tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Jacques Becker
64. Edizioa 2016
Filmak
Filmak
Jacques Becker
Jacques Becker
Atzera begirako klasikoa
Atzera begirako klasikoa
Le commissaire est bon enfant, le gendarme est sans pitié / Pitiless Gendarme
Jacques Becker, Pierre Prévert
Frantzia  1935
Poliziako intendenteburua izaera oneko gizon bat da, baina gainezka dago deklaratzera etortzen zaizkion lekuko guztien erruz. Zein baino zein zoroagoa da, eta intendenteburua nahiko trebea bada ere kontrola mantentzen, halako txoriburu talde batek bere onetik atera lezake.

La vie est à nous
Jacques Becker, Jean Renoir, Jacques B. Brunius, Henri Cartier-Bresson, André Zwobada, Jean-Paul Le Chanois
Frantzia  1936
Frantziako alderdi komunistaren ekimenez filmatua, dokumentala eta fikzioa nahasten dira film honetan. Administrazio-kontseilu bat kaleratze masibo bat prestatzen dabil; fabrika batean, greba batek langile edadetuenak kaleratzea galaraziko du; nekazari batzuek, zenbait militanteren laguntzaz, nekazari probre baten ondasunak enkantean jartzea eragotziko dute; jateko ezer ez duen...

Frantziako alderdi komunistaren ekimenez filmatua, dokumentala eta fikzioa nahasten dira film honetan. Administrazio-kontseilu bat kaleratze masibo bat prestatzen dabil; fabrika batean, greba batek langile edadetuenak kaleratzea galaraziko du; nekazari batzuek, zenbait militanteren laguntzaz, nekazari probre baten ondasunak enkantean jartzea eragotziko dute; jateko ezer ez duen gazte langabe batek gazte komunista batzuen babesa jasoko du.

Dernier atout
Jacques Becker
Frantzia  1942
Hego Amerikako alegiazko hiri batean gizon bat akabatu dute. Bi inspektore gazteri, Clarence-ri eta Montes-i, aginduko diete kasua ikertzea. Polizia-akademiako promozioan lehenengoa izateko lehian berdinduta amaitu ostean, kasuak berdinketa hausteko balioko die.

Goupi mains rouges / It Happened at the Inn
Jacques Becker
Frantzia  1943
Frantziako herri txiki batean emakume bat erail dute, eta haren dirua lapurtu. Haren senitarteko batzuk, Goupitarrak, dira susmagarri. Horrez gain, hiltzear den kide zaharrenaren urrearen bila ere badabil familia.

Falbalas / Paris Frills
Jacques Becker
Frantzia  1945
Micheline Parisera iritsi da, Daniel Rousseaurekiko bere ezkontza prestatzera. Han, bere senargaiaren lagunik onenarekin maiteminduko da, Philippe Clarence disenatzailearekin. Limurtzaile damugabea, Philippek neska seduzitu eta bazter utziko du gero, baina ondoren Michelinerekin erabat maiteminduta dagoela ohartuko da.

Antoine et Antoinette / Antoine and Antoinette
Jacques Becker
Frantzia  1947
Antoine-k, inprimategi bateko langileak, eta Antoinette-k, Prisunic-eko enplegatuak, loteria-billete bat erosi dute, bai eta saria irabazi ere. Baina billetea galduko dute, eta ametsek ihes egiten dietela irudituko zaie.

Rendez-vous de juillet / Rendezvous in July
Jacques Becker
Frantzia  1949
Lucien esploratzaile izan nahi duen paristar gazte bat da; gurasoek bizitza konbentzionala eraman dezala nahi dute, ordea. Aitarekin eztabaida izan eta gero, Lucien-ek bere lagunekin alde egingo du. Aktore, idazle eta zinema-zuzendari izan nahi dute Lucien-en lagunek, eta haiekin batera hasiko da bere lehen espedizioa prestatzen.

Édouard et Caroline / Edward and Caroline
Jacques Becker
Frantzia  1951
Edouard piano-jotzaile pobre bat da, Carolinerekin ezkondua. Caroline neska ederra da, ezkontza begi onez ikusi ez duen burges familia batekoa. Haren osabak festa batera gonbidatuko ditu, non Edouardek pianoa jo beharko baitu... Konturatu baino lehen, egoera horrek ika-mikan jarriko ditu biak.

Casque d' or
Jacques Becker
Frantzia  1952
Leca-ren bandako kideak aire zabaleko dantza-areto batera joango dira beren neska-lagunekin. Haietako batek, Mariek, Manda izeneko arotz bat ezagutuko du, bandako kideetako baten laguna, eta harekin maiteminduko da. Marieren gizona, Roland, jeloskorra da, eta gainera Lecak ere begiz jota dauka neska.

Ali Baba et les 40 voleurs / Ali Baba and the Forty Thieves
Jacques Becker
Frantzia  1954
Ali Baba, Cassim-en morroia, nagusiarentzako esklabu bat erostera bidaliko dute. Itzultzeko bidean, esklabuaz maiteminduko da, Morgiane-z. Karabanari eraso egingo diote, eta halaxe aurkituko du berrogei lapurren kobazuloa eta sartzeko hitz ezkutua.

Rue de l'Estrapade
Jacques Becker
Frantzia  1953
Françoise eta Henriren ezkon-bizitza ondo badoa ere, Henrik amodio-kontu bat du bere aldetik eta emaztearen lagun batek horren berri izango du. Senarraren fideltasun ezak minduta, Françoise l'Estrapade kalera joango da bizitzera, artista bohemioen auzora. Han, Roberten xarmaren pean eroriko da: musikari existentzialista gazte eta arlote bat, baliabiderik gabea.

Touchez pas au grisbi
Jacques Becker
Frantzia - Italia  1954
Max-ek, gangster zahar batek, 50 milioi franko lortzeko maisu-plan bat asmatu du lagun batekin batera. Maxen neska-ohiak, zeinak banda etsaiko Angelo mafiaburuarekin joateko utzi baitzuen Max, planaren xehetasunak jakin nahi ditu, 50 milioiak eskuratu ahal izateko. Maxen diskrezioa eta zuhurtzia direla-eta, ezinezkoa da informazioa onean lortzea; beraz, Maxen kidea bahitzea eta...

Max-ek, gangster zahar batek, 50 milioi franko lortzeko maisu-plan bat asmatu du lagun batekin batera. Maxen neska-ohiak, zeinak banda etsaiko Angelo mafiaburuarekin joateko utzi baitzuen Max, planaren xehetasunak jakin nahi ditu, 50 milioiak eskuratu ahal izateko. Maxen diskrezioa eta zuhurtzia direla-eta, ezinezkoa da informazioa onean lortzea; beraz, Maxen kidea bahitzea eta erreskate bat eskatzea erabakiko dute.

Les aventures d'Arsène Lupin / The Adventures of Arsène Lupin
Jacques Becker
Frantzia - Italia  1957
Arsène Lupin lapur esku-leunak Leonardoren eta Botticelliren bi maisu-lan lapurtuko ditu kontseiluburuaren etxean. Denbora baten ostean zenbait bitxi-saltzaile engainatuko ditu, bere etxera joateko, eta bitxiak lapurtuko dizkie. Hurrengo biktimak maharaja bat eta Gilen II.a Kaiserra izango ditu.

Les amants de Montparnasse / Modigliani of Montparnasse
Jacques Becker
Frantzia - Italia  1958
Filmak Amedeo Modigliani margolariaren bizitzako azken urteak irudikatzen ditu. Haren sormenaren gailurra izan ziren urte haiek, baina baita alkoholak eta Jeanne Hébuterne-rekiko maitasunak markatutako urteak ere.

Le trou
Jacques Becker
Frantzia - Italia  1960
Gaspard Claude gazte errugabeari bere emaztea erailtzen saiatzea leporatu diote. Pariseko espetxera bidaliko dute; han, kartzelatik tunel neketsu bat eginez ihes egitea erabaki duten beste lau kriminal gogorrekin batera jarriko dute zeldan.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea