73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Eusko Label
Eusko Label
Filmak
Filmak
Gonzalo Santamariña
Espainia 
2 min. Film laburra
Amonaren baserrira itzultzean, Jonek errezeta-liburu zahar bat aurkitu du. Haurtzaroko zapore hura berreskuratu nahian, merkatuak eta portuak zeharkatzen ditu, tokian tokiko osagaien bila, iragana, oraina eta sustraiak lotzen dituen marmitako bat prestatzeko.
Marta Hernaez Susperregui
Espainia 
2 min. Film laburra
Margaritak baserrian igarotako haurtzaroa gogoratzen du. Baratzeko lanak eta animalien zaintza familia osoaren lana ziren.
Saioa Miguel
Espainia 
3 min. Film laburra
Gatz Harana gatzaren ibilbidea erakusten duen dokumentala da, artisautza-tekniken medioz ekoizten denetik eguneroko erabilerara arte. Lurraldea, eskuzko lana eta eguneroko bizitza lotuz, funtsezko baliabideen eta zainketen balioari buruz hausnartzen du.
Mikel Urretabizkaia
Espainia 
3 min. Film laburra
Patxik bere baserrian lantzen dituen malko-ilarrak dastamenerako gozamen hutsa dira. Roberto sukaldari ospetsuak bere jatetxean prestatzen ditu eta egun batean Patxiren eta haren emaztearen bisita izango du, eta euren ilar propioak dastatuko dituzte.
Josu Ozaita Azpiroz
Espainia 
3 min. Film laburra
Egurra hilda dago, eta txondorrean berpizten da. Hatsa hartzen du, lurruna, usain indartsua, arnasaldi sakona. Desagertzeaz dagoen izpiritua da, zapore eta ke forman. Arbasoen bizimodua, mendiarekin batera lan egiteko aukera da ikatza.
Beñat Gereka Bikuña
Espainia 
3 min. Film laburra
Inguruneak zaporea moldatzen du. Tanok toki berri batean ekindo dio bidaia bati, eta sukaldaritzaren bidez kultura lokala ezagutu eta integratzea lortuko du. Naturaltasunez, gaztaren medioz alabari bizimodu bat transmititzen saiatzen da.
Angel Aldarondo
Espainia 
3 min. Film laburra
Nautilusak (marinela), fosil biziduntzat jotzen den zefalopodoak, 500 milioi urtez bizirik irautea lortu du bere baldartasuna gorabehera.
Iker Elorrieta
Espainia 
3 min. Film laburra
Hogei urtez industria kutsatzaile baten parte izan ondoren, nire lagun Kurrik beste bide bat hartu du. Bere lana erresistentzia-ekintza hutsa baino gehiago da: taula bakoitza promesa bat da, denborarekin, kontzientziarekin eta esker onarekin zizelkatua.
Lur Olaizola Lizarralde
Espainia 
3 min. Film laburra
Anna idazlea da eta tomateak eta sagarrak landatzen ditu bere baratzean.* Piezak ez du azpititulurik. Garrantzitsuena baratzeari lotutako euskarazko hitzen sonoritatea eta erritmoa da.
Lehiaketatik kanpo
Lara Izagirre Garizurieta
Espainia 
3 min. Film laburra
Gauean, loak hartzeko baserriko ipuinak kontatzen dizkiote elkarri hiru umetxok.
Lehiaketatik kanpo
Ion de Sosa
Espainia 
3 min. Film laburra
MATER, zurezko azken atunontzia Euskadin, itsasontzi-museo ekoaktibo gisa berpiztu da. Pasaiako portutik, haren tripulazioak ingurumen-hezkuntzarako eta itsas hondakinen bilketarako proiektuak garatzen ditu, gizartea itsasoaren eta naturaren defentsan inplikaraziz.
Lehiaketatik kanpo
Xabier Gutierrez
Espainia 
2 min. Film laburra
Azala mugako kontzeptua da, transformatu ondoren azken kontsumitzailearengana iritsiko diren produktuak ahalbidetzen dituzten pertsonen eskuen artekoa. Azala testura gisa, baita ezezagun gisa ere. Laztantzen den azala, hiltzen den azala, konplizea den azala.
Lehiaketatik kanpo
Koldo Almandoz
Espainia 
3 min. Film laburra
Gure paisaiatik desagertzen ari den milaka urteko espezie baten bilduma.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: