71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Cristián Jiménez
Txile-Frantzia-Argentina-Portugal 
95 min.
Julio, Gazmuri idazle zaharrarekin elkartu da. Idazleak azken eleberria mekanografiatuko dion norbait behar du, baina Juliok ez du lana lortuko. Blanca bere bizilagun eta maitaleari kontatu ordez, eleberri bat eskuz idaztea erabakiko du, Gazmurik idatzia dela eman dezan. Trama asmatzen hasita, Juliok Emiliarekin bizi izan zuen maitasun-istorioa gogoratuko du, biak Valdivian Literatura ikasten zuten garaikoa.
Gerardo Naranjo
Mexiko 
113 min.
Laura gaztearen helburua edertasun-lehiaketak irabaztea da. Obsesio horrek bultzatuta, Mexiko iparraldea izuturik daukan banda baten eskuetan ipiniko da. Azkenean miss izatea lortuko badu ere, bizitza aldatuko zaio; izan ere, Mexiko astintzen duen banden arteko gerra bortitzean nahasiko da nahi gabe.
Milagros Mumenthaler
Argentina-Suitza 
98 min.
Buenos Aires uda amaieran. Marina, Sofía eta Violeta bakarrik daude familiako etxean, hirurak hazi zituen amona hil ostean. Bakoitzak bere moduan egingo dio aurre galera horri. Marina ikasketetan saiatu eta etxeaz arduratuko da; Sofía, berriz, itxura fisikoarekin obsesionatuta dago, eta lagunekin irteten da. Violetak eguna logelan eta egongelan emango du, eta, tartean behin, gizon heldu bat joango zaio bisitan. Liskarrez, algaraz, maleziaz eta estimu-erakustaldiz beteta egongo da ziurgabetasun-aldi hori, harik eta udazkeneko egun batean Violetak txintik esan gabe ihes egiten duen arte.
Pablo Giorgelli
Argentina-Espainia 
85 min.
Rubén kamioi-gidari bakartia da, eta aspaldiko urteetan egurra eramaten du Asuncionetik Buenos Airesera. Baina gaur hasiko duen bidaia bestelakoa izango da. Asuncionetik gertu dagoen bideko geltoki batean, Jacinta beste norbaitekin iritsiko da: Anahí txikiarekin, zortzi hilabeteko alabarekin. Eta elkarrekin bidaiatuko dute. Rubénentzat ez da hasierarik onena izango. Baina, kilometroak egin ahala, Rubénen eta Jacintaren arteko harremana sendotzen joango da. Poliki-poliki, komunikatzeko zailtasunak zailtasun, elkarren berri izaten hasiko dira. Bietako inork ez du gehiegi hitz egiten bere bizimoduari buruz. Bietako inork ez du gehiegi galdetzen. Edonola ere, ez da bidaia isila izango, hitz gutxikoa izan arren. Iristear daudenean, biek desio bera edukiko dute: bidaia ez amaitzea.
Renato Pérez Arancibia
Txile 
90 min.
Hamalau urte kartzelan eman ostean, Javierrek gizarteratu egin behar du. Familiak eta lagunek bizkar emango diote; hori dela eta, gela bat alokatuta daukan etxean ezkutatuko da. Hantxe topatuko du Amanda gaztea. Azken horrek apenas ezagutzen duen alaba nerabearengana gerturatzen lagunduko dio.
Iria Gómez Concheiro
Mexiko 
150 min.
Mexiko Hiriko Colonia Guerrero bizitegi-gunean bizi diren lau nerabe lagunak dira txikitatik, eta, beren arazoak konponduko dituztelakoan, plan bat prestatuko dute: zinema-areto batean lapurreta egitea. Bakoitzak bere gatazken arabera aurkituko ditu lapurretarako arrazoiak. Baina abenturak duten bakarra ipiniko du arriskuan: adiskidetasuna.
Bernardo Arellano
 
79 min.
Francisco autista da, eta bere anaia Víctorrekin, koinata Silviarekin eta iloba Brunorekin bizi da. Inork ez dio jaramonik egingo; bakarrik egongo da, giltzapean itxita. Arratsaldeetan parkean oinez ibili baino ezin dezake egin askatasunez. Egun batez, arratoi bat topatu, eta maskota gisa hartuko du; gelan gorde eta zainduko du. Brunok harrapatzen duenean Silviari kontatuko dio. Eta Silviak ez du askorik behar Franciscoz libratzeko. Hala, arreba Gabrielarengana eramango dute, urrun dagoen herrixka batera.
Helvécio Marins Jr., Clarissa Campolina
Brasil-Espainia-Alemania 
90 min.
Bastu 81 urteko emakumea da, eta Brasil barrualdeko herrixka batean bizi da. Senarra hil ostean, bestelako bizimodua egiten saiatuko da, baina biloba bakarrik izango du ondoan. Benetako herria eta herritarrak ditu oinarri filmak, eta bertako unibertso aberatsa, irudizkoa, poetikoa eta magikoa aztertzen ditu. Giza harremanek, tradizioek eta modernitateak bat nola egiten duten; errealitateak eta ametsek, bizitzak eta heriotzak.
Julia Murat
Brasil 
98 min.
Jotuomba fikziozko herria da, Brasilgo Vale do Paraíba eskualdean dagoena. Kafe-etxalde handiek porrot ostean eta trenak geratu zirenean, garai batean aberats izandako hiriak ia hutsik geratu ziren. Madalena herriko okina bertan bizi da, egun itxita dagoen kanposantuan ehortzitako bere senar zenaren memoriarekin. Rita argazkilari gaztea da. Abandonatutako trenak bilatzera joango da Jotuomba aldera, eta fantasiazko unibertsoa topatuko du.
Sebastián Cordero
Ekuador-Kolonbia 
95 min.
Blanquitok 30 urte ditu, eta amarekin bizi da arrantza-herri batean. Egun batez, kokaina-kargamentu bat agertuko da hondartzan. Orain bizimodu hobearen bila irten ahal izango da, bai eta inoiz ezagutu ez zuen aita topatzera ere. Droga mugiaraz dezakeela dioen emakume batek lagunduko dio. Baina gauzak ez dira diruditen bezalakoak izango, eta Blanquito laster jabetuko da bera ez dela inongoa.
Alejandro Landes
Kolonbia-Ekuador 
101 min.
Errealitateari begiratuta eta tonu poetikoz egindako filma. Kolonbiako gatazkaren eraginez elbarri geratutako gizon baten istorioa kontatzen du. Estatu burokratikoak entzungor egiten diola ikusirik, zigorra berak ezartzea erabakiko du, oso ohikoak ez diren bideak baliatuta. Porfirio Kolonbiako Amazonian bizi da, eta unibertso mugatua dauka; ohetik gurpil-aulkira bitartekoa, alegia. Baina hegan egin dezakeela amestuko du.
Carlos Moreno
Kolonbia 
88 min.
Igandea da, hauteskunde-eguna. Edonola ere, Salvador goizean goiz jaikiko da, eta bere lursailean lanean hasiko da, eguneroko moduan. Nekazari umila eta lasaia da, eta ez dio jaramon handirik egiten herriko hurrengo alkatea aukeratzeko sortu den zalapartari. Baina ustez uste gabe errutina aldatuko zaio. Goizaldean, baten batek giza gorpuak bota ditu Salvadorren artadietan. Kezkatuta eta amorruaren amorruz, herrira joango da sarraskia salatzera, baina alkateak eta polizia-komandanteak inori ez abisatzea erabakiko dute, hauteskundeak ez zapuzteko.
Oscar Godoy
Txile-Argentina 
84 min.
Julio perutarra da, eta Txilera emigratu du bizimoduz aldatzera. Bidaia horretan, Juliok aurkezten zaizkion aukerei uko egingo die, bere gaitasun emozionala eta espirituala ulertzen hasiko baita.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: