tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sailak eta filmak
Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia
60. Edizioa 2012
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Inaugurazioa
COMME UN CHEF / THE CHEF (Sukaldaria)
Daniel Cohen
FRANTZIA 
INAUGURAZIOA Alexandre Vauclair chef izarra ez da ondo moldatzen jatetxearen jabe den enpresaren zuzendaritza berriarekin; izan ere, sukaldaritza molekular berriaren aldeko apustua egin nahi dute zuzendari berriek. Vauclair etsipenak jota dago. Ez daki zer ipini kritikari gastronomikoek puntuatuko duten menu berrian. Alexandrek inspirazioa behar du, bai eta laguntzaile ber...

INAUGURAZIOA
Alexandre Vauclair chef izarra ez da ondo moldatzen jatetxearen jabe den enpresaren zuzendaritza berriarekin; izan ere, sukaldaritza molekular berriaren aldeko apustua egin nahi dute zuzendari berriek. Vauclair etsipenak jota dago. Ez daki zer ipini kritikari gastronomikoek puntuatuko duten menu berrian. Alexandrek inspirazioa behar du, bai eta laguntzaile berri bat ere. Orduan, Jacky ezagutuko du, goi-sukaldaritzaren zale amorratua: autodidakta, burugogorra eta talentu handikoa.

Macaron de caza
Pep Gatell (La Fura dels Baus)
ESPAINIA 
(film laburra) Osagai bitxi bat duen errezeta: odola. Osagaia modu oso berezian erabilita dago, jateko eta egiteko modu zahar bati jarraituta. Gure garaira arte bizirautea lortu duen plater edo elaborazio honek aurkezpen bitxi samarra eskatzen zuen.

(film laburra)
Osagai bitxi bat duen errezeta: odola. Osagaia modu oso berezian erabilita dago, jateko eta egiteko modu zahar bati jarraituta. Gure garaira arte bizirautea lortu duen plater edo elaborazio honek aurkezpen bitxi samarra eskatzen zuen.

Klausurako filma
KITCHEN DREAMS (Sukaldearekin ametsetan)
Felipe Ugarte
ESPAINIA 
Naia zortzi urteko neska koskorra da, eta jostailuzko sukaldearekin jolastea gustatzen zaio: "Sukaldean ibiltzea gustatzen zait, oso ondo pasatzen baitut". Handitan, sukaldari izan nahi du, eta gauean, oheratzen denean, begiak itxi eta sukaldean ibiltzea zenbat duen gustuko pentsatzen du. Orduan, ametsek mundu magiko batera eramango dute; bertan, bere nahiak erreal...

Naia zortzi urteko neska koskorra da, eta jostailuzko sukaldearekin jolastea gustatzen zaio: "Sukaldean ibiltzea gustatzen zait, oso ondo pasatzen baitut". Handitan, sukaldari izan nahi du, eta gauean, oheratzen denean, begiak itxi eta sukaldean ibiltzea zenbat duen gustuko pentsatzen du. Orduan, ametsek mundu magiko batera eramango dute; bertan, bere nahiak errealitate bilakatuko dira.

Klausurako filma
Perú sabe: la cocina, arma social / Cuisine as an Agent of Social Change (Sukaldaritza, gizartea aldatzeko tresna)
Jesús M. Santos
PERU-ESPAINIA 
KLAUSURA Peruko gastronomia herrialdearen ikur nagusi bilakatu da, bai eta erreferente ere nazioartean, herrialde horretako kultura, biodibertsitatea eta mestizajea direla-eta. Hamarka mila gazte jarraitzaile sutsu dauzka. Dokumental honetan, Ferran Adrià eta Gastón Acurio Perun barrena ibiliko dira (Cuzco, Iquitos, Lima, Arequipa, erdialdeko mendilerroa, Piura, Pisco......

KLAUSURA
Peruko gastronomia herrialdearen ikur nagusi bilakatu da, bai eta erreferente ere nazioartean, herrialde horretako kultura, biodibertsitatea eta mestizajea direla-eta. Hamarka mila gazte jarraitzaile sutsu dauzka. Dokumental honetan, Ferran Adrià eta Gastón Acurio Perun barrena ibiliko dira (Cuzco, Iquitos, Lima, Arequipa, erdialdeko mendilerroa, Piura, Pisco...). Sukaldariekin hitz egingo dute eta milaka gazterekin bilduko dira fenomenoa ulertzeko. Sukaldaritza arma sozial gisa: Limako auzorik pobreenean dagoen Pachacútec ikastetxea da horren ikur.

BABETTES GAESTEBUD / BABETTE'S FEAST (Babetteren oturuntza)
Gabriel Axel
DANIMARKA 
Zinema gastronomikoaren klasiko ukaezina kopia digitalizatuan eta zaharberrituan; Isaak Dinesen idazlearen eleberrian oinarritutako istorio honek Stéphane Audran du protagonista. Puritanismoa nagusi den Danimarkako herrixka urrun batean, bi ahizpa ezkongabek aspaldiko gazteria ekarriko dute gogora nostalgiaz, bai eta poztasuna zapuztu zieten hezkuntza zurruna ere. Halako ba...

Zinema gastronomikoaren klasiko ukaezina kopia digitalizatuan eta zaharberrituan; Isaak Dinesen idazlearen eleberrian oinarritutako istorio honek Stéphane Audran du protagonista. Puritanismoa nagusi den Danimarkako herrixka urrun batean, bi ahizpa ezkongabek aspaldiko gazteria ekarriko dute gogora nostalgiaz, bai eta poztasuna zapuztu zieten hezkuntza zurruna ere. Halako batean, Babette agertuko da Paris aldetik, Izualditik ihesi. Eta bi ahizpen bizitzak aldatuko ditu. Ontasunez eta berotasunez hartuko dute iritsi berria; ordainetan, frantziarrak sekulako afaria prestatuko die, Frantziako gastronomiako plater eta ardo onenekin.
 

ENTRE LES BRAS
Paul Lacoste
FRANTZIA 
Michel Bras chef frantsesak, hiru Michelin izar dituenak, Aubrac eskualdearen bihotzean daukan jatetxea bere seme Sébastieni oinordetzan uztea erabakiko du 2009an. Aita-semeek beren ibilbidetako une erabakigarri bat izango dute aurrez aurre: posible al da bizitza osoko lana beste norbaiti uztea? Posible al da semeak izen ona bere kabuz bakarrik lortzea? Dokumental honek fam...

Michel Bras chef frantsesak, hiru Michelin izar dituenak, Aubrac eskualdearen bihotzean daukan jatetxea bere seme Sébastieni oinordetzan uztea erabakiko du 2009an. Aita-semeek beren ibilbidetako une erabakigarri bat izango dute aurrez aurre: posible al da bizitza osoko lana beste norbaiti uztea? Posible al da semeak izen ona bere kabuz bakarrik lortzea? Dokumental honek familia bateko hiru belaunaldiren historia kontatzen du, baita aitak semeari pasatzen dion sukaldaritzako jakintza ere.

JERUSALEM ON A PLATE
James Nutt
ERRESUMA BATUA 
Yotam Ottolenghi sona handiko chefa da nazioartean. Sorterrira itzuliko da, Jerusalemera, ezohiko aberastasuna eta dibertsitatea dituen kulturaren altxor ezkutuak aurkitzera. Arabiarrekin eta judutarrekin arituko da sukaldean; dela jatetxeetan, dela etxeetan. Hala, ehunka urtetako tradizioa ezagutu, hiria definitzen duten platerak sortu, eta bere aho-sabaian eragina izan dut...

Yotam Ottolenghi sona handiko chefa da nazioartean. Sorterrira itzuliko da, Jerusalemera, ezohiko aberastasuna eta dibertsitatea dituen kulturaren altxor ezkutuak aurkitzera. Arabiarrekin eta judutarrekin arituko da sukaldean; dela jatetxeetan, dela etxeetan. Hala, ehunka urtetako tradizioa ezagutu, hiria definitzen duten platerak sortu, eta bere aho-sabaian eragina izan duten zaporeak eta errezetak aztertuko ditu.

Lupe el de la vaca / Lupe of the Cow (Lupe behiarena)
Blanca Aguerre
MEXIKO 
«Lupe el de la vaca» pertsonaia bitxi baten izena da; ez dugu inoiz ikusiko, baina dokumental honi izena emango dio. Sierra del Tigreko (Jalisco) komunitate bateko pertsonengana hurbiltzeko aitzakia ludikoa izango da, bai eta Mexikon landa-giroan bizirauteari buruz hitz egiteko ere. Egiten dutena maite duten landako langileei egindako omenaldi soila eta zintzoa.

«Lupe el de la vaca» pertsonaia bitxi baten izena da; ez dugu inoiz ikusiko, baina dokumental honi izena emango dio. Sierra del Tigreko (Jalisco) komunitate bateko pertsonengana hurbiltzeko aitzakia ludikoa izango da, bai eta Mexikon landa-giroan bizirauteari buruz hitz egiteko ere. Egiten dutena maite duten landako langileei egindako omenaldi soila eta zintzoa.

LES SAVEURS DU PALAIS / HAUTE CUISINE (LES SAVEURS DU PALAIS)
Christian Vincent
FRANTZIA 
Hortense Laborie, Périgordeko chef ezaguna, zur eta lur dago: Errepublikako presidenteak bere chef partikular izendatu du eta, aurrerantzean, Eliseo jauregian egiten dituen bazkari pribatu guztiez arduratu beharko du. Sukaldeko langile askoren jeloskortasuna eta inbidiak gorabehera, Hortensek berehala lortuko du guztien errespetua, bere talentuari esker. Bere plateren auten...

Hortense Laborie, Périgordeko chef ezaguna, zur eta lur dago: Errepublikako presidenteak bere chef partikular izendatu du eta, aurrerantzean, Eliseo jauregian egiten dituen bazkari pribatu guztiez arduratu beharko du. Sukaldeko langile askoren jeloskortasuna eta inbidiak gorabehera, Hortensek berehala lortuko du guztien errespetua, bere talentuari esker. Bere plateren autentikotasunak liluratu egingo du presidentea, baina boterearen pasilloak tranpaz josita egongo dira. François Mitterranden sukaldari pribatuaren benetako istorio berezian oinarritua.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea