71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
CARLOS SAURA
Espainia 
117 min.
Mario lur jota dabil ikuskizunaren munduko profesional ona izan arren. Emazteak abandonatu egin du eta berrogei urtetako krisialdia pasatzen ari da. Tangoari buruz zuzendu behar duen filme baten enseiuetan babesa aurkitzen du. Dantzari eta aktoreak aukeratzeko saio batean Angelo ezagutuko du, bere pelikulan esku hartu nahi duen kabaret bateko jabe mafioso samarra. Talentu eta edertasun handiko dantzaria den Elenari, bere amoranteari, proba bat egin diezaion eskatzen dio Angelok Mariori. Neska eta Marioren artean erromantze arriskutsua pizten da, Angelo ez baitago Elena galtzeko prest.
PETER HEWITT
Erresuma Batua - AEB 
90 min.
Borrowertarrak aita Pod, ama Obdulia eta beren seme-alabak, Apurtxo eta Ilemotots dira. Gizaki ñimiño hauek 6,5 zentimetro luze besterik ez dauzkate eta Lendertarren (Joe, Victoria eta beren seme Pete) etxe azpian bizi dira. Egun batez, Ilemotots lurrazalera irteten da abentura bila, baina Petek harrapatzen du. Zorionez, mutikoak ez dio minik egiten eta lagunak egiten dira. Petek mansionearen jabea den bere izebamona Mary hil egin dela kontatzen dio Ilemototsi. Dirudienez, testamentua ez da inon ageri, eta Ocius Potter abokatu maltzur eta bihozgabeak etxea bertan behera bota nahi du.
BOBBY FARRELLY, PETER FARRELLY
AEB 
119 min.
Ted Stroehmanen bizitza pikutara doa arrakasta erdietsi behar zuen egun berean. Mary Jensen, institutuko mutil guztien ametsetako neskak, graduazio-festan bere bikotea izatea eskatzen dio, baina galtzetako kremailerarekin gertatzen zaion zoritxarreko ezbehar batek dena hondatzen du. Hamahiru urteren buruan, neska burutik kendu ezinik dabil. Hartara, Pat Healy, denik eta detektiberik gizatxarrena kontratatzen du neskaren egungo bizitza iker dezan. Mary lau seme-alaba dituen elbarri potola bihurtu dela jakinarazten dio Healyk, baina gezurretan ari zaio, neska oraindik oso polita baita; kontua zera da, detektibeak Maryrekin ligatu nahi duela. Eta ez berak bakarrik, baita Teden lagun guztiek ere. Zalantzarik gabe, "zerbait" gertatzen da Maryrekin.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: