71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Nacho Cerdá
 
80 min.
1974ko abenduan, Sergio del Monte izeneko zinegile espainiar bat egoera misteriotsuan hil zen bere lehen eta azkena izango zen pelikula filmatzen ari zela. Pertsona gutxi batzuk bakarrik ikusi ahal izan zuten aurremuntaia eta antza, proiekzioan izandako guztiak zinegilearen patu bera izan zuten edo itsu geratu ziren. Ekoizleek negatiboak desagertarazi zituzten. Alabaina, laborategi italiar batean artxibatutako lata batzuk azalduko dira...
Gabriel Bertini
 
110 min.
Capital Rancho hiri handiaren aldiriko ?miseriazko herribildu? batera bizitzera doan familia baten istorioa da, egunez egun ohiko bizitzaren gatazkei aurre egin beharko diena, ingurune hartako pertsonaiekin harremanak hasiz. Gizarte nahaspilaz jositako berrogeita hamar urte bi orduko kontakizunean laburturik.
Gastón Luis Biraben
 
120 min.
Cristinak 15 urte ditu eta Buenos Airesko aldirian bizi da bere gurasoekin. Goiz batez, epaile baten aurrera eramaten dute eta honek bera Sofia Lombardi dela eta horren frogak badaudela esaten dio, 70eko hamarkadako ?gerra zikina? deritzan horretan desagertutako arkitekto-bikote baten alaba. Epaileak Elisa aurkezten dio, bere amona biologikoa, baina berak hura arbuiatu eta ihes egingo du.
Víctor Arregui
 
82 min.
Juan gazte inozo eta sentiberaren istorioa da, bere herriko gizarteak bizi duen kolapso ekonomiko eta moralak bere familiarengan eta ingurunean eragindako ondorioek eta etsipenak bere burua delituzko ekintza batean nahastera eramango baitute. Honek guztiak Juan krimen batera bultzatuko du bere urrezko ametsa eskuratzeko bitartekoak lortzearren: beste kontinente batera0 zorte hobearen bila joateko bere herrialdetik alde egitea, alegia.
Santiago Loza
 
85 min.
Axel bere lanbidea utzi duen gizon bat da, izakien eta gauzen artean noraezean dabilena; bere joan-etorri horretan bukatzen ari den zerbaiten kontzientzia sumatzen du. Egun batez, haurdun eta bakarrik dagoen neska bat ezagutuko du. Elkarrenganako nolabaiteko adiskidetasuna sortuko da, maitasunetik hurbil dagoen zerbait.
Bruno Lázaro Pacheco
 
102 min.
Toronton ikasle dabilen Julian Bartzelonara eginiko bidaia batetik itzuli berri da, non Sundra izeneko neska batez maitemindu den. Neskari bideo-gutunak bidaltzea erabakiko du Julianek, harik eta egun batez goizean goizik Sundrari telefonoz hots egin eta gizonezko batek erantzuten dion arte. Sundrak amorante bat duela aitortu ez ezik, beren arteko distantzia dela eta, berak beste horrenbeste egin beharko lukeela esaten dio, eta Julian konbentzituko du bere sexu-saioak ezkutuan grabatu eta gero bidali diezaizkion.
Luis Alberto Restrepo
 
88 min.
Euren lurretik kanpo bota eta hiri ezezagun, itzel eta gupidagabe bateko kaleetara bortizki bultzatu dute nekazari bikote bat. Herrialdeko gatazka egoerak deserrira kondenatu ditu Toño eta Paulina protagonistak, alabaina, eurak beste drama garratz batek nahigabetu ditu. Beren barne eritua atsekabez, desliluraz eta desamodioaz beteta dago.
Francisco Lombardi
 
165 min.
Goi Definizioko Bideo Digitalaren sistema erabiliz, Lombardik sei istorio korapilatzen ditu, den-denak ?Vladi-bideoak? agertu ziren egunetan girotuak; bertan Vladimiro Montesinos presidentearen aholkularia goi-karguak erosten ikus zitekeen, eta irudi hauek Fujimoriren erorialdia eragin zuten. Zinemaldia bitartean, anbizio handiko proiektu honen lehen zatia aurkeztuko da.
Joel Cano
 
110 min.
Hiru emakume kubatarren bizitzak aldi berean aztoratu dira. Batere argi ez dagoen egoera batean bere semea galdu duen nekazaria da Maria. Telebistako albistegi bat aurkezten duen Normak, erregimenaren albiste faltsuak emateari uko egiten dio. Txerrien ezkutuko hiltegi batean lanean ari den Nieves, bertako jabeak kaleratuko du. Hiru emakumeen patuak gurutzatu egingo dira hilzorian dagoen komunismo baten baitan beren bizitzak bezain hauskorra den istorio bat ehuntzeko.
Víctor Gaviria
 
105 min.
Albait lehen dirua lortu eta gero bere negozioekin jarraitu ahal izateko, narkotrafikoan aldi baterako nahasi den higiezinen sektorean diharduen ingeniaria da Santiago. Alabaina, ezin izango ditu bere asmoak erdietsi, legalki eta ezlegalki lortutako bere diru guztia kenduko dion bahiketa azkar baten biktima izango baita.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: