71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Perlak
Zabaltegi-Perlak
Asghar Farhadi
Iran 
123 min.
Emazteak uzten duenean, Naderrek neska gazte bat kontratatuko du gaixorik dagoen aita zaintzeko. Baina ez du jakingo emakume hori haurdun dagoela, eta, gainera, burutik egindako senarraren baimenik gabe lan egiten duela. Gezurrez, manipulazioz eta liskarrez kakaztuta ikusiko du Naderrek bere burua.
Aki Kaurismäki
Finlandia-Frantzia-Alemania 
93 min.
Marcel Marx idazlea eta bohemio ezaguna Le Havre hirira joango da, berak bere burua erbesteratuta. Zintzo asko bota-garbitzaile gisa lanean hasi, eta jendearengandik gero eta gertuago dagoela sentituko du. Ahazturik du egile sonatu izateko kontu hura, eta zoriontsu da bere triangeluan: taberna gogokoena, lana eta Arletty emaztea. Baina patuak Afrikatik iritsitako etorkin adingabe bat ipiniko dio parean. Arletty gaixotu egingo da, eta Marcelek giza axolagabekeriak eraikitako murru hotza suntsitu beharko ditu; horretarako, baikortasuna eta auzoko bizilagunen elkartasuna izango ditu arma bakar.
Terrence Malick
AEB 
140 min.
Kontakizun inpresionista honek familia baten esperientziak ditu ardatz, Jack seme zaharrenaren oroitzapenen bitartez. Jackek harreman gatazkatsua bizi izan du bere aita tiranikoarekin. Umetan tolesgabe bazen ere, heldutan ilusioa galdu du, bizi-esperientziaren eraginez; orain krisialdi existentzialean murgilduta dago, eta mundu modernoan arima galdua dela irudituko zaio. Bizitzaren jatorriaren eta esanahiaren inguruko erantzunak nahiko ditu, eta bere fedea zalantzan jarriko du.
Nicolas Winding Refn
AEB 
100 min.
Driver zinemagintzako ordezko gidari bezala aritzen da egunez; gauez, berriz, ihesaldietarako gidatzen du. Shannon edukitzen du alboan aholkulari eta buruzagi, aldi berean. Driver bakartia da, eta ez ditu gogoko Shannonek antolatzen dizkion planak. Egun batez, bizi den eraikineko igogailuan Irenerekin topo egiten duenean, mundua aldatuko zaio. Ireneren senar Standard garaia baino lehen aterako da espetxetik portaera onagatik, eta, orduan, bat-batean amaituko da Driverren bizitzan gertatutako tarte hori. Driver erretiratu egingo da, errespetatu egiten baitu Irenek sendiari eusteko duen asmoa. Baina Standard odolez blai garajean botata topatzen duenean, Benicio semea alboan izututa duela, Driver are gehiago nahasiko da Ireneren bizitzan. Eta orduantxe hasiko dira arazoak?
Michel Hazanavicius
Frantzia 
100 min.
Hollywood, 1927. George Valentin zinema mutuko aktore ospetsua da, haizea alde duena. Film soinudunak iristean, ordea, bereak egingo du, eta ikusleek ahaztu egingo dute. Estra-lanetan aritzen zen Peppy Miller, berriz, izar bilakatuko da. The Artist filmak gurutzatutako patu horiek erakutsiko dizkigu.
Johnnie To
Txina (Hong Kong) 
107 min.
Teresa banketxe bateko kutxazaina da, eta, salmenta-helburuak lortzeko, finantza-arrisku handidun produktuak saldu behar izaten dizkie bezeroei. Buzzard handiputzak Teresaren bezero nagusietako bati, Chung Yuen jaunari, lapurtu nahian dabilen hirukoarekin zerikusia du. Cheung Jin Fong polizia-ikerlariak erdi-mailako klaseko bizimodu erosoa darama, baina bere emaztea ordaindu ezin duten apartamentua erosteko tematuta dago. Bost milioi dolarreko harrapakinak proban ipiniko ditu beren printzipio moralak.
Nicolas Provost
Belgika 
95 min.
Amadou afrikar gogorra eta karismaduna da, eta itsasoak Europa hegoaldeko hondartza batera arrastatuko du. Patuak Brusela aldera eramango du; han, baikortasunez beteta, etorkizun oparoagoa jorratzen saiatuko da. Trafikatzaileek esplotatuta, eguneroko errutinarekin itxaropenak zapuztuko zaizkio poliki-poliki. Baina, halako batean, Agnès ezagutuko du, negozio-emakume eder eta bikaina. Agnès Amadouren xarmarekin eta izaerarekin liluraturik geratuko da; Amadouk, berriz, Agnèsengan proiektatuko ditu itxaropen eta amets guztiak. Baina laster desagertuko da ilusioa, eta Agnèsek harremana etengo du. Pixkanaka, indarkeria suntsitzailean hondoratuko da Amadou.
Nadine Labaki
Frantzia-Libano-Italia-Egipto 
110 min.
Herriko kanposantuko bidean, beltzez jantzitako emakume prozesio batek modu estoikoan egiten dio aurre eguzkiaren beroari, senarren, gurasoen edota seme-alaben argazkiak bularraren kontra estutuz. Batzuek mantelina daramate; besteek, gurutzea. Baina guztiek ere atsekabe berbera bihotzean, zorigaiztoko eta alferrikako gerra baten ondorioz. Erlijio guztietako emakumeek beren sendia eta herria kanpoko mehatxuetatik babesteko zer-nolako irmotasuna duten kontatzen du filmak. Asmamen handiz, maltzurkeriak bururatuta eta adiskidetasun hautsiezinak loturik, emakumeek helburu bakarra dute: gizonezkoei arreta galaraztea eta amorrua ahaztaraztea.
Sean Durkin
AEB 
101 min.
Martha bizitza bat-batean hondatutako neska gaztea da. Sekta batetik eta bertako lider karismatikoarengandik ihes egin ostean, normaltasuna berreskuratu nahian ibiliko da. Nahiz eta elkarrengandik aldenduta zeuden, Lucy ahizpa zaharrenari laguntza eskatuko dio, baita bere koinatuari ere. Baina Marthak ezin du bere desagerpenari buruzko egia kontatu, ezta nahi ere. Oroitzapenek paranoia izugarria piztuko diote: sekta atzetik jarraika duela oraindik. Hala, ilusioaren eta errealitatearen arteko lerroa lausotzen hasiko zaio Marthari.
Wim Wenders
Alemania-Frantzia-Erresuma Batua 
103 min.
Pina Tanztheater Wuppertal Pina Bausch dantza-konpainiari buruz hiru dimentsiotan egindako film luzea da. Konpainia koreografo alemaniarrak berak sortu zuen. Bidaia sentsuala eta bisualki zirraragarria eragingo digu Wendersek, eta ikusleak koreografiarik ezagunenetara gerturatuko ditu. Wim Wenders zinemagileak idatzitako, zuzendutako eta ekoitzitako film esperimental honek zinemaren eta dantzaren arteko harremana erabat aldatuko du; ez hiru dimentsiotan grabatu izanagatik bakarrik, baita planteamenduaren originaltasunagatik ere. Alemaniako Wuppertal hiriko agertoki urbano eta naturaletan dago erabat filmatuta. Hiri horretantxe bizi izan zen Pina Bausch 35 urte luzean, eta bertantxe dago Tanztheater Wuppertal Pina Bausch konpainia ere.
Steve McQueen
Erresuma Batua 
99 min.
Brandon hogeita hamar urte inguruko mutil arrakastatsua da, eta erosotasun osoz bizi da New Yorkeko bere apartamentuan. Eguneroko errutinatik aldentzeko, emakumeak seduzitzen ditu: porrot egitera kondenatutako amodioak eta gau bateko adixkideak bata bestearen atzetik. Baina, Sissy bere arreba menderakaitza ustekabean bisitan joaten zaionean, ordura arte kontrolpean zuen bizimodua zart egiten hasiko zaio. Arrebaren presentziak bultzatuta, New Yorkeko alde ilunetan murgilduko da Brandon, Sissyren familia-beharretik ihesi.
Paddy Considine
Erresuma Batua 
91 min.
Joseph alargun alkoholikoa indarkeriak menderatuta dago. Hannah kristau-karitateko langilea ezagutzen duenean, erredentzio-esperantza piztuko zaio. Josephek iseka egingo dio Hannahren fedeari, baita bere bizitza idilikoari ere. Baina laster ohartuko da Hannahren bizimodua ez dela batere barea. Harremanak aurrera egin ahala, maitasuna eta adiskidetasuna lekurik ilunenetan ere topa daitezkeela jabetuko dira biak.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: