71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zuzendari Berriak
Zuzendari Berriak
Miguel Ángel Jiménez
ESPAINIA-GEORGIA-ERRUSIA 
104 min.
Mundu mailako estreinaldia Miguel Ángel Jiménezen bigarren filma (2009an Zinemaldian lehiatu zen Ori lehenengo lanarekin, Zuzendari Berriak sailean) prostituta baten eta marinel galtzaile baten arteko amodio istorioa da. Kontakizuna bi urtaro luzeren artean dago berreraikita; Siberiako negu amaigabea, eta hautsez beteriko Kazakhstaneko estepetako uda.  
JUAN CARLOS MANEGLIA, TANA SCHÉMBORI
PARAGUAI 
100 min.
Europa mailako estreinaldia Asunción hiriko 17 urteko Víctorren ametsa telebista bat izatea da, eta zazpi kutxa alde batetik bestera eramatea onartuko du 100 dolarren truke. Lan erraza dirudi, baina kutxa horietan mundu guztiak nahi duen zerbait dago. Juan Carlos Maneglia eta Tana Schémboriren lehen lanak Donostiako Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen 2011n.  
Zinema Eraikitzen 20
MARÇAL FORÈS
ESPAINIA 
94 min.
Mundu mailako estreinaldia Marçal Forés egilearen lehendabiziko film luzea nerabeen amodioari, sakrifizioari eta aurrez aurre dauden bi munduren tragediari buruzko istorioa da, non fantasiaren botereak errealitatearekiko mugak lausotuko dituen, eta heriotza amaiera tentagarri bezain saihestezina izango den.
FERNANDO GUZZONI
TXILE-FRANTZIA-ALEMANIA 
81 min.
Mundu mailako estreinaldia Proiektu hau hainbat zinema jaialditan aukeratu zuten, besteak beste, Cannesen, Berlinen eta Toulousen, eta Alejandroren bizitzako une konplexu bati helduko dio. Iraganeko gorrotoaren karga bizkar gainean daraman gizon bakarti eta makal honek nola jokatuko duen asmatzea ezinezkoa da. Fernando Guzzoniren bigarren lana; lehenengoak, La Colorina (2008), hainbat sari jaso zituen nazioarteko zinema jaialdietan.  
FRANCISCO GARCIA
BRASIL 
95 min.
Mundu mailako estreinaldia Hazkunde ekonomikoko garaia bizi duen São Paulo metropoli izugarrian bizi diren hiru gazteren arteko laguntasun eta engainu istorioa. Francisco Garcíaren lehenengo film luze hau Toulouseko azken jaialdiko Zinema Eraikitzen sailean parte hartzeko hautatu zuten.  
Zinema Eraikitzen 21
FRIEDERIKE JEHN
ALEMANIA-SUITZA 
91 min.
Mundu mailako estreinaldia Nerabe bat Alemaniatik Suitzara joango da bizitzera bere familiarekin. Aldaketaren helburua bere gurasoen arteko harremana konpontzea da, baina haien arteko distantzia areagotu egingo da ohi baino beroagoa izango den udan. Friederike Jehn zuzendariaren bigarren lana; lehenengoa, Weitertanzen / Dancing on and on, 2008an egin zuen.  
DAVID VALERO
ESPAINIA 
82 min.
Mundu mailako estreinaldia Aurretik film laburrak egin dituen David Valero egilearen lehendabiziko lana. Hiru heroi arrunten berri emango digu ez fikzioko filma honek: Ala Rota, La Dama de Hierro eta Mujer Radiactiva. Hirurek ere bizitzaren ezbeharrak jasan behar dituzte, eta doilor zitalenen kontra borroka egin: heriotza, desamodioa eta bakartasuna.
JEAN-CHRISTOPHE DESSAINT
FRANTZIA-BELGIKA 
94 min.
Nazioarteko estreinaldia Animazio film honetan Jean Reno, Isabelle Carré eta Claude Chabrolen ahotsak entzungo ditugu. Beti basoan bizi izan den haurraren istorioa da. Egun batean, bizitza zibilizatua ezagutuko du inguruko herri batean, eta bertan bizi den neska batekin egingo du topo. Jean-Christophe Dessaint animatzailearen lehenengo film luzea. Dessaintek ibilbide luzea egin du Frantzian, Korean eta Japonian, eta 2011n Joann Sfar-ekin lan egin zuen Le chat du rabbin filmean.  
Eliane Raheb
LIBANO-DUBAI-QATAR-PALESTINA-FRANTZIA 
128 min.
Mundu mailako estreinaldia Iaz Zinema Mugimenduan saria irabazi zuen Donostia Zinemaldian. Libanoko gerra zibilean zehar hainbat hilketaren arduradun izan zen Assaad Shaftari kristau-milizietako goi-kargu ohiaren eta gatazkan bahituriko gazte baten ama Maryam Saiidiren istorioen bitartez, Eliane Raheben dokumentalak gatazkak utzitako zaurietan sakonduko du, eta erredentzioa eta barkamena posible diren plantearaziko digu.  
ADRIÁN SABA
PERU 
95 min.
Mundu mailako estreinaldia Garbitzaile forense bat Liman gertaturiko epidemia-krisi batean umezurtz geratu den haur baten kargu egingo da. Gutxien espero dugun lekuan, tolerantzia eta ulermen istorio bitxi bat gertatuko da. Adrián Saba errealizadore gaztearen lehenengo lana. Orain arte ibilbide oparoa izan du ikus-entzunezkoen ekoizpenaren arloan.  
HAO JIE
TXINA 
91 min.
Mundu mailako estreinaldia Filmak hainbat hamarkada irauten duen obsesio erromantikoa kontatuko digu. Shanxi probintziako herrixka pobre batean, sei urteko Tiedan May “arrebaz” maiteminduko da betiko. Bere bizilaguna den emakume ederrak Er-ren tai izeneko abesteko forma tradizionala praktikatzen du. Hao Jie zinemagile txinatarraren bigarren lana da. Zuzendariaren Single Man filma Zuzendari Berriak atalean lehiatu zen 2010eko Donostia Zinemaldian.  
MAJID BARZEGAR
IRAN 
105 min.
Mundu mailako estreinaldia Parviz berrogeita hamar urte inguruko gizona da eta beti bizi izan da aitarekin, lanik egin gabe. Bere bizitza lasaia amaitu egingo da aitak berriz ezkontzea erabaki eta etxetik joateko eskatzen dionean. Majid Barzegarren bigarren lana; lehenengoarekin, Fasle Baranhaye Mousemi / Rainy Seasons (2010), Rotterdameko eta Montrealeko jaialdietan lehiatu zen.  
MARIAN CRISAN
ERRUMANIA-FRANTZIA-ALEMANIA 
90 min.
Mundu mailako estreinaldia Berrogeita hamar urte inguruko Victor rockerra bere seme drogazaleagatik edozer gauza egiteko prest dago: hari eta haren rock-taldeari hurrengo kontzertua prestatzen lagunduko die. Marian Crisan zuzendari errumaniarraren bigarren lana. Aurreko filmarekin, Morgen, epaimahaiaren sari berezia eta epaimahai gaztearen saria irabazi zituen Locarnoko jaialdian.  
SCOTT GRAHAM
ERRESUMA BATUA 
90 min.
Mundu mailako estreinaldia Shell aita Pete-rekin bizi da Eskoziako Highlandsetako gasolindegi urrun batean. Istorio honek neskaren elementuekiko borrokaz, eta aita-alabak negu batez, Shellek bertan igaroko duen azkena, sentitzen duten maitasun ezinezkoaz hitz egingo digu. Scott Graham eskoziarraren lehen film luzea; London Short Film Festival irabazi zuen Shell bere laburretik egokitua. Bere hurrengo film laburra, Native Son, Canneseko 2010eko Kritikaren Astean estreinatu zuten.  
Jonathan Gurfinkel
ISRAEL 
100 min.
Mundu mailako estreinaldia Nerabe-zinemaren berrinterpretazio errealista. Giliren istorioaren bitartez, sexu-abusuaren alderdi ilunean murgilduko gara. Gizarte-eskalan gora egiteko, eskola berriko kideekin geratzen hasiko da neskatila. Jonathan Gurfinkel 1994tik aritu da lanean publizitatearen, dokumentalen eta telebistaren alorretan, eta hau du lehenengo film luzea.  
THREES ANNA
HERBEHEREAK-LUXENBURGO-BELGIKA 
87 min.
Mundu mailako estreinaldia Arraina mozteko artearen sekretuak ikasteko helburuarekin Tokioko bakardade gogorrari aurre egin behar dion europar emakume gazte baten erretratu psikologikoa. Threes Anna zuzendariaren bigarren filma; lehenengoa, The Bird Can't Fly, 2007an egin zuen eta Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen 55. edizioan.  
KATRINE WIEDEMANN
DANIMARKA 
85 min.
Mundu mailako estreinaldia Kontakizun poetiko bezain asaldatzaile eta polemiko honek Per atezain ozpindu eta erretxinaren istorioa kontatuko digu. Atezainak kartzelatik atera berri den seme ganoragabea eta menderatuta dituen bi lagun patetiko ditu. Egun batean biluzik dagoen neska bat aurkituko du hutsik dagoen etxe batean. Iskina batean etzanda dago, gortina batean bilduta; zerutik erori dela dirudi. Itxuraz, ez daki hitz egiten eta besarkadak maite ditu. Zoriontsua dirudi, mutua eta apala: zerutik eroritako oparia. Perrek bere etxera eramango du, eta haren xalotasunak gauza berriak agerraraziko ditu Per eta bere lagunengan: maitasuna, agian? Katrine Wiedemann Danimarkako antzerki-zuzendari ospetsuaren bigarren filma; lehenengoa, Fruen på Hamre / The Lady of Hamre, 2000. urtean egin zuen.  
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: