71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Culinary Zinema
Culinary Zinema
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Iñigo Ruiz Aquerreta, José Larraza
Espainia 
54 min. Film ertaina
Las huellas de elBulli ikuspegi poliedriko bat da, eta agerian uzten digu Ferran Adriàren ibilbideak nola eragin duen ‒eta eragiten jarraitzen duen‒, gastronomiaren munduan ez ezik, beste diziplina askoren sortzaileengan eta, oro har, iruditeria kolektiboan ere. 2021eko uztailean hamar urte bete dira munduko gastronomia betiko aldatu zuen ElBulli jatetxea itxi zutenetik. Ferran eta bere taldeak utzitako arrastoak ‒bizirik dirautenak‒ marrazteko unea iritsi da. Askorentzat adierazgarria izango da jakitea egungo kultura gastronomikoaren berezko zenbat gauza atera diren Girona probintziako kala urrun batean ezkutatutako etxe hartatik.
Klausurako filma
Éric Besnard
Frantzia 
112 min.
Frantzia, XVIII. mendea. Frantziako Iraultzaren hasieran, nobleziako leinu baten ospea duen mahaiaren kalitatearen araberakoa da batik bat. Chamforteko Dukeak Manceron kaleratzen duenean, sukaldari talentudunak janaria prestatzeko zaletasuna galdu eta landetxera itzultzea erabakiko du. Han ezagutuko duen Louise misteriotsuak sukaldaritzarekiko pasioa itzuli eta Frantziako lehen jatetxea irekitzen lagunduko dio.
Rasmus Dinesen
Danimarka - Espainia 
65 min.
Feroe uharteak antzinako mikrokosmos bat dira, non askotariko gauzak dauden: produktu zirraragarriak, historia nordikoa, 37 hitz laino esateko eta are hitz gehiago hartzidura adierazteko, arrain-industria hazkor bat, ur-jauzi bikainak, pertsona bitxiak, jatorrizko hizkuntza bat eta sukaldaritza-altxor bat: KOKS. Nola kudea daiteke lehen mailako jatetxe bat hain leku isolatu batean? Covid-19a baino lehen, jendeak sekulako desbideratzeak hartzen zituen KOKSen afaltzeko, eta bertako platerak 500 milia karratu soiletatik hartutako produktuetan funtsatzen dira, lur malkartsu batean gainera, non klima subpolarra, haizetsua, hezea, hodeitsua eta hotza den eta urtean zeharreko batez besteko tenperatura, berriz, izozte-tenperaturatik gertukoa, eta etengabeko argia dagoen udan eta iluntasun itogarria, berriz, negu osoan. Nordic by Nature filmean Poul Andrias Ziska sukaldari gaztearen buru poetikoan murgilduko gara, eta munduko goi-mailako sukaldaritzako jatetxerik urrunenak ezkutatzen dituen tradizio, historia eta ohitura zahar eta berezien bila joango gara.
FRANCOLOGIE LTD
© FRANCOLOGIE LTD
Franck Ribière, Vérane Frédiani
Erresuma Batua - AEB - Japonia - Suitza  
97 min.
Mirazur, Mauro Colagreco sukaldari argentinarraren jatetxea, hiru Michelin izar dituena eta Frantziako kostalde mediterraneoan kokatua, Munduko Jatetxerik Onena aukeratu zuten pandemiaren aurretik. Bertan gozo gelditu ordez, Colagrecok eta bere askotariko taldeak borrokan jarraitu zuten konfinamenduak eragindako tragedia globalean, jatetxearen kontzeptua eta jatetxeko menua ausarki berrirudikatuz printzipio biodinamikoei eskainitako dedikazioa islatu nahian. Mirazur ikuspegi berri eta gogotsu batekin berpiztu zen: Ilargi Menua.
Toshimichi Saito
Japonia 
79 min.
Arreta gaurko lau chef japoniar garrantzitsuenengan jarrita, janari japoniarraren kultura sofistikatu eta bereziaren atzeko egia aztertzen du dokumental honek. Sukaldari bakoitzak zehatz-mehatz prestatzen ditu bere platerak perfekzioaren bila, baina ikuspegi desberdinak dituzte, are kontrakoak. Chef bakoitzak bere sustrai eta sinesmenak ditu: batzuek garapen espirituala edo sormen estetikoa bilatzen dute, eta beste batzuek, berriz, kalitate handiko osagaiak, tokiko hornitzaileekin harreman estuak ezarrita. Nola islatzen dira chef horien nortasunak eta ahaleginak sortzen dituzten maisulanetan? Mundu-ospe handiko adituek eta gastronomoek sukaldari japoniar horien bilaketa amaigabeak ezkutatzen dituen istorioen sakonera eramango ditu ikus-entzuleak. Lau chef hauen bidez, ikasiko dugu Tokio munduko hiri gastronomiko bikainenetako bat dela.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: