tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
64. Edizioa 2016
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Sariak
Sariak
Eskertzak
Eskertzak
El silencio del viento / Silence of the Wind
Álvaro Aponte-Centeno
Puerto Rico - Dominikar Errepublika - Frantzia 
El silencio del viento bere arrebaren heriotzari aurre egiten saiatuko den gizon baten istorioa da; ezingo du, ordea, negozio ilegal batean lanean jarraitu beharko baitu, Dominikar Errepublikatik Puerto Ricora etorkin papergabeak ekartzen.

El silencio del viento bere arrebaren heriotzari aurre egiten saiatuko den gizon baten istorioa da; ezingo du, ordea, negozio ilegal batean lanean jarraitu beharko baitu, Dominikar Errepublikatik Puerto Ricora etorkin papergabeak ekartzen.

La educación del Rey / Rey's education
Santiago Esteves
Argentina 
Reynaldo "Rey" nerabea ihesi doa, lehenbizikoz delitu bat egin ondoren. Hala, Carlos Vargas segurtasun-guardia erretiratuaren patioan eroriko da. Erori eta gero, Vargasek tratu bat eskainiko dio: gazteak etxean eragin dituen kalteak konpontzen baditu, Carlosek ez du poliziara eramango. Ordutik aurrera, guardia zaharrak nerabeari irakatsitako lezioek elkarren arteko harremanari ...

Reynaldo "Rey" nerabea ihesi doa, lehenbizikoz delitu bat egin ondoren. Hala, Carlos Vargas segurtasun-guardia erretiratuaren patioan eroriko da. Erori eta gero, Vargasek tratu bat eskainiko dio: gazteak etxean eragin dituen kalteak konpontzen baditu, Carlosek ez du poliziara eramango. Ordutik aurrera, guardia zaharrak nerabeari irakatsitako lezioek elkarren arteko harremanari emango diote bide, subirano baten prestakuntzari buruzko kondairen moduan. Akordio hori hausten hasiko da, ordea; izan ere, Reynaldok parte hartu duen lapurretako hari-mutur askeak inguruan estutzen hasiko zaizkie.

La familia / The Family
Gustavo Rondón Córdova
Venezuela - Txile - Norvegia 
Andrés (35) eta haren semea, Pedro (12), Caracaseko langile-auzo batean bizi dira, elkar ikusi gabe ia-ia. Andrések bere lanekin betetzen du bere denbora; bien bitartean, Pedro kaleetan dabil, lagunekin jolasten eta inguruan duen giro bortitzetik ikasten. Pilota partida batean, Pedro mutiko batekin borrokatuko da. Horren berri izatean, mendekatuko diren susmoa izango du Andr...

Andrés (35) eta haren semea, Pedro (12), Caracaseko langile-auzo batean bizi dira, elkar ikusi gabe ia-ia. Andrések bere lanekin betetzen du bere denbora; bien bitartean, Pedro kaleetan dabil, lagunekin jolasten eta inguruan duen giro bortitzetik ikasten. Pilota partida batean, Pedro mutiko batekin borrokatuko da. Horren berri izatean, mendekatuko diren susmoa izango du Andrések eta etxetik alde egitea erabakiko du, babes bila. Egoera horrek agerian utziko du bere seme nerabea kontrolatu ezin duen aita; aldi berean, ordea, nahigabe elkar hurbilduko ditu, inoiz lehenago ez bezala.

Las olas / The Waves
Adrián Biniez
Uruguai - Argentina 
Alfonso (38) nekeak jota aterako da lanetik; hondartzara joan, eta itsasoan murgilduko da. Burua ateratzean beste hondartza batean izango da, beste garai batean. Gurasoak zain ditu, ur-bazterretik deika. Alfontsok bere gorputz heldutik ikusi eta ulertuko du guztia, 11 urteko haur bat bezala tratatuko badute ere. Hortxe hasiko da fantasiazko bidaia hau, bere bizitzako opor desbe...

Alfonso (38) nekeak jota aterako da lanetik; hondartzara joan, eta itsasoan murgilduko da. Burua ateratzean beste hondartza batean izango da, beste garai batean. Gurasoak zain ditu, ur-bazterretik deika. Alfontsok bere gorputz heldutik ikusi eta ulertuko du guztia, 11 urteko haur bat bezala tratatuko badute ere. Hortxe hasiko da fantasiazko bidaia hau, bere bizitzako opor desberdinetan barrena. Egoerak ordena kronologikorik gabe gertatuko dira, bata bestearen atzetik, eta intimitatezko doinuan eta nostalgia barregarriz etengo dituzte hark izandako bizipenak: bere neska-lagunekin, gaztetako eta haurretako lagunekin, alabarekin eta bakardadean.

Medea
Alexandra Latishev Salazar
Costa Rica - Txile 
María José 25 urteko neska bat da. Haren bizitza unibertsitate-klaseen monotoniaren, guraso betiere urrunduen eta bere zein besteen mugak esploratzeko aukera ematen dioten zenbait espazio alternatiboren artean igarotzen da. Egun batean Javier ezagutuko du, oso gustuko duen mutil bat, eta harekin harreman bat izaten saiatuko da, baina bere jokabidea errotik aldatzen hasiko da....

María José 25 urteko neska bat da. Haren bizitza unibertsitate-klaseen monotoniaren, guraso betiere urrunduen eta bere zein besteen mugak esploratzeko aukera ematen dioten zenbait espazio alternatiboren artean igarotzen da. Egun batean Javier ezagutuko du, oso gustuko duen mutil bat, eta harekin harreman bat izaten saiatuko da, baina bere jokabidea errotik aldatzen hasiko da. María José haurdunaldiaren etapa aurreratuan dago, eta inork ez daki ezer.

Un gran dragón / A Great Dragon
Jaime Osorio Marquez
Kolonbia 
Markos parkezain lotsatiak isolamenduan lortutako oreka hauskorra kolapsatzen ikusiko du; izan ere, biologo pare bat iritsiko zaio, hainbat hegaztiren heriotza arraroa ikertzera. Bikoteak irudikatzen duen normaltasunaren irrikak eta inbidiak, pixkanaka, berak kontrolatu nahi zuen munstroa esnatuko dute Markosengan: bere aurpegia, hankak eta besoak ez dira bereak, eta etsipena k...

Markos parkezain lotsatiak isolamenduan lortutako oreka hauskorra kolapsatzen ikusiko du; izan ere, biologo pare bat iritsiko zaio, hainbat hegaztiren heriotza arraroa ikertzera. Bikoteak irudikatzen duen normaltasunaren irrikak eta inbidiak, pixkanaka, berak kontrolatu nahi zuen munstroa esnatuko dute Markosengan: bere aurpegia, hankak eta besoak ez dira bereak, eta etsipena kontrolaezin bihurtzen joan ahala, mutilazioan aurkituko du irtenbide bakarra.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea