"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hainbat gai jorratuko ditu sailak, hala nola sorkuntza-prozesuak, narratiba eta autoretza berriak, ikus-entzunezkoetan arrazakeriaren aurkako ikuspegiak txertatzea, ikus-entzuleen erronkak eta arte-banaketa eta -zuzendaritza
Atalak 2000ko hamarkadako telesailak, Latinoamerikako LGBTIAQ+ filmen banaketa, ikus-entzunezko laborategiak eta sektoreko teknologia inklusiboak jorratuko ditu, besteak beste
Gaur egungo ikus-entzunezkoen industriako diagnostiko feministei buruzko jardunaldi bat eta ACCIÓN zuzendarien elkartearen I. Topaketa ere egingo dira
Atalak hainbat gai jorratuko ditu, hala nola ikuspegi feministarekin sortutako ekoizpena, inklusioa industrian eta adimen artifiziala



