tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  > Sailak eta filmak
Belodromoa
50. Edizioa 2002
Filmak
Filmak
Le peuple migrateur / Travelling Birds (Haizearen nomadak)
Jacques Perrin Zuzendarikideak/Co-directors/Codirectores Jacques Cluzaud, Michel Debats
 
Hegazti migratzaileen istorioa promesa batena da... itzuleraren promesarena. Arriskuez jositako milaka kilometroko bidaian abiatzen badira, mendirik altuenak, ozeano zabalak eta basamortu sutsuak gainditzen badituzte, arrazoi bakar batengatik da: bizirik irautea. Batzuk gau eta egun egiten dute hegan, eta agindutako lurrera indarrak akituta heltzen dira. Bidaldirako, eguzkia et...
Hegazti migratzaileen istorioa promesa batena da... itzuleraren promesarena. Arriskuez jositako milaka kilometroko bidaian abiatzen badira, mendirik altuenak, ozeano zabalak eta basamortu sutsuak gainditzen badituzte, arrazoi bakar batengatik da: bizirik irautea. Batzuk gau eta egun egiten dute hegan, eta agindutako lurrera indarrak akituta heltzen dira. Bidaldirako, eguzkia eta ilargiaren laguntzaz lekutzen dira, eta gainera Lurraren eremu magnetikoari sentikorrak zatzaizkio iparorratz baten orratzaren moduan. Gizakiak hegan egiteko betidanik izan duen ametsa asetzeko ahalmena du zinemak, beste edozein euskarrik baino hobeto. Pelikula honen bitartez, ikusleak mundua goitik begiratuta ikusi ahal izango du.
Sen to Chihiro no Kamikakushi / Spirited Away (Chihiroren bidaia)
Hayao Miyazaki
 
Chihiro 10 urteko neskatila da, guratsua eta egoskorra, unibertso osoak bere nahierara makurtu behar duela uste duena. Akio eta Yugo bere gurasoek etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, Chihiro haserretu egingo da. Lagunek oparitu dioten lore-sorta eskuetan oraturik, bere etxe berrirantz abiatuko da. Familiak okerreko bidea hartu du antza, kale itsu misteriotsu baten amaie...
Chihiro 10 urteko neskatila da, guratsua eta egoskorra, unibertso osoak bere nahierara makurtu behar duela uste duena. Akio eta Yugo bere gurasoek etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, Chihiro haserretu egingo da. Lagunek oparitu dioten lore-sorta eskuetan oraturik, bere etxe berrirantz abiatuko da. Familiak okerreko bidea hartu du antza, kale itsu misteriotsu baten amaieran bukatuz. Bertan, eraikin gorri izugarri bat dago, eta honek amaierarik ez duen tunel batetik, aho erraldoia bailitzan, hiri fantasmagoriko bateraino daramatza, non egundoko otordua aurkituko dute. Akio eta Yugo bazkari gozo-gozo hori jaten hasiko dira gogo biziz, platerez plater dena irentsiz, eta bat-batean txerri bihurtuko dira, bere alaba begira dutela. Nahi gabe, antzinako jainko eta izaki magikoen munduan sartu baitira, Yubaba deabruzko harpia aztiaren agindupeko lurretan.
Spy Kids
Robert Rodríguez
 
Gregorio eta Ingrid Cortez nazioarteko superespioiak, ustez familia bat osatzeko erretiratuak, berriro agertu eta arerioaren eskutan erori dira. Zerbitzu Estrategikoen Bulegoko (ZEB) lehen mailako zazpi espioi ere desagertu dira. Susmo handiak daude teknologiaren magoa den Fegan Floop auzian nahasturik ote dabilen. Litekeena da Floopek sekula ikusitako bihurtze edo itxuraldaket...
Gregorio eta Ingrid Cortez nazioarteko superespioiak, ustez familia bat osatzeko erretiratuak, berriro agertu eta arerioaren eskutan erori dira. Zerbitzu Estrategikoen Bulegoko (ZEB) lehen mailako zazpi espioi ere desagertu dira. Susmo handiak daude teknologiaren magoa den Fegan Floop auzian nahasturik ote dabilen. Litekeena da Floopek sekula ikusitako bihurtze edo itxuraldaketa asmakariak eskura izatea. Corteztarren zoria -eta agian mundu osoarena- bi pertsonen adore eta ekintzen menpe daudela dirudi: batik-bat lehen hezkuntzan eta bideojokoetan hezitako Carmen eta Juni Cortez. Erabiltzeko dituzten tramankuluen artean bizkar-zorro autopropulsatzaileak, ultra-arinak, leka formako itsaspekoak, txikle elektroxok-emaileak dituzte eta, are garrantzitsuagoa dena, asmamen handiko adimen gaztea eta beren familiarenganako maitasuna.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea