71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
ALFRED HITCHCOCK
AEB 
88 min.
Tom Wendicek, diru guztia galdu duen tenis-jokalari batek, bere emaztea hiltzea deliberatzen du haren ondasun guztiak berenganatzeko. Kinka larrian dagoen eta eskrupulorik ez duen gizon bati txantajea egiten dio bere emaztea etzean ito dezan, hain justu, berak akatsik gabeko koartada izango duenean. Baina emakumea bere indar guztiekin defendatuko da eta erasotzailea hiltzea lortuko du. 
ALFRED HITCHCOCK
AEB 
120 min.
Bertigoa sentitzen zuelako polizia inspektore izateari utzi behar izan zion Scottiek madeleine izeneko emakume eder bat zelatatzemo mandatua jaso du. Emakumaren portaerak bere buruaz beste egin nahi duela pentsarazten du. scottie atzetik doakio adonora eta azkenik harekin maitemintzen da; alabaina, bertigoa dela eta hain zuzen, ezingo du neskak bere burua kanpandorre batetik bota ez dezan eragotzi. Berandu baino lehen, Madeleineren berdin-berdina den neska batekin egingo du topo. 
ALFRED HITCHCOCK
AEB 
136 min.
Kontraespioitza zerbitzu amerikarrak Kaplan agente flatsua asmatu behar izan du, hoteletan gelak bere izenean erreserba egina eta armairuan arropak eta guzti dauzkana, baina ez da esistitzen. Zoritzarreko kasualitate baten ondorioz, inori kalterik egiteko gauza ez den Roger Thornhill Kaplan agentea dela uste izango dute haren atzetik dabiltzan aente etsaiak. Hartara, Thornhillek jazarpen etsipengarria jasan beharko du. 
ALFRED HITCHCOCK
AEB 
120 min.
Melanie San Franciscotik Bodega bay-ra doa kaiola batean txori pare bat daramatzala. Oso gustukoa duen Mitch abokatuaren ahizpa txikiari oparitu nahi dizkio. Bertara iritsi orduko, antzeta batek kopetan zauritzen du, eta gero hegaztiekin hainbat gorabehera gertatzen dira. Bodega Bayko txoriak, eromoduan, pertsonak erasotzeari ekingo baitiote. 
CARLOS RODRÍGUEZ
Espainia 
40 min.
Hitchcockek zinemaren inguruan zituen ideiak, burutazioak, amets eta amesgaiztoak, ez ziren nolanahikoak. Askotan hartu zituen biragune perilosoak, askotan hartu behar izan zuen erabaki tamainakoak. Guzti horren berri zehatz eta askotan harrigarria ematen du dokumento bikain honek
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: