71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Amos Gitai
Japonia - Erresuma Batua 
93 min.
Eurythmics musika taldeak emanaldi saioak ematen ditu Japonian zehar, beren "Revenge" diskoa bultzatu asmoz. Nioiarran herrialdeko xarmez liluratuta, soinuek, koloreek, irudiek, edozer gauza iruditzen zaie bitxi Dave Steward eta Annie Lennoxi. Zirrara honen zioz bertan jaso dituzten sentipenak azaltzen zaizkigu. 
Lehiaketatik kanpo
Laurie Anderson
AEB 
90 min.
Laurie Anderson, Illinoisen jaio izana, bibolina ikasten dihardu bost urte zituenetik. Artearen historiako ikastaroak Barnarden eta arte Plasktikoetan lizenziatua Columbiako Unibertsitatean. 70 urtetako hamarkadan eskultura, argazkilaritza eta arte elektronikoak ikastera sartzen zaigu buru belarri. 1983an arrakasta handiz aurkeztuko du Brooklyn Academy of Music aretoan zazpi ordutako ikuskizuna, zeinaz bere bigarren diskoa grabatuko baitu; eta bide batez, bere aurreneko luzemetraia burutzeko oinarrizko proiektu bilakatuko zaio. Hauxe delarik, Home of the Brave sorkundea.
D.A. Pennebaker
AEB 
82 min.
1967ko ekaina partez, The Mamas and The Papas-ekoek hiru egunetako "pop" musikaldia antolatu zuten Montereyn (Californian). 60etako hamarkadako musikari harrigarrienak parte: Scott McKenzie, The Mamas and The Papas, Caned Heat, Simon and Garfunkel, Hugh Masekela, Jefferson Airplane, Janis Joplin, Eric Burdon and The Animals, The Who, Country Joe and The Fish, Jimmy Hendrix, Ravi Shankar eta Otis Redding. Azken honek "Egia al da guztiok elkar maite garela?" galdegin zuenean, 50.000 gaztetarik gora "Yes!" erantzun zioten. Espairik gabe, hamarkada liluragarriaren ataraian gaudena. Egun, kontzertu errepikagaitz hartan aritu hainbat musikarik, hilik dira. Gainerakoak, banandu egin ziren. Monterey Pop, horratio, emanaldi ahantzigaitza bilakatu zaigu.
Jonathan Demme
AEB 
90 min.
Talking Head-ek burutu azken emanaldietan sortu giroaz dihardu kronika hau, zeinak multimedia delako ikuskizuna gauzatzen baitu rock taldearen musikagai bakoitzaz. David Byrne eta mutilek jarraitzeko arretaz darraizie Artea, antzerkia nola Disenuaren munduak, beren emanaldietan berrikuntza bizualak sortu ahal izateko. Izan ere, pop gisako amerikar musika garaikidea egiten bait dute. honakoa, zuzeneko grabazioetarako teknologia digitalaz bailaturik burutu izan den aurreneko film musikala dugu.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: