71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2023-10-01

“Film honetan dena dira amaierak: adiskidetasuna, maitasuna, zinema, oroimena; azken hori izan ezik, hain justu: hori ez da amaiera, hasiera baizik, iragarpen bat, jada ikusten ez dugun eta ez dakigun zerbaitena, baina sentitzen dugu pantailako irudiek ordenan uzten dutela unibertsoa”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.

“Los Javis bakarrik dira gai fanatismo sektarioaren izua, haurrak irensten dituen ama baten drama eta kostunbrismo almodoriarra nahasteko. La Mesíasen zazpi orduak film bat izango balira, Urrezko Maskorraren aurrean egongo ginateke”, O. Belategui, El Correo.

“Dramak dena blaitzen du, baina honek ere bai: maitasunak eta, idazketa bikainari esker eta, batik bat, aktore guztien konpromiso itzelari esker, berehala enpatia sentitzen dugun pertsona batzuekiko errespetuak”, Miguel González, Cineuropa.

“Proposatzen duen egitura oso konplexuarekin bat datorren zehaztasun miresgarriarekin gertatzen da dena”, Luis Martínez, El Mundo.

Mamántula bere hasierako proposamen harrigarritik askoz harago doa, eta hauslea eta entretenigarria den esperientzia bilakatzen da, zinema esperimentalaren ingeniaritzaren onena eta thriller narratiboaren tentsioa bateratuko balitu bezala”, M. G. Rebolledo, La Razón.

 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: