tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Nadia Turincev eta Corinne Castel ekoizleek Sail Ofizialeko eta Zabaltegi-Tabakalerako epaimahaiak osatuko dituzte, hurrenez hurren
Nadia Turincev eta Corinne Castel ekoizleek Sail Ofizialeko eta Zabaltegi-Tabakalerako epaimahaiak osatuko dituzte, hurrenez hurren
Ostirala, 2016(e)ko irailaren 9

Agertoki zinematografikoko bi profesional gailen 64. Donostia Zinemaldiko epaimahaietara gehitu dira. Nadia Turincev eta Corinne Castel ekoizleek Sail Ofizialeko eta Zabategi-Tabakalerako epaimahaiak osatuko dituzte, hurrenez hurren.

Horrela, Sail Ofizialeko epaimahaiak Bille August daniar zinemagilea izango du buruan eta Urrezko Maskorra aukeratzeko deliberazioan Anahí Berneri argentinar zuzendaria, Esther García espainiar ekoizlea, Jia Zhang-ke txinatar zuzendaria, Bina Daigeler alemaniar jantzitegi-diseinatzailea, Matthew Libatique estatubatuar argazkilaritza-zuzendaria eta Turincev bera izango ditu lagun.

Bestetik, lehiaketako lehen urtean, Zabaltegi-Tabakalera saileko epaimahaiak kide hauek bilduko ditu: Virginia García del Pino (presidentea), Federico Veiroj uruguaiar zinemagilea eta Castel aipatutakoa.

Nadia Turincev

Nadia Turincev Moskun (SESB) jaio zen, 1970ean, eta Parisen hazi zen. Paris X-Nanterre Unibertsitatean Kultur Antropologia ikasi zuen. Hamabi urterekin Andrei Konchalovsky-rekin zaletu, eta filmak ikusten hasi zen. Hamaseirekin lanean hasi zen, aprendiz gisa, Nikita Mikhalkov-en Oci ciornie / Dark Eyes filmean, Marcello Mastroiannirentzat sandwichak egiten. Ondoren, platoko interprete gisa (errusiera, frantsesa, ingelesa, italiera). Gerora, hainbat lanpostu bete zituen Europako zenbait erakundetan: ACE-European Film Studio, Europa Cinemas, The European Producers Club, EU Media Development Programme. Eta, jarraian, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldiko hautaketa-batzordeko kide eta Moskuko Nazioarteko Zinema Jaialdian zuzendari artistiko aritu zen. Eta orduan, "handitan film-ekoizle izan nahi dut" eta…2007ko uztailean, Julie Gayet-ekin batera, Rouge International ekoiztetxea sortu zuen, lelo honen pean: unibertsaltasuna da zure sukaldeko paretak bertan behera botatzea. Gogor aritzen dira lanean, eta ederki asko pasatzen dute. Orain arte, hamasei film produzitu eta koproduzitu dituzte: 8 fois debout / 8 Times Up (Donostia Zinemaldia, 2009), Xabi Molia-rena; Fix ME (Sundance, 2010), Raed Andoni-rena; Bei mian / The Back (Erroma, 2010), Liu Bingjian-ena; Bonsái (Cannes eta Donostia Zinemaldia, 2011), Cristian Jimenez-ena; A Spell to Ward Off The Darkness (Locarno, 2013), Ben Rivers eta Ben Russell-ena; Des Étoiles (Toronto, 2013), Dyana Gaye-rena; La voz en off / Voice Over (Toronto eta Donostia Zinemaldia, 2014), Cristian Jimenezena; La fille du patron / The Boss’s Daughter (Mons, 2016), Olivier Loustau-rena; La taularde / Jail Bird, (Busan, 2015), Audrey Estrougo-rena; Comoara / The Treasure (Cannes eta Donostia Zinemaldia, 2015), Corneliu Porumboiu-rena; Rodinny film / Family Film (Donostia Zinemaldia, 2015), Olmo Omerzu-rena; Mariupolis (Berlinale, 2016),Mantas Kvedaravicius-ena; Ganesh Yourself (Cinéma du Réel, 2016), Emmanuel Grimaud-ena; The Ride (Tribeca, 2016), Stéphanie Gillard-ena; Mimosas (Cannes, 2016), Oliver Laxe-rena; Raw / Grave (Cannes, 2016), Julia Ducournau-rena.

Corinne Castel

Unibertsitatean zinema, komunikazioa eta etnologia ikasi eta gero, Corinne Castel arte garaikidearen munduan murgildu zen, eta filmen eta instalazioen produkzioan espezializatu. Sortze-prozesuaren singulartasunaz arduratu da bereziki. 1993az geroztik arte-komisario gisa jardun du Pompidou zentroarentzat, eta 1999az geroztik produkzioan aritu da Anna Sanders Films-en, Stan Douglas, Mona Hatoum, Douglas Gordon, Mike Kelley, Johan Grimonprez, Pierre Huyghe, Gerard Byrne, Jordi Colomer, Thierry Kuntzel, Chris Marker, Ugo Rondinone eta abarrentzat. Gorabidean diren artisten sustatzaile irmoa, hainbat zinemagileren lehen filmak ekoitzi ditu, hala nola Virgil Vernier, Mati Diop, Mohamed Bourouissa eta Maïder Fortune-renak. 2012az geroztik, bere ekoiztetxean dihardu artearen eta zinemaren arteko genero hibrido bat sustatzen eta bultzatzen.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea