1939ko apirilaren 15a. Gerra Zibila amaitu eta bi astera, Medina tenientea Palace hotelean sartu da ustekabeko iragarki batekin: Francok han afalduko du gau horretan bere jeneral guztiekin. Alabaina, ez dakite afaria sukaldari errepublikar batzuek prestatuko dutela, eta huraxe herrialdetik ihes egiteko azken aukera dela ikusiko dute sukaldariok.
Evak bizimodu zoriontsua du bere bikote berriarekin –Nazario izeneko idazle arrakastatsu batekin– eta haren alaba Aliciarekin –ongi konpontzea espero duen nerabe batekin–; azkenik, iragana ahaztea ahalbidetuko dion familia bat du. Alabaina, ez da hain erraza izango. Emakumearen paradisua arriskuan egongo da Josérekin –bere senar ohi eta polizia posesibo eta biolentoarekin– jasandako izugarrikeria itzultzean. Beldurreranzko bidaia izango da, denei eragingo dien ondorio latzak izango dituen leku bateraino. Haatik, ezer ez da dirudiena... Denak dira egia paraleloen lekuko.
II. Mundu Gerran, Kazakhstango estepa hotzak Spassk99 hartu zuen, SESBek herriaren etsaiak pilatzeko usatzen zuen gulag sobietar bat. Halako etsaien artean zeuden espainiarren bi bandoak: batetik, SESBek prestatutako soldadu errepublikarrak, Espainiako gerra amaitu zenean Errusiatik irten nahi izateagatik zigortuak izan zirenak; eta bestetik, Dibisio Urdineko boluntarioak, Leningraden naziekin batera borrokatu ondoren harrapatuak izan zirenak. Etsai naturalak, ideologiak alde batera utzi eta bat egin beharko dutenak.
Theo Gentlemana da, AEBko soldadu ohi bat, oroitzapenen eta ostegunero Olgarekin dituen hitzorduen artean bizitza bakarti eta zorigaiztokoa daramana; prostituta da Olga, eta hitz egiteko ordaintzen dio gizonak. Alabaina, Olga erail egingo dute, eta mendeku basatia nahiko du protagonistak. Odol-arrastoaren atzetik ibiliko dira Iborra –polizia-inspektore alkoholiko bat– eta Herodes –soldatapeko hiltzaile gupidagabe bat–. Muga-mugan bizi diren pertsonaia horiek gurutzatzen direnean, amaiera malkartsua izango du istorioak, oraina iraganeko zorrak kobratzera etorriko baita.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.