73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Carlos Rodríguez
 
40 min. Film laburra
Glenn Fordek, 1987ko Donostia Saria jasotzerakoan, zera esan zuen: ?Gaurtik aurrera nire familiakoak zarete?. Halaxe da, 50 urte hauetan Donostiako Nazioarteko Zinemaldira etorri eta bertan topo egin duten zine munduko pertsonaia ospetsu guztiak familia handi bat osatzen dute, ahaidetasun, lan-harreman, lagun nahiz nazionalitate berekoak izanagatik. Encadenados dokumentala haiek guztiak elkarren artean duten harremana ezagutarazteko ikus-jokoa da. Artxibo ezberdinetatik berreskuratutako irudi eta adierazpenen bitartez, protagonistek berek kontatzen digute Zinemaldiaren historia.
Max Ophüls
 
110 min.
Zirku-zuzendari batek Lola Montesen bizitzaren eta amodioen istorio tragikoa kontatzen du, abenturazale handi eta kabareteko dantzari espainiar-irlandarra berau, Franz Liszt-en eta Luis I.a, Bavierako erregearen, maitale bihurtuko dena. Aspaldi gabe modu bikainean zaharberritutako Max Ophülsen maisulana aukeratu du Manoel de Oliveira zuzendari portugaldarrak AFNFek (Artxibo Filmikoen Nazioarteko Federazioa) Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eskainiko dion omenaldiaren osagarritzat.
Aki Kaurismäki
 
97 min.
Helsinkira lan bila joandako gizon bati eraso eta lapurreta egingo diote eta horren ondorioz, oroimena galdu eta hutsetik hasi berharko du berriro, etxerik gabekoekin eta gizarteak baztertutakoekin elkarbiziz. Maitasuna eta lotsarazten ez duten beste zenbait balio aurkituko ditu bizitzeko. Oraindik adeitsu izaten badakien jendeari buruzko istorio txiki bat.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: