tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Filmen izen-ematea > Araudia > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa. Araudia
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa. Araudia
Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroa
 

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiko Industria Sailaren ekimena da, Europaren eta Latinoamerikaren arteko zinema-proiektuak bultzatzeko, eta kontinente arteko koprodukzio eta banaketa sareak indartzeko.

Ekimen hau gauzatzeko, Donostia Zinemaldiak garapen bidean diren proiektu zinematografikoen izena emateko deialdi publikoa egin du industriako profesionalen datu-basearen, hedabideen eta Zinemaldiaren webgune ofizialaren bidez.

Zinemaldiak gehienez 20 proiektu hautatuko ditu Koprodukzio Foroan parte hartzeko, Nazioarteko hiru adituk idatzitako txostenetan oinarrituta. Proiektuen arduradunek kolaboratzaile estrategikoak, industrialak eta finantzarioak topatu ahal izango dituzte Zinemaldira bertaraturiko gonbidatu profesionalen artean, beren proiektuak haiekin batera produzitzeko. Era berean, industriako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete beren egitasmoak pitching saioan, eta horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute beren lanetan interesa duten profesionalekin biltzeko.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan gauzatuko da, 2019ko irailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztutako proiektuek ondoko araudi hau bete beharko dute:

1. ARTIKULUA

Ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eta proiektuak garapen fasean dituzten Europako eta Latinoamerikako ekoizpen-etxeek eman ahalko dute izena:

  • Gutxienez 60 minutu irauten duten fikzio proiektuak, baita zinemarako film plataforma nagusi gisa duten animazio digitaleko, transmedia, crossmedia eta plataforma anitzeko proiektuak ere. Ez dira ez-fikziozko proiektutzat joko kazetaritzako edo informatzea helburu duten ikus-entzunezko erreportajeak.
  • Ekoizpen-etxeek aurkeztuko dituzte proiektuak, eta zuzendariek ere inplikatuta egon beharko dira.
  • Europako proiektuek zuzeneko lotura izan beharko dute Latinoamerikarekin; adibidez, Latinoamerikako ekoizpen-etxe baten partaidetza, filmaketaren kokapenak han egotea edo gidoian jorratutako gaiak harekin lotura edukitzea.
  • Proiektuen ekoizleek aurrekontu eurotan bat eta finantzaketa-plan bat aurkeztu beharko dituzte, eta finantzaketaren % 20 gutxienez bermatuta egon beharko da.

Kontuan hartuko da proiektua foro batean aurkezten den lehen aldia izatea, ekoizpen-etxeak aurrez nazioarteko koprodukzio bat gutxienez egin izana, formatuei dagokienez berritzaileak izatea, banatzeko eta finantzatzeko formula berriak proposatzea eta zuzendariak aurrez amaitutako lanak biltzen dituen dokumentazio osagarria aurkeztea.

2. ARTIKULUA

Interesdunek doan eman ahal izango dute izena, online formularioa behar bezala beteta, eta erregelamendu honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.

3. ARTIKULUA

Edozer irudi-material osagarri aurkezteko, materiala ikusteko esteka bat eman beharko du interesdunak. Ez da euskarri fisikoan dagoen irudi-materialik jasoko.

4. ARTIKULUA

Koprodukzio Foroan parte hartzen duen proiektuarekin lotutako alderdi guztietarako, izen-emate formularioaren sinatzailea hartuko du Zinemaldiak hizketakide bakartzat, baita proiektu horretan parte hartzen duten bestelako enpresen edo pertsonen arduradun moduan ere.

5. ARTIKULUA

Proiektuak aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako proiektuei egindako gonbidapena konfidentziala izango da erabat, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki jakinaraztea erabakitzen duen arte.

7. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek ondoko konpromisoak hartuko dituzte:

  • Proiektuak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartuko dutela baieztatzea.
  • Ekoizlea edo/eta zuzendaria Foroa egiten den egunetan bertan izango direla baieztatzea (biak egotea gomendatzen da).
  • Antolatzaileek eskatutako informazio-materiala bidaltzea ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz, katalogoa edo web orria osatzeko eskatutako denboran.

8. ARTIKULUA

Zinemaldiak 10.000 euroko Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria emango dio hautatutako proiektuetako baten ekoizle nagusiari, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.

Iberoamerikako Ikusentzunezko eta Zinematografiako Konferentziak (CAACI) eta Europako Zinema Agentzietako Zuzendariek (EFAD), Europa-Latinoamerika EFADs-CAACI Koprodukzio Saria sortzea erabaki baitute, 20.000 eurokoa, Koprodukzio Foroan hautatutako proiektuetako baten ekoizlearentzat.

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.

Gainera, Arte France Cinemak ArteKino International Prize banatuko du. Honekin, 6.000 euroko saria emango zaio Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroan hautatutako proiektutako baten gehiengoa duen ekoizleari.

9. ARTIKULUA

Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren webgune ofizialean.

10. ARTIKULUA

Erregelamendu honen interpretazioan egon daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak konponduko du.

11. ARTIKULUA

Erregelamendu honen interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea