Noor: cocinar pasados posibles dokumentala Noor jatetxearen sormen-unibertsoan barneratzen da. Han, Paco Morales eta Paola Gualandik Al-Andalusen herentzia berrinterpretatzen dute goi-sukaldaritzaren bitartez. Hirien, artisauen eta oroimenen arteko bidaia sentsorial eta kulturala, gastronomiaz haraindiko proiektu batek atzean duen filosofia intimoa erakusten duena.
Kozinatzea ez da inoiz keinu neutroa izan. Gose zarenean suaren aurrean jartzen zara, baina ez duzu gosea asetzeko bakarrik egiten: beti dago zerbait gehiago ariketa horren atzean. Errezeta bat leku jakin batetik bururatzen zaigu, eta garen hori, irakatsi diguten hori txertatzen diogu. Eta errezeta hori gauzatzen dugunean, hala, luzaroan eta hainbat aldiz ikusi ditugun erritualak errespetatuz gauzatzen dugu.
Ez-fikzioa fikziozko elementuekin modu jolasti eta onirikoan nahastuz, Burgundyk Borgoina eskualdeko ardoaren kultura esklusibo eta liluragarria aztertzen du; kultura horretan, heredatutako tradizioak luxuzko eta gozamenezko erritu sutsuetan dirau.
Yasuhiko Mitanik sushi-jatetxe esklusibo bat zuzentzen du, Tokion, sei lagunentzat bakarrik, lau urteko itxaron-zerrenda izanik purutasun artistikoari erabat eskainita dagoena. Mitaniren filosofia "uztarketa" da, sushi aparta eta oso ohikoak ez diren ardo eta sakeak konbinatzen ditu maila molekularrean. Bihotzeko gaitz larri batetik bizirik atera ondoren esker on sakonak bultzatuta, Mitanik erabateko erreberentziaz tratatzen du osagai bakoitza. Ez-fikzio honek sukaldariaren erronka handienari jarraitzen dio: bere sukaldaritza-arte paregabea nazioarteko eszenara eramatea Lotte New York Palacen.
Jorge Fernández Mayoral, Jesús Javier Ruiz Aquerreta
Espainia
72 min.
Zer dago Pedro Subijanaren bibotearen atzean? Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaileetako baten erretratu pertsonal eta profesionala: 50 urte baino gehiago bizitzari eta sukaldaritzari eskainita, eta gaur egun belaunaldi berriei transmititzen zaien ondarea.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.