José Luis Borau
	
	
	
		
		
	
	Landa-ingurune zapaltzaile bateko giza harremanen sakontasun ilunak aztertzen dituen drama sutsua. Ángel da tramaren ardatz, bere ama posesibo eta autoritario Martinarekin ia erabateko isolamenduan bizi den isileko ehiztaria. Milena iheslari gaztearen iritsierak erabat aldatuko du bere oreka ezegonkorra. Ángel hartaz maitemintzen da, eta amaren gaixo-jeloskortasuna pizten da. Horrek, bortizkeria, manipulazioa eta tragediaren kiribila sortzen du.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Jorge Fons
	
	
	
		
		
	
	Filma Naguib Mahfuzen eleberriaren egokitzapen garaikidea da Mexiko Hiriko Hirigune Historikoan, berrogeiko hamarkadako Kairon girotuta egonik. Mirarien Etxartean zentratzen da eta lau zatitan banatuta dago: lehenengo hirurak (Rutilo, Alma eta Susanita) elkarri lotutako istorioak dituzten hiru pertsonaiaren kontakizun independenteak dira, eta laugarren zatiak (El Regreso), berriz, bi urte geroago amaitzen ditu narratibak.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Manoel de Oliveira
	
	
	
		
		
	
	Carlito ameslari lotsatiak eta Eduardinho lider ausartak, Teresinha gorteatzen dute, taldeko neska bakarra. Maite duela erakusteko, Carlitok panpin bat lapurtu eta gau batean teilatuetan barrena joango da neskari emateko. Mutilen arteko tentsioa areagotu eta taldea Carlitoren aurka hasiko da. 
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	José Miguel (Jomí) García Ascot
	
	
	
		
		
	
	1936ko goiz batean, gerra balkoitik agertuko zaio Gabriela neskatoari begien aurrean: iheslari bat eraikinaren barruko patioan ezkutatu eta biak isilik geratuko dira, baina auzokide batek oihu egin eta sekretua agerian utziko duenez, kolpistek gizona atxilotuko dute. Erbestetik, Gabrielak haurtzaroaren amaiera markatu zuten oroitzapenak berregiten ditu. Zauri kolektibo hura gogoratzeak min berezi eta zatiezina eragiten dio. Balkoi hutsa baino ez da geratzen, lehen agur haren irudia.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Christian-Jaque 
	
	
	
		
		
	
	Mendekurik onenak hotz zerbitzatzen dira. Jean-Jacques Lyongo bere jaioterrira itzuliko da. Han, 20 urte lehenago, bere lagunetako bat –arrebarekin ezkontzea nahi ez zuen burges bat– erailtzen saiatu zen. Jean-Jacquesek burges hori aurkitu eta Geneviève berriz liluratuko du, baina krudeltasunez abandonatuko du emakumea; gainera, bere lagunaren semea lehen dantzari ezegonkor baten besoetara bultzatuko du eta ia bere buruaz beste egingo du semeak.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
		
	
		
		
			
		
		
		
		
		
				
				© WARNER BROTHERS / Album 
				
		
		
			
		
		
		 
	
	
	
	
	
	Stanley Kubrick
	
	
	
		
		
	
	William Thackeray idazle ingelesaren eleberri baten egokitzapena. Barry Lyndonek, anbizio handiko eta eskrupulurik gabeko gazte irlandar batek, emigratu egin beharko du duelu baten ondorioz. Ordutik aurrera bizimodu alderrai eta abenturaz betea darama. Alabaina, gizartean maila altua lortzea da bere ametsa. Ametsa egia bihurtuko zaio ezkontza probetxugarri bat egin eta XVIII. mendeko noblezia ingelesaren parte bihurtzean.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Yoshimitsu Morita
	
	
	
		
		
	
	Agidanez klase sozial ertain-baxukoa den familia arrunt bateko gurasoek tutore bat kontratatu dute, bigarren hezkuntzako ikaslea den semeari nota txarrak hobetzen lagundu diezaion. Tutore misteriotsua aurreikusi ezinezko arma baten gisakoa izango da familian eta konbentzioak absurduaren mundura eramango ditu.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Antonio Giménez-Rico
	
	
	
		
		
	
	1983a da Madrilen, eta gaueko sei dama liluragarrik bisoizko berokiekin, mediekin eta apenas beste ezerekin egiten dute lan... harik eta argi keinukariaak dituzten polizia-auto batzuek kalea inguratu eta sei emakume transak eraman arte. "Luxuzko putak gara!". Bazkari lasai batean, kameraren aurrean hitz egiten dute artista eta prostituta gisa izandako esperientziez, marjinazioaz eta lege errepresiboez, gazte izateaz eta okerreko gorputzean harrapatuta zeudela deskubritzeaz.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Alfonso Ungría
	
	
	
	
  		Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			58 min.	
		
			
	
  	
		Film ertaina
	
 		
		
	
	Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera. Uda. Goizeko zortziak dira. Ion, ETAko militante bat, korrika doa, etsi-etsian, Donostiako Alde Zaharrean barrena; atzetik segika du polizia. Hiria esnatzen ari da, eta normaltasunez ekin dio egunari. Ihesi doan bitartean, Ionek bere bizitzaren historia ere aztertzen du. Eskolan bere nortasunari uko egiteko eskatzen zioten. Oroitzapen horiek aitaren begiradarekin eta Madeleineren gorpuzkerarekin txandakatzen dira.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Anjel Lertxundi
	
	
	
	
  		Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			60 min.	
		
			
	
  	
		Film ertaina
	
 		
		
	
	Apustuzale amorratua da Domingo. Apustu-artekaria da traineru-estropadetan, pilotalekuetan eta askotariko probak egiten dituzten plazetan. Baina obsesioa ere bada, eta arrisku asko hartzen ditu, beti Kornelio koldar eta zinikoa lagun duela. Domingoren emazte Martzelinaren bakardadeak jartzen du kontrapuntua istorio honetan, non ezbeharra edozein unetan lehertuko dela dirudien. 
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Xabier Elorriaga
	
	
	
	
  		Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			58 min.	
		
			
	
  	
		Film ertaina
	
 		
		
	
	Arantxa Urretabizkaiaren eleberri izenkidean oinarrituta dago filma, eta seme bat duen hogeita hamar urteko emakume ezkondu baten bizimodua kontatzen du. Protagonistak hausnar egiten du: zergatik utziko zuen senarrak, Txemak, bakarrik semearekin? Barne-bakarrizketen bitartez, hainbat gai aztertzen ditu; besteak beste, amatasuna, bakardadea eta 70eko hamarkadaren amaierako euskal gizartean nagusitzen zen eguneroko bizitza. 
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	José Julián Bakedano
	
	
	
	
  		Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			47 min.	
		
			
	
  	
		Film ertaina
	
 		
		
	
	Manuel lasai bizi da Ramón anaiarekin, baina prostituta bat agertzen da, eta dena aldatzen du. Estherrek tentsioak eta gatazkak sorrarazten ditu anaien artean, eta amaiera zoritxarrekoa da. Filmak landa-inguruneko familia-harremanak eta emozio erreprimituak aztertzen ditu.