Hamaika urtez kanpoan izan ostean, Ernesto bere haurtzaroko herrira itzuliko da eta han berriz aurkituko ditu txikitako lagunak. Herriko istorioak eta iraganeko oroitzapen lausoak tartean, ahaztutzat zuen leku eta iragan bati lotuta dagoela aurkituko du Ernestok.
Mehatxuaren eta lasaibidearen eszenaratze sozialera bidaia; zeta-harrek grabatutako oroigarriak. 1940/50eko AEBko artxibo-irudi osatu gabeak eta gaur egungo Hanburgoko (Alemania) irudi asoziatiboak, elkarren ondoan.
Memento jakin baten kontakizuna, irakurri nahi duen orori zuzendutako eskutitza. A quien corresponda filmak zuzendariaren amaren heriotzaren unea kontatzen du.
Egokitzapen: 1. Organismo baten egituran edo funtzioan izandako aldaketa oro, bizirauteko gaitasuna hobetzen duena. 2. Aldaketa-prozesu bat, organismoa ingurunera hobeto moldatzeko eta kanpo-estresari aurre hobeto egiteko eraldatzen duena.
Emaztegai bat hara eta hona dabil noraezean bere ezteietan; bertaratutakoek gonbidatuetako bat balitz bezala tratatzen dute. Giro surrealista horretan, aita du euskarri bakarra, harreman bitxi batek lotzen baititu biak.
Bi emakume adinduk ustekabean topo egingo dute saltoki handi bateko igogailu batean; igogailua trabatuta geratuko da, eta bi emakumeak mugara eramango, eta inprobisatzera behartuko ditu.
Izaten ari garela, izateak ez daki denboraz. Jessica, Israel bisitatzen ari den frantziar-israeldar bat, izate bila dabil, Jouissance bila.
2000ko hamarkada, Nérac. Laurie eta Mila (13) basoan dantzan ari dira, laku batetik hurbil. Milak Laurie maite du eta esan egin nahi dio.
Dunja eta mutil-laguna Belgradora iritsiko dira. Mutilak instant batez bakarrik utziko du; bertako norbait agertuko da orduan, lagunkoiegia, eta uko egingo dio Dunja bakarrik uzteari.
Herriko zooan gamelu bat hil da. Paulius eta Indre zaindariek aurkituko dute, eta hildako animaliaz libratzen saiatuko dira, baina haiek uste baino askoz ere zailagoa izango da.
Bere semea desagertu eta urtebetera, amak semea Ingushetian (Kaukaso) dagoela jakingo du.
"Tokoriki" izeneko gau-klub inprobisatu batean herri osoa ari da Geaninaren 18. urtebetetzea ospatzen. Mutil-lagunak eta Alin-ek opari erabat harrigarria egingo diote, inork inoiz ahaztuko ez duen opari bat.
Maddie Stonek hamabost urte ditu eta eskolako jolastokian bera da nagusi, bere abizenari esker. Bere aita ezaguna atxilotu dutela jakiten duenean, fidantzako dirua lortu behar du. Eta salbatu nahi duen gizona baino maltzurrago bihurtu lezake horrek.
Burger King bat, gaueko ordu txikietan. Bost lagun, urdaila uzkurtuta. Hogeita zazpi whopper, eramateko.
Bere entrenatzaile Jeremy galdeketa egiteko atxilotu dutela jakiteak gero eta desesperazio handiagoan murgilduko du Axelle etorkizun handiko tenis-jokalari gaztea.