Armandok 50 urte ditu; Caracas-eko kaleetan gizon gazteak bilatzen ditu, eta berekin etxera joateko ordaintzen die. Gainera, maiz espiatzen du gizon zaharrago bat ere; dirudienez, iraganeko loturaren batek lotzen ditu biak. Egun batean, Elder ezagutuko du. Hamazazpi urteko gazte bat da, malandro-talde baten buruzagia. Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatutako filma.
Lorenzo Vigas Venezuelan jaio zen 1967an. Biologia ikasi zuen han. 1995ean New Yorkera joan zen eta zenbait zinema-lantegitan parte hartu zuen. Venezuelara bueltan, telebistarako dokumental sail bat zuzendu zuen: Expedición. 2004an bere lehen fikziozko film laburra egin zuen, Los elefantes nunca olvidan. Desde allá fikziozko lehen film luzea du, eta bi sari ekarri dizkio Toulouseko Cinélatino Rencontres jaialdiko Zinema Eraikitzen sailean 2015ean eta ondoren Urrezko Hartza Veneciako zinema-jaialdian.