"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Europa-Latinoamerika XII. Koprodukzio Foroa Sariak |
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.
Proiektu Onenaren Saria. Araudia
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFAD) eta Iberoamerikako Ikusentzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) ematen duten 20.000 euroko saria da, proiektu irabazlearen produktore gehiengodunarentzat.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.
ArteKino International Award, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio. ArteKino Foundation-ak babesten du saria. ArteKinoko ordezkari bat Europa-Latinoamerika Koprodukzio Forora joango da ArteKino International Award saria ematera.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera. Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.