74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Eusko Label
Eusko Label
Filmak
Filmak
Veniamin Garshin
Espainia 
3 min. Film laburra
Baratzetik mahaira produktu freskoen bidea egiten duen bidaia gastronomikoa, erakusten duena lurra sukaldaritzako esperientzia paregabe bihurtzen duten zaintza, pasioa eta lana.
Mikel Urretabizkaia
Espainia 
3 min. Film laburra
Eskuak funtsezkoak dira kalitate bikaineko produktuak egiteko; adibidez, Idiazabal gazta. Helduen eskuek egiten dute gaur, orain eskutxoak, haur-eskuak direnek bihar egingo duten lana. Esku horiek zaintzen dituzte ardiak, jezten dute esnea, prestatzen dute gatzagia, moldatzen dute azken produktua eta zaintzen dute hura leku egokian. Gazta jada egina, helduen eskuetatik haurren eskuetara pasatzen da, argi utziz lan hori lehendik datorrela eta bihar ere jarraituko duela.
Josu Ozaita
Espainia 
3 min. Film laburra
Zergatik da Getaria munduan arraina jateko tokirik onena? Galdera soil horrek bultzatuta iritsiko da antropologo bat kostaldeko herriraino. Egunero hurbilduko da moilara bertako bizitza jasotzeko, nahiz eta horretarako goizeko 3:30ean jaiki beharko duen. Telefono mugikorra eskuan, aurkitutako sekretu bakoitza filmatuko du, baina denboraren joanean, behatzaile huts izateari utzi eta komunitate berezi horren parte bilakatuko da.
Izaskun Álvarez Gainza
Espainia 
3 min. Film laburra
Egitate poetiko-grafiko bisuala, begirada funtsezkoan pausatzeko gonbita egiten diguna: emozioan, materian, lanean, zaintzan, kalitatean, maitasunean, eta garena-jaten duguna osatzen duen elkarrekiko mendekotasunean, gure lurralde-paisaiarekiko jasangarritasunaren eta sentsibilitatearen artean. 
Unai Ruiz
Espainia 
3 min. Film laburra
Miresten ditut ogia egiten duten lagunek eta asmatutako konjuruekin zaindu eta babesten ditut, poemak idazten ditut heuren omenez eta, etxez aldatzen badute, nire liburutegia saldu eta gaizki tolesten dut arropa eta sartu egiten dut zabor poltsetan eta haiekin noa, bere auzora, bere kalera, ahal izanez gero, bere eraikinera eta horrela ematen didate ogia, goizean egin duten ogia, bart, atzo, ez dio axola samurra beti, beroa hotz egon arren. Ogia. Eta nire lagunek ulertzen naute eta ez dira ikara.
Ainhoa Alzibar, Beatriz Nieto
Espainia 
49 min. Film ertaina
Afari-solasaldi haiei ohorez, mahai berean elkartzen ditugu Pedro Subijana, Tatus Fombellida eta Ramón Roteta eta garai hartako beste kide batzuk, eta Elena Arzak, Hilario Arbelaitz eta Martín Berasategi, geroago egin zutenak bat bilerarekin, bizipen haiek partekatzeko eta kontakizuna lehen pertsonan eraikitzeko, Andoni Luis Adurizen gisako testigantzekin batera. Bitartean, sukaldari belaunaldi berri batek Euskal Sukaldaritza Berriaren mugimendu hartako platerik ikonikoenetako batzuk berrinterpretatzen ditu.
Marta Hernaez Susperregui
Espainia 
3 min. Film laburra
Kepak txantxetan beti esaten zuen bera konkistatzeko modurik onena ondo jatera gonbidatzea zela. Peio ezagutzen duenean, haren etxeko afariak gero eta gehiago hurbiltzen dituen ohitura bihurtzen dira. Errezeten, elkarrizketen eta une partekatuen artean, bien arteko harremana adiskidetasun hutsa baino zerbait gehiago dela konturatuko dira.
Maddi Arzallus
Espainia 
2 min. Film laburra
Talok kanpingasen re in leizke.
Josu Ozaita
Espainia 
3 min. Film laburra
“Pertsonei eta arrainei begietara begiratu”, esaten da Getarian. Justo Silbetik (91 urte) itsasoko salitrea behar du bizitzeko; begietan itsasoa bera ikusten zaio oraindik. 11 urterekin hasi zen lanean, txalupa-mutil, eta orduko oroitzapenek bizi-bizi jarraitzen dute bere barnean. Goizero egiten du moilarako bidea, baina gaur ez da beste edozein egun: begietako dirdira bereziak agerian uzten du zerbait egiteko duela oraindik.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: