71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Haurrentzako zinema
Haurrentzako zinema
Filmak
Filmak
Karsten Kiilerich
Danimarka 
81 min.
Mila gau eta bat gehiago sortako kontakizuna, bere ahuntz leialaren ondoan, eta alfonbra hegalari baten eta hiri handiko kaleetan bizi den neska baten laguntzaz, munduan bidaiatzeko eta etsaiak garaitzeko moldatzen den herriko haur bati buruzkoa: boterea lortu nahi duen duen sultan bat, bi kaiman goseti eta eskrupulurik gabeko bilau bat...
Enrique Gato
Espainia 
94 min.
Mike 12 urteko mutikoa da, astronauten seme eta biloba, eta betiko ametsa izan da "harrapatu bandera" jokoan irabaztea. Bere familia adiskidetzeko, historiako banderarik esanguratsuena harrapatu beharko du: astronautek Apollo 11 misioan Ilargian ipini zutena.
Andrea Block, Christian Haas
Alemania 
90 min.
Manou enara txiki bat da, eta istripu baten ondoren, kaio bikote batek haziko du. Bera ere kaioa dela sinetsita haziko da, baina laster jakingo du ez dutela inoiz kaio gisa onartuko. Kaioen taldean egokitzen saiatu baina huts egingo du, eta horregatik, bere espezie bereko txoriak ezagutu eta horiekin bizitzen geratzea erabakiko du. Baina laster bai enarek bai kaioek oso arazo larri bati aurre egin beharko diote, elkarrekin lan eginez, eta Manou inoiz izan ez den heroia izango da.
Chris Butler
Kanada - AEB 
94 min.
Mito eta munstroak aztertzen dituen Lionel Frost ikertzaileak izaki bitxi eta atsegin bat ezagutuko du, azkena bere espeziean, Mr. Link izenekoa. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia liluragarri eta dibertigarri bati ekingo dio, bere lehengusuak –aspaldi desagertutako Yetiak– aurkitzeko prest. Adelina Fortnight abenturazale porrokatuaren laguntza izango dute, hark izanik Yetien kokapena erakusten duen mapa ezagun bakarra. Elkarrekin, helmugara iristeko arrisku ugariri aurre egingo diete.
Lino DiSalvo
Erresuma Batua - Frantzia - AEB - Alemania - Kanada 
99 min.
Charlie txikia Playmobilen mundu magiko animatuan bat-batean desagertzen denean, haren arreba Marlak bere bizitzako bidaiari ekingo dio, neba berriz etxera ekartzeko asmoz. Mundu harrigarrietan sartu eta ezinezko erronkak gainditu ahala, Marlak lagun berri eta oso dibertigarriekin egingo du topo.​
Rob Letterman
AEB 
Pikachu detektibeak Tim gazteari lagunduko dio bere aitaren –Harry Goodman detektibearen– desagerpena ikertzen. Tim eta Pikachu konturatuko dira elkarrekin modu guztiz sinestezinean komunikatu daitezkeela, eta elkarrekin abentura zirraragarri bati ekingo diote misterio bitxi bat argitzeko.
Eric Tosti
Frantzia 
89 min.
Willy gurasoekin espazioan zeharreko misio batean bidaiatzen ari den haurra da. Espaziontzia istripuz suntsitzen denean, Willy larrialdi-kapsula batean jaurti, gurasoengandik urrundu eta esploratu gabeko planeta basati batean lurreratuko da. Bi lagun izango ditu: Buck, bizirik irauten laguntzeko robota, eta Flash, lagun estralurtarra; horiekin batera, Willyk gurasoekin berriz elkartzeko modua bilatuko du mundu berri liluragarri horren sekretuak aurkitzen dituen bitartean.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: