71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
2019-09-27

Salaketa sozialaren dramaren artean kokatuko gaitu, Ken Loach zuzendariak erakutsi digun errealismo sozialetik oso gertuMikel Zumeta, BERRIA

 

Kamera eskuan, errealismo ia-ia dokumentalean oso ongi moldatzen diren forma zinematografikoak ditu, baina, horrez gain, eraikuntza zinematografiko zehatza eta bikaina du, ez bada preziosista, Hélène Louvarten argazki-lan bikainari esker.” Ricardo Aldarondo, DIARIO VASCO

 

Batek daki ez ote garen ari azkeneko iristen denaz ezinbestean lehengo izateko. Urrezko Maskorra irabaziko du, ziur.” Luis Martínez, EL MUNDO

 

Hirugarren ekinaldi bikainean, dinamika alderantzikatzea lortzen du Sarah Gavronek; hunkigarria ongi bateratutako kolektibo baten balioak argi eta zintzoki defendatzen ditueneanVictor Esquirol, GARA

Zer da zinema ona? Gauza asko izan daiteke. Besteak beste: gizakiari eta bere garaiko gizarteari buruzko egi puska itzela, ikusleari bere hizkuntzan eta bikaintasun-dosi onenekin eskainia. Horixe da ‘La hija de un ladrón’” Manuel Hidalgo, EL MUNDO

Ikusleak sorpresa har dezake (…) hitz egin ezin dezakeen persona batek komunikatzeko zenbat duen ohartzearen sorpresa, eta hunkigarriak, barregarriak eta intimoak diren elkarrizketen parte izatearen sorpresaUxue Arzelus, BERRIA

 

 “Mugak haustera datorren oihu aske bihurtzen (da), bizitzak jarritako trabez hitz egin bezainbat, bizitza trabatua gozatzeko aukerak aldarrikatzen dituena. Gogoan iltzatuta geratu eta egunek aurrera egin ahala ahazten ez den film horietakoa.Harkaitz Cano, DIARIO VASCO

“‘La trinchera infinita’ (...) bidaia emozional bizia eta ia-ia ezin doiagoa da, zapalkuntza politikoaren beldurrari buruz eta, adiera zabalago batean, giza ahuleziari, etsipenari eta erresistentziari buruz. Baina, ororen gainetik, maitasunari buruzko film heldua da.Jonathan Holland, THE HOLLYWOOD REPORTER

Amildegi guztien ertzean egindako film zirraragarri eta txundigarria. Horregatik mugaraino eramaten du ikusle arriskatua. Sentsazio paregabea da.Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“‘Light of My Life’ filmak aitaren eta alabaren arteko harremana taxutzeko agertzen duen sentikortasuna; basoz, etxe abandonatuz eta arriskuari ihes egiteko abisuz jositako munduaren fintasuna. Eta metrajearen zati handi batean nagusi den humanismoa eta bakezaletasuna.Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

 

Proposamen postapokaliptiko honekin fikzio-zineman debuta egin du Casey Affleck aktore eta zuzendariak, eta agerian utzi du talentua duela sentipenak eta begiradak islatzeko.” Koldo Landaluze, GARA

Aretha Franklin miragarria: serioa abesten ez duenean, eta edertasun- eta emozio-zurrunbilo aparta ahoa ireki orduko. Eta bitartean abesbatza eta eliztarrak gogor ari direla. Irribarrez aterako gara, negarrez aterako gara. Eta ongi jakinik Aretharekin ez garela inoiz zahartukoMikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

 

Energia hutsa eta menderaezina, batasun espiritual katartikoa. Teknikari dagokionez asmatu ez bazuen ere, argi ikus daiteke Pollack birtuosoa zela aurpegiei eta emozioei atzemateko garaian: haien intentsitateak pantaila gainezkatzen du, eta Aretha Franklin sazerdotesa handiak trasnmititzen duen indar teluriko guztia kutsatzen diguteKoldo Landaluze, GARA

Kontuan hartu beharreko filma da, gai interesgarria duelako, are gozoagoa pertsonaien sinpatiari, gizatasunari eta bizitasunari esker Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

Itsusiak izan arren espazio ireki zeharo erakargarriak ditu filmak, zuzendariak enkuadratzean egin duen konposizio-lan bikainari esker (…) kontakizunak txera die pertsonei, haien emozioei eta oinazeei, nekez uler daitekeen herrialde bateko zirrikitu politiko eta sozialeiJavier Ocaña, EL MUNDO

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: