71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Dani de la Torre
Espainia 
100 min.
Luis Tosar, Goya Toledo eta Javier Gutiérrez dira Dani de la Torrek zuzentzen duen thriller honetako protagonistak. Carlosek, banku bateko exekutibo batek, eserlekuaren azpian bonba bat duela jakinaraziko dion deia jasoko du bere autoa abiarazi ondoren. Ordu gutxi batzuk izango ditu diru kopuru handi bat biltzeko. Bestela, autoak eztanda egingo du.
Genndy Tartakovsky
AEB 
86 min.
Badirudi Transilvania Hotelean hobera ari direla egiten gauzak... Azkenean, laxatu da Dráculak hotelerako ezarritako "munstroentzat bakarrik" politika zorrotza, eta gizakiei ere ostatu ematen hasi dira hotelean. Baina, hilkutxa barruan, kezkatuta dabil Drácula: erdi gizaki erdi banpiro den bere biloba maitagarriak, Dennisek, ez du banpiro ezaugarririk agertzen. Beraz, Mavis, Johny-rekin, bere giza aita-amaginarrebei bisitan dagoen bitartean –eta bera ere kultura-txoke betean–, aitona Dráculak bere lagunak bilduko ditu –Frank, Murray, Wayne eta Griffin– Dennis "munstroentzako kanpamentu" batean entrenarazteko. Ez dakite, ordea, Drácularen aita, eskola zaharreko –oso, oso zaharreko– Vlad agure marmartia, familiari hotelean bisita egitekotan dela. Vladek jakitean bere birbiloba ez dela odol garbikoa –eta orain gizakiak ere ongi etorriak direla Transilvania Hotelean– ederki korapilatuko da kontua.
Álex de la Iglesia
Espainia 
100 min.
Langabezian dagoen Jose, Urte Zaharretako programa berezi batean figurante gisa lan egitera bidaliko du aldi baterako laneko enpresak. Abuztua da. Josek bezalaxe, ehunka pertsonak aste eta erdi daramate gau eta egun ezin aretotik atera, barrezka ari diren itxurak egiten, urte berriaren gezurretako etorrera inozoen moduan ospatzen. Egongo da maitasunarentzako lekurik kontrola ezin daitekeen kaos horren erdian? Álex de la Iglesiaren komedia koral bat, Raphael abeslari ezaguna protagonista izango duena, aktore-zerrenda bikainarekin batera: Carlos Areces, Carolina Bang, Luis Callejo, Mario Casas, Carmen Machi, Pepón Nieto, Terele Pávez, Ana Polvorosa, Carmen Ruiz, Hugo Silva, Santiago Segura, Blanca Suárez, Antonio Velázquez eta Enrique Villén.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: