Dominga Sotomayor
	
	
	
		
		
	
	Alia Trabuccoren best-sellerrean inspiratuta, Limpia familia-drama aztoragarria da, eta Estela etxeko langilearen eta hark gau eta egun zaintzen duen sei urteko neskatoaren arteko harreman biziaren istorioa kontatzen digu. Bien arteko lotura estutuz doan heinean, mendekotasunezko eta isilpeko mundu bat eratuko dute, eta emaitza saihestezin batera eramango ditu horrek.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Diego Céspedes
	
	
	
	
  		Txile - Frantzia - Alemania - Espainia - Belgika 
  
  
  
		
	
	
			
	
			110 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	80ko hamarkadaren hasieran, Txileko basamortuan, hamaika urteko Lidia meatze-herri desatsegin eta hautseztatu baten ertzera bultzaturiko familia queer maitagarri batean bizi da. Zabaltzen ari den gaixotasun misteriotsu baten errua egozten zaie, begirada bakar baten bidez transmititzen omen dena, gizon bat beste gizon batekin maitemintzen denean. Western moderno honetan, Lidia mendeku bila dabil, biolentziari, beldurrari eta gorrotoari aurre eginez, eta familia du babesleku bakarra borroka horretan, non maitasuna den benetako arriskua, beharbada.
	
	
			
		
			Ikusmira Berriak 2020
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
		
	
		
		
			
		
		
		
		
		
				
						
		
			  
				
				© Meikincine Entertainment
				
		
		
			
		
		
		 
	
	
	
	
	
	Daniel Hendler
	
	
	
	
  		Uruguai - Argentina - Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			95 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Santiago Argentinako polizia-kaboa da, Uruguairako muga zeharkatu duena, atzean dituen beste polizia-agente batzuengandik ihesi. Uniformea erabiliz, eskualdeko janari-postuak ikuskatzen eta esnekiak eta hestebeteak probatzen ditu bizirik irauteko, herritarren artean oharkabean pasatzen saiatuta betiere. Dirurik eta ostaturik gabe, baina enpatiaz eta maltzurkeriaz, bizitza berri bat prestatzen hasiko da eta bidean gurutzatutako pertsonaia lokalen laguntza jasoko du, agian bere bizitzako maitasuna den hori aurkitzeraino. 
	
	
			
		
			WIP Latam 2024
	 
			Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2023
	 	
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Nicolás Pereda
	
	
	
		
		
	
	Meatze-herri urrun batean, Lázarok gorpu bat aurkitu du lanerako bidean. Komunitatea eta familia susmatzen hasiko da. Arnasbideetako gaixotasun batek meategitik alde egitera behartzen duen heinean, protagonistaren benetako osasun-egoerari buruzko zalantzak handitu egingo dira, erailketan inplikatuta egongo ote delako zurrumurruak areagotzeaz gain. Lázarok izebarengana joko du kontsolamendu bila; Lázaro baino urte gutxi batzuk zaharragoa da izeba, eta harreman geroz eta anbiguoagoa eratuko dute.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Nayra Ilic García
	
	
	
		
		
	
	Txile, 1990eko uda. Diktadura amaitzen ari dela, hamabost urteko Celeste familiarekin dago, oporretan, Atacamako basamortuaren alboko hondartza batean, baina jazoera batek neskatoaren nerabezaroa hautsiko du eta ama krisi batean hondoratuko. Hilabete batzuk geroago, eguzki-eklipse bat egongo delakoan, hara itzuliko da, baina ezer ez da lehen bezalakoa. Aldatzen ari den herrialde batean, bere bidea aurkitu beharko du. 
	
	
			
		
			Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2021
	 
			WIP Latam 2024
	 	
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Maria Clara Escobar, Marcelo Gomes
	
	
	
		
		
	
	65 urte bete aurretik, Doloresek bihozkada bat izan du: bere bizitza aldatu egingo da. Kasino arrakastatsu baten jabea izango da. Haatik, iraganean adikzioa zion jokoari, eta baliteke hori oztopo izatea. Deborah, emakumearen alaba bakarra, mutil-laguna espetxetik atera zain dago bizitza berri bat hasteko, eta Doloresen biloba Dudak Estatu Batuetan lan egiteko aukera bati eusten dio. Hiru emakumeak bizitza hobetzeko ametsak benetako egiten saiatuko dira, den-dena arriskatuta. 
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Ana Cristina Barragán
	
	
	
	
  		Ekuador - Mexiko - Frantzia - Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			98 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Azucenak umezurztegi bateko nerabeak –haurride gisa bizi direnak– espiatzen ditu. 30 urte ditu, baina bere bizitzak ez du arrera egiten, markatu zuen gertaera baten ondorioz. Euren unibertso sozialek elkarrengandik urruntzen dituzten arren, Azucenak zerbait bilatzen du taldean, eta 17 urteko Juliorengan ipintzen du arreta bereziki. Zauriak, erakarpenak, Edipo konplexuak, barreak eta samurtasunak markatuko du bi pertsona mindu horien arteko topaketa.
	
	
			
		
			Ikusmira Berriak 2022
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Cecilia Kang
	
	
	
	
  		Argentina - Frantzia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			118 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Koreako familia batek Argentinan aukera berriak bilatzea erabaki eta bidean galdutakoaren dolua egiteko moduak aurkituko ditu: Lila nerabe korear-argentinarra da, eta oraindik ez du bere lekua aurkitu munduan. Neskatoraren aita, Antonio, hemezortzi urte lehenago (gaztea zela) iritsi zen Latinoamerikara aukera berrien bila, eta den-dena gazte etorkinaren ametsa betetzeko aukeraren alde jokatzea erabaki zuen. Belaunaldi-epika bat, iraganera itzultzen dena oraina berrasmatzeko.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
		
	
		
		
			
		
		
		
					
					
					
					 					Iván Fund, Laura Mara Tablón, Gustavo Schiaffino, Rita Cine, Insomnia Films
			  				 
		
		
				
						
		
			  
				
				© Iván Fund, Laura Mara Tablón, Gustavo Schiaffino, Rita Cine, Insomnia Films
				
		
		
			
		
		
		 
	
	
	
	
	
	Iván Fund
	
	
	
	
  		Argentina -  Espainia - Uruguai 
  
  
  
		
	
	
			
	
			91 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Krisi ekonomiko betean, animaliekin komunikatzeko dohaina duen neskato batek eta haren tutore oportunistek maskoten medium gisako kontsultei esker diraute bizirik, Argentinako hautsez betetako bideetatik autokarabana txiki batean bidaiatzen duten bitartean. Naturaz gaindiko negozio bat, non transzendentalak txanponak balio dituen eta oportunismoak egia ukitzen duen. Magia ala iruzurra ote den alde batera utzita, zerbitzua benetakoa da, eta inozentzia, berriz, altxorra.
	
	
			
		
			WIP Latam 2024
	 
			Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2023
	 	
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Lucrecia Martel
	
	
	
	
  		Argentina - AEB - Mexiko - Frantzia - Herbehereak - Danimarka 
  
  
  
		
	
	
			
	
			122 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	2009an, gizon bat eta bi konplize chuschagasta komunitate indigenako kideak (Argentinako iparraldean) handik ateratzen saiatu ziren. Lurraren jabetza aldarrikatuz eta pistolaz armaturik, komunitateko buruzagi Javier Chocobar hil zuten azkenik. Hilketa bideoan jaso zen. Bederatzi urte geroago eta hainbat protestaren ondoren, 2018an prozedura judizialak ireki ziren azkenean. Ordura arte, hiltzaileak libre egon ziren.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Fernando Eimbcke
	
	
	
		
		
	
	1979, New Mexiko (AEB). Olmo trabatuta dago. Gaur bere aita zaintzea tokatzen zaio, 14 urte baino ez dituen arren, baina nahiago luke bere lagunik minen Miguelekin eman denbora. Bere bizilagun ederrak (Nina izenekoak) festa batera gonbidatzen duenean, bere eginbeharretatik libratzeko ahal duen guztia egingo du Olmok, bihurrikeria- eta kaos-bidaia batean murgilduz. Gauak aurrera egin ahala, hain luzaroan saihestu nahi izan duen leku hori maitatuko du beharbada azkenean: bere etxea.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Simón Mesa Soto
	
	
	
	
  		Kolonbia - Alemania - Suedia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			120 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Óscar Restrepo poeta, filmeko protagonista, ez da gai izan literaturan hasi zenean espero zitzaion etorkizuna izateko, eta ahal duen moduan ateratzen da aurrera ama zaintzen duen bitartean. Óscar konturatuko da Yurlady izeneko bere ikasle nerabe bat bere oso antzekoa dela: poesiaren diamante landugabea.