tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donostia Zinemaldiak Glocal in Progress sailerako deialdia egin du
Donostia Zinemaldiak Glocal in Progress sailerako deialdia egin du
Jarduera hau hizkuntza ez-hegemonikoetan egindako Europako filmei zuzentzen zaie, eta ekainaren 30era arte dago izena emateko epea
Asteartea, 2019(e)ko apirilaren 30

Irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo da Glocal in Progressen hirugarren edizioa, Zinema Eraikitzen 36 eta Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroa egingo diren egun beretan.

Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako ekoizpenei zuzenduta dago Glocal in Progress; bertan, postprodukzio-fasean dauden hiru film luze hautatu aurkeztuko dira, filmak amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezakeen talde baten aurrean. Talde horretan, produktoreak, banatzaileak, salmenta-agenteak eta programatzaileak egongo dira, besteak beste.

Glocal in Progressen xedea Europako zinemaren aniztasunaren balioa aitortzea da. Horretarako, Europako edozein hizkuntzatan (alemana, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa edo italiera izan ezik) filmatutako ekoizpenei ikusgaitasun handiagoa ematen die.

Aurreko bi edizioetan aurkeztutako sei filmetatik hiru dagoeneko bukatuta daude: Esloveniako Izbrisana / Erased, Miha Mazzinirena, Black Nights-Tallin International Film Festivalen lehiatu zen; Dantza euskal filma, Telmo Esnalena eta Errumaniako Un Om La Locul Lui / A Decent Man, Hadrian Marcurena, proiekzio berezi gisa aukeratu ziren Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean eta New Directors sailean, hurrenez hurren.

SARIAK

Glocal in Progressen hautatutako filmek Glocal in Progress Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido film irabazlearen postprodukzio zerbitzuak hartuko dituzte (Sariaren oinarrietan deskribatutakoak), ingelesez eta gaztelaniaz azpititulatutako DCP bat sortu eta Espainian banatzeraino.

Gainera, Glocal in Progress saria emango da. Glocal in Progress Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euro dira.


Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.


BIDALKETAK ETA HARREMANA:


Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesletzari eta Europa Creativa MEDIAren laguntzari esker da posible, eta honako hauen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No problem Sonido.




Ondorengoen babesarekin

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea