu hunkigarria, zinez gertukoa”. Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco

“Genero-zinema argia eta garbia”. Begoña del Teso, El Diario Vasco

“Eugène Green zinemagileak irakurketa exotiko eta oso pertsonala egiten du Atarrabi eta Mikelatsen kondairaren gainean”. Koldo Landaluze, Gara

“Navasen bigarren lan honek indar handia du, eta kontatutako istorioak, askoz gehiago”. Amaia Garcia, Berria

“Drama latz batean oinarritutako thriller bikaina da”. Amaia Garcia, Berria

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: