71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Maurice Dugowson
Argentina 
96 min.
Filme honek gizarte-justizia eta askapen nazionala eragile zituen gizon baten bizi-ibilbidea berregiten du, bizirik zenean legenda bat bazen ere, zendutakoan mitu bihurtu zena. Pelikulak ez du pertsonaiaren idealizazioa areagotzea helburu, baina nola ahaztu haren eginbide apartaren soslai erromantikoa. Filme dokumental honek El Che zenari buruzko datu ezezagun ugariren berri ematen digu, besteak beste, Kubatik alde egin eta Fidel Castrorengandik urrundu zenekoa, Afrikan bizitutako gora-beherak edo Bolivian armadak harrapatu eta hil egin zuenekoa, bere biografiaren alderdi berezko eta intimoenak ahaztu gabe. 
Benoît Mariage
Belgika 
18 min. Film laburra
"Zaharra" herri txiki bateko zaharren egoitzan bizi den pentsionista bat da. Eguneroko asperraldia gainditzeko modurik ez du aurkitzen, harik eta zahar egoitzara harriko bi gazte azaltzen diren arte: bertatik igarotzekoa den txirrindulari-lasterketan bide-erakusle gisa jarduteko norbait behar dutela esanez. "Zaharrari" antolakuntzearen besokoa eta eskuko seinale bat ematen dizkiotte, eta eginkizun zehatz bat: txirrindulariak errepide nagusitik igarotzerakoan, hark bigarren-mailako errepideko trafikoa geldiaraztea, alegia. Itxuraz oso sinplea den zeregin honek zentzu berria emango dio bere bizitzari. 
Jean Darrigol
Frantzia 
12 min. Film laburra
euskal Herriko ohe baten ixtorioa da. Baina beharbada ohe horretan norbait bizi da, "mairua". Hunen eraginak, ohearen jabe berria den gizon gazteari, iragana eta bere ezberdintasuna nabari arazten dizkio. Zeiharra, bere ohean bakarrik lo egiten duenak hartzen ahal duen posizioa da. Bakarrik ez denean zeiharra galtzen du. Zeihar lapurra izenburu poetikoa da, gaztearen ohearen ageri den presentzia arraroa adierazteko. 
Edgardo Cozarinsky
Frantzia 
89 min.
Elkar gurutzatu arren, sekula bat eginez ez duten bi istorio dira, hiri berean noraezean dabiltzan mundu berezituetako bi pertsonaien modura. Tangerreko portua da kontsumo gizarteak agindutako lurrera ezkutuan emigratzeko abiapuntua. Europar idazleentzat, berriz, dena literaturaz zirpiztintzen duen eszenategi dekadentea. Bakoitzak bizitza berri bati ekingo dio, agian beren ametsen mailan egon litekeena.
Jorge Amat
Frantzia 
80 min.
Luis Buñuelen benetako nortasuna erakusten saiatzen den dokumentala, publikoak bere jenialtasuna ez baitzuen beti ongi ulertu eta kritikariek ez baitzuten bere ideiak behar bezala interpretatu. Harekin bizi eta lanegindako pertsonen testigantzak agertzen dira, besteak beste, José Luis Barros, Juan Bardem, Juan Luis Buñuel, Freddy Buache, Julien Bertheau, Jean-Claude Carrière, Michel Piccoli, Claude Pieplu, Hélène Plemianikov, Francismo Rabal, Fernando Rey, Carlos Saura eta Serge Silberman.
David Kaplan
AEB 
12 min. Film laburra
Ez da Txano Gorritxoren ipuin klasikoa, sexualitate zirikatzaile, fantasia eta umore eskatokogikoz zipriztindutako istorio eroa baizik. Nerabezaroan dagoen neska batek egiten duen bere buruaren baieztapenaren azalpen probokatzailea da, dantza eta edertasun artegaz beteriko zuri-beltzeko irudi bidez kontatua. 
Luciano Berriatua
Espainia 
162 min.
TVEk ekoizturiko telesailaren lau ataletatik hiru aurkexten dira, zeinetan F. W. Murnau errealizadore alemaniarraren bizitza eta lanak berrikusten diren, haren nortasuna eta lan egiteko moduaren alderdi ezezagunak aditzera emanez. Lehendabizikoa Nosferatu (1922) pelikulari emana dago, jatorrizko natur eszenategietan berriz filmatzeari ekinez. Bigarren atalean Der letzte Mann (Azkena, 1924) eta Tartüff (Tartufe, 1925) pelikulen filmaketa aztertzen da; UFA banaketa-etxeak esportaziorako muntatutako negatiboen hartze bikoitzetatik abiatuta, erritmo eta enkoadraketa-bariazioak alderatzen dira. Hirugarrena Faust (Fausto, 1926) bere pelikula handizale eta zailena den maisu-lanari eskainia dago, zeinaren materiala ondo kontserbatutako zazpi negatibo desberdinetatik atera den. 
Koldo Almandoz
Espainia 
10 min. Film laburra
Jainkoak bere irudira eginiko gizona paradisutik bota zuenean, haren beldurra eta bakardadea ikusirik, Raziel aingerua bidali zuen hura laguntzera. Milaka urte igaro eta Raziel mundura itzultzen da, munduaren hiriburura, New Yorkera. Raziel hirian zehar dabil eta bereahal konturatzen da gizona Bibliako garaietatik garatu den arren, funtsean, ez dela aldatu. Razielen itzulera aingeru baten ipuina da; hiri bati buruzko dokumentaka. Razielen itzulera "ipuin dokumental" bat da. 
François Ozon
Frantzia 
52 min.
Sasha izeneko gazte ingelesa 10 hilabeteko alabarekin Yeuko irlara (Frantzia) doa oporrak igarotzera. Bere senarra Parisen lanean geratu denez, haurra eta biak bakarrik daude itsasetzeko etxe batean. Haurtsoaren premiek antolatzen dute eguneroko martxa, eta egunak aurrera doaz lasai antzean lo-kuluskak, biberoiak eta hondartza saioen artean. Arratsalde batez Tatiana iristen da, motxilera misteriotsu bat, Sasharen lurretan kanpatzeko asmoz. Honek baimena eman eta afaltzera gonbidatzen du, bere oporraldiko bakardade eta monotonia nolabait arintzearren. Pixkanaka-pixkanaka, Tatianak haurtxoa eta amarengana hurbiltzen den heinean, bere alde artegagarria erakutsiko du. 
Imanol Goñez Alcon
Espainia 
7 min. Film laburra
Mariak, itxuraz bizitza arrunta daraman etxekoandreak, seme-alaba eta senarduna, bere pentsamendu ezkutuenak agerian utziko dizkigu gizon batekin elkartzekoa dela ikustean; honek emakumeak irrikaz esperotako amaiera haragituko du. 
Kirby Dick
AEB 
90 min.
Bob Flanagan nazioarte mailako ospean duen idazle eta artistaren bizitza eta lanari buruzko kronika filmikoa da, ikuspegi guztiz hunkigarri eta probokatzailez adierazia. Kiste-fibrosiak jota jaio zen eta gaisotasunaren, oinazearen, sexualitatearen, maitasunaren eta heriotzaren mugak arakatu zituen sadomasokismo latzenaren bideak jorratuz, 1996ko urtarrilean hil aurretik. 
Thomas Bardinet
Frantzia 
15 min. Film laburra
Zuzendari gazte batek aktoresa ezagun bat elkarrizketatzen du estrainekoz. Ordea, hizketan ari direla bere lagunak izan daitezela eskatzen dien emakume bat hurbiltzen zaie. 
Tjebbo Penning
Herbehereak 
11 min. Film laburra
Bere burua hiltzen saiatu den preso bat konortetik gabe aurkitzen dute bere zeldan. Presondegiko medikuari hots egiten diote hura berpiztera etor dadin eta ezbain etiko baten aurrean aurkitzen da. 1995ean Oklahomako kartzeka batean izandako benetako gertakarian oinarritua, izenburuak medikuen zinegite hipokratikoari aipamen egiten dio, zeinaren arabera medikuak gaixoaren bizitza salbatzen saiatu behar duen beti. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: