Turulecak itxura xelebrea du eta arrautzak erruteko zailtasunak ditu. Horregatik, gainontzeko oiloek burla egiten diote. Baina egun batean, Isabel musika-irakasle ohiak bere etxaldera eramango du bizitzera, eta han bere talenturik handiena aurkituko du Turulecak: hitz egiteko gai izateaz gain, bikain abesten du! Baina zorionak gutxi iraungo du. Isabel hiri handi bateko ospitalera eramango dute istripu bat izan ondoren. Turulecak lagunaren bila joatea erabakiko du, eta, horretarako, Daedalus zirkuko artista taldean sartuko da. Elkarrekin, bidaia zoragarri bati ekingo diote, eta Turulecak ospe handia lortuko du bere talentu musikalari eta karismari esker. Bidaia ez da samurra izango, ordea, Armando Tramas maltzurrak zirkuaren eta oilo miresgarriaren jabe izan nahi duelako.
Realak berriz du historiarekin hitzordua. 80ko hamarkadako talde txapeldunaren arrakasten ondoren, 30 urte geroago final handi batera iritsi da gure taldeetako bat. Hauxe da txapela berriz lortzeko aukera. Emakumeen taldea Atletico Madrilen aurka lehiatuko da Granadako Erreginaren Koparen finalean. Jokalariek, talde teknikoak eta familia txuri-urdin osoak urduri, tentsioan eta ilusio handiz biziko dituzte final handiaren aurreko egunak. Gure jokalarien anbizioa eta borroka funtsezkoak izango dira. Guztiok dakigu nola amaitu zen. Ikus dezagun orain bidea nolakoa izan zen.
Edouard ez da besteak bezalako tximu bat: txikiagoa da, ile gutxiago du, eta ezin du gorputz-adarretako bat erabili. Baina bitxikeria horiek, Edouarden asmamenarekin batera, espeziearen eboluzioko lehen kate-maila dela ere esan nahi dezakete. Abentura komiko bat, gizatiarraren eta animaliarraren artean, motion capture (mugimendu-argazki) teknika modu txundigarrian erabiliz egina.
María, Esther eta Cristina emakume heldu eta konplexuak dira, eta bizi-krisia pasatzen ari dira. Egindako planekin desiratutako zoriona lortu ez dutela konturatu dira. Elkarrekin, ordezko bideak hartzen ikasiko dute, eta gizarteak tradizioz haiengandik espero duenetik aldenduko dira. Hala jakingo dute bizitza ez dela nahitaez imajinatu zutena izan behar. Zortzi kapituluko telesaila.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.